Skip to main content

Full text of "Bidean Gaude Aurrera Goaz Joan Zirenekin"

See other formats


Bidean gaude, 
aurrera goaz, 
joan zirenekin 

IBON ñUÑOA ARIZMENDIARRIETA 



ataramiñe 

EUSKAL ERREPRESALIATU POLITIKOEN 
LITERATURA KOADERNOAK 


www.literaturakoadernoak.org 



EGILEA: 

Ibon Muñoa Arizmendiameta 

Centro Penitenciario Cordoba 
1 4.0 1 4 Cordoba 


Ibon Muñoa 2000ko urrian atxilotu zuten. 
Harrez gero preso daukate: Valdemoro, 
Kordoba, Burgos, Langraitz, Puerto I eta, 
20l4ko martxotik hona, Kordoban. 


AZALEKO IRUDIA: 

Mikel Zarrabe Elkoroiribe 


www.literaturakoadernoak.org 


COPYLEFT 

Publikazio hau copyleft erakoa da. Beraz, bere edu- 
kiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, 
osorik zein zatika, edozein medio erabiliz eta edozein 
helburu lortzeko, ohar hau mantentzen eta jatorria 
aipatzen den bitartean. 

ISBN: 978-84-942777-6-4. 

LEGE GORDAILUA. DEPOSITO LEGAL DEPOT LEGAL 
SS 458-20 16. 

INPRENTA: IRRINTZI. Bilbo. 

Auzolana. 


Bidean gaude, 
aurrera goaz, 
joan zirenekin 

IBON ñUÑOA ARIZñENDIARRIET A 



ataramiñe 

EUSKAL ERREPRESALIATU POLITIKOEN 
LITERATURA KOADERNOAK 


www.literaturakoadernoak.org 



Gatazka demokratizatzeko arduretan zaudetenei. 


6 



HITZAURREA 


SOLASEAN 


Kaixo Ibon: 

Hirugarren bertso-poemen libururako atarikoa idaz- 
tea proposatu zidatean. Pozarren. Kirioak berehala 
hituen abian burmuin-zokoren batean zer eta ze mol- 
dez idatziko. Eta hara non hurrengo egunean bertan 
hire gutun bat. Nire berehalako erabakia: “gutun bat 
idatziko jetzat”. Eta hemen natorkik 

Gutunean gogoratzen duk 45 urte bete direla Fran- 
kismoaren aurkako Burgosko epaiketa burutu genue- 
netik 1 2 urte hituen hik, ez omen huen ulertzen zer 
gertatzen zen, baina abenduko 3an etxera hindoala 
manifestazioaren atzealdean joan hintzen etxeko ata- 
rira iritzi arte, eta tiroak entzunda, Guardia Zibilaren 
eta Polizia Nazionalaren mugimendua ikusita, zerbait 
larria gertatzen zela konturatu hintzen, baita ere diok 
ate ostetik Radio Paris entzun huela, bertan Marion 
aldarrikapena eta besteok Eusko Gudariak abesten. 
Hire militantziaren hastapenak izan zirelakoan nagok. 
Militanteak ez dituk berez sortzen. Bizitzak jartzen 
gaitik egoera eta ataka ezberdinen aurrean. Hartzen 
dugun jarreran zagok gakoa. Lehen pauso hori duk 
erabakigarria, mugarria paso eman edo bizitzak botatzen 
digun enbidoa, sarri hordagoa, jaso, “euki" hori duk 


funtsezkoa. Beste dena pausoka-pausoka zetorrek 
azkarrago edo mantsoago, baina etorri etortzen duk 
Hori duk denon historia, hirea eta nirea ere. Enbido 
edo hordago harez gero ametsaren itzalpean bizi izan 
haiz, albo-bidetan galdu gabe, azalean tatuatuta dara- 
mak ordutik lorpenaren konpromisoa. Eta haukaten 
mendeku-esparru hori eta bertan emaniko bertso 
sorta oparoa duk hire jarrera eta norabidearen le- 
kuko. Merezi izan diate hainbeste kartzela, hainbes- 
te sufrimendu, ezinbesteko beldurraren eta etsipe- 
naren hobetan galdutako hainbeste lagun, trukean 
askatasuna dagoelako, bizipen, sentipen eta helburu 
hautsezina den askatasuna, oraindik ez datorrelako ez 
dela dirudiena, baina dena, eta datorrena. Orain arte. 
Eta orain. Baina bihar? Bihar ere. Hori duk ameslarien 
itxaropena, borrokalarien segurantza, hire bertsoei 
darien bizipena. 

Iragan udaran herri txiki galdu ezberdinen erakus- 
keta bat ikusi nian: burujabe izandako estatu, nazio, 
monarkia, errepublika, sultanerri. . . 30 bat izango 
hituen, mundu zabal osokoak beraietako askoren 
bandera, uniforme, pasaporte, moneta, seilu... Pe- 
rejil irla ere agertzen huen, izana duk nonbait tarte 
batez independente edo gutxienez autonomo. Hau 
dena aipatzen diat bazelako bitxikeria bat: Kanadako 
neska batek, bere etxeko gela bilakatu zian estatu 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA *0 BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


independente, 1 2 metro karratukoa luze-zabal, es- 
tatu bati zetxezkion osagai eta baldintza guztiekin, 
12 pertsona omen zizkian herrikide. Hire liburuki 
berrirako bertso-poema sorta irakurtzen ari naizela 
garunetako kiribilen batean zereko zera zerabileat: 
hik ere heure nazio estatu edo errepublika propioa 
eraiki duk, ziega hori zaik Nazio Estatu edo Errepu- 
blika, hire-hire propioa, metro karratu ezin murritza- 
gokoa, isolamendua dela-eta biztanle bakarrekoa eta 
bisitaririk jaso ezinezkoa, aldikako inbasoreena ezik 
Baina hire Nazio, Estatu edo Errepublika duk. Eus- 
kara bertako hizkuntza nazionala. Hire poema eta 
bertsoak dituk mugarri, bandera, pasaporte, moneta, 
seilu, uniforme eta ezaugarri. Eta haramaten tokira 
haramatela, hagoen tokian hagoela, ziega biluzienean 
ere, biluzten bahaute ere, hire Nazio Estatu Errepu- 
blika propioa izanen duk hagoen zokoa.Aldi berean, 
aske izan nahi duen herri baten zati haizelako. Ezin 
hautelako ideia, oroitzapen, sentimendu, bizipen eta 
deliberamendu irmoaz biluztu. Inon ez haiz atzerri- 
tar Ziega berri batera ekarri haute bertsoon urtean, 
Puertotik Cordobara, eramanen haute ere auskalo 
nora, baina hi ez haiz horkoa edo hangoa, hor nahiz 
han bahaute ere, edonora haramatela ere. Burdina 
goriz zigilatuta daukak herri honen ikurra eta ezin 
diate ezabatu, Publikatutako 450 bertso eta poemok 
irakurtzea besterik ez zagok 

Kartzelan gatibu 1 5 urteak gogoratzen dizkidak. 
Bertsootan ere hizki kolpez zizelatuta zeudek 1 5 


urteok Herri aske batez egin huen amets eta ora- 
in ametsen atzerrian, gorroto hauten morroi artean 
haukate, etsaiaren erpekada zaurtzaile mingarriak jasoz, 
debekuen labirintoan bidea ez galtzeko eginahaletan. 
Kartzela inguruko bertso sorta luzean, marrazten duk 
kartzela, sakabanaketa, isolamendua, bakardadea, senti- 
penak bizipenak, gogapenak oroitzapena. . . Bertso eta 
poemotan zeudek hire lagunak. Hausnartuak urteko 
gertakizun nabarmenenak. Gogoan presokide auzoak 
askeak, nola ez gaixoak. Horma horien haraindi eta 
honaindiko pertsona ospetsu, ezagun edo apal eta ia 
ezezagunen gomuta. Hire barnean ez beste inon gorde 
ezin haizen zirrikituz betetako atzerria arren kartze- 
la. Luzea duk etsaiaren itzala, argirik ez dagoen ziegan 
ere. Agian bertan luzeena. Baina ez duk begirik ixten, 
aldaketa egarriz begiratzen diok gizarte zabalari ziega 
murritzeko bakardadean: ez haute itsutu, ez haute mu- 
tutu, ez haute etsipendu... Hire ziegako bidaiak dituk 
bertso eta poemok. Hormez haraindiko eta hire ba- 
rrendiko bidaiak. Hire egutegiko egun bakoitzeko lau- 
kiak izen bat, oroitzapen bat, salaketa bat, bizinahi bat, 
esperantza bat zekarrek. Bakardadean, isiltasunean. . . 
berrituz berpizten hautenak Ontza eta saguzarrak 
azaltzen dituk zenbait bertsotan, baina herrira jauzia 
egiteko tranpolina besterik ez dituk, inola ere ez gaue- 
ko amesgaiztoak. Hemen habil gurekin Urko, Kalamua, 
Ixua, Arrate . . . baita Pirinioetako ibilbideetan ere: Irati, 
Orhi . . . Gizarte honetako arazo nagusien kronika ere 
badituk hire bertsook: feminismoa, ebola, etorkina, zer- 
gak gerra eta indarkeria ezberdinak, Nigeriako neska 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA Z BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


bahituak... Hire altxor preziatuen gordailu oparoa ire- 
kitzen diguk. 

Hitza, hire bizitza eta arma bilakatuta. Denbora, astia, 
ematen omen dik kartzelak, baina kuraia duk batez ere 
kartzelan behar dena. Idazteko ere. Agian batez ere. 
Heurekin aurrez-aurre jartzen hau kartzelak izuga- 
rrizko erronka duk haizenari erantzun behar hori: hor 
bai dagoela garaile edo garaituaren alternatiba baka- 
rra. Kartzelak bere erritmo propioak markatzen diz- 
kik kartzelak bere bizitza propiora behartzen. Presoak 
berak ere, baina, bere kadentzia bere-berea dik. Ze- 
mentuzko itsaso baten erdian igeri egitea duk kartzelan 
idaztea, edo nabigatzea, hitza txalupa eta arraun. Hire 
bertsoon eta poemon egutegiak ere erritmo propioa 
dik, ez duk kanpokoon kontaketan oinarritzen. Kartzelak 
mila baldintza ezberdinez zedarritzen dik bizitza: Puer- 
ton hasten duk bertsoon sail bat, 21 3ko irailaren I 3an, 
eta l4ko otsailaren 23an bukatzen, aldatu hinduen arte. 
Kordobakoen aldia 20l4ko matxoaren 2an hasten duk 
20 1 5eko martxoaren 3 I an bukatzeko. 39 bertso dituk 
Puertokoak, 1 02 Kordobakoak, Liburukoakorotara 141. 
Mendiburu eskultoreak esaten zian: datorrenean taile- 
rrean harrapatu behar duela artista inspirazioak, lanean 
alajaina, geltokian zain ez dagoenaktrena gal tzen duela, 
alegia. Norbaitek esanen dik ezinezkoa zaiola presoa- 
ri tailerretik alde egitea. Kartzelan ere norberari eska- 
po egiteko mila zirrikitu, estakuru eta aitzakia zeudek. 
Idaztea, artea delarik, edozein dela generoa, lanaren 
ondorioa duk. Hi beti geltokian hagoela zirudik, langi- 


le nekaezin. Horrek garatu dik hire bertsogintza- 
rako sena, ahalmen literarioa. Borondatea behar duk 
idazteko eta ikasteko. Kartzelan, edonon adina, edo 
gehiago. Agian defentsa mekanismo bat jarri huen 
abian idazten hasi hintzanean, bainajada harago joan 
duk hire idazte-jarduera. Idazle egin hau kartzelak. 

Ez nauk hasiko hemen begirada kritikoz hire bertso 
eta poemak miatzen. Hain duk erlatiboa bakoitzaren 
iritzia. Bakoitz horren izaera, osagai, baldintzen, eta, 
nola ez, modaren araberakoa duk gehienetan idazlea- 
rena ez ezik, poema eta bertso bakoitzaren xendra, 
kritikoarena ere. Ez darabilk beste zenbaitzuk adina 
irudi eta metafora, ez diek ematen filosofoago edo 
pentsalariago diruditenen gain-hegazkadako goi-be- 
girada.Agian bai. Niretzat bai.“Ni ez naiz hemengoa” 
izenburutu zian Sarrik kartzelan idatzitako liburu bat. 
Hi ez haiz horkoa hor bahaute ere, ez haiz hangoa 
edonora haramatela ere. Hemengoa haiz hi, hire he- 
rrikoa, Eibarkoa, Euskal Herrikoa, mundu zabalekoa. 
Agerikoa duk hori poema eta bertsootan. Pultsua 
hartzen saiatzen haiz gizarteari. Hire baldintza eta ahale- 
kin. Herri honi atxikita jarraitzen duk -“hain urruti 
eta hain hurbil” zioan aspaldiko kantu hark-, zuzen 
eta hertsiki herriari lotuta, basatzan gabiltzanon pena 
eta pozak ehoz. Bertso eta poemok irakurriz azken 
urteko herri honen gorabeherak aurkitzen dizkiagu. 
Herri honen arazoei buruzko hausnarketa dituk.“Pa- 
risen bizi naiz” duk Koldo Izagirreren azken poema 
liburua, Euskal Herria bada ere bere poemon muina. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA £ BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


Hala dituk hireak ere, Puerton edo Cordoban arren. 
Agian ez darabilk egitura ponposoegirik edo sinoni- 
moen hiztegian bildutako hitz agian aproposagorik, 
edo errima bihurriagorik. Zenbaitzuk aldiz, bere iru- 
di distiratsu, esamolde bikain, hitz eder eta perpausa 
potoloekin izartegian bezala zebiltzak lurraren biran, 
espazio-ontzi batean bezala, gainbegiratuaz so egi- 
naz gure lur arrakalatu honi, lurreratu gabe. Herri 
honen eta herritarron poz, amets, ahalegin, ahal eta 
ezinez ari haiz. Gizarte honi hertsiki lotutakoak dituk 
hire bertso eta poemak. Gu bakoitzaren hausnarke- 
tarako ataka zabaltzen diguk, baikortasunari leihoa. 
Hori duk garrantzitsua, hire bertsoei darien ekarpen 
nagusietako bat. 

Kanpora atera denak baino barruan dagoenak behar 
omen dizkik hurbiltasuna, animoak, txera, eskerrona, 
besarkadak, aurreskuak lore-eskaintzak irakurri diat: 
hik heuk eskaintzen diguk hori dena eta gehiago 
bertso, poema, eta batez ere hire jarrerarekin, ba- 
rrutik kanpokooi. Joxe Austin Arrietari irakurri zioat: 
“Han izanik hemen haiz”, eta‘‘Gugan dirakik gugan 
diraukek”. Eskerrak guztiagatik. Hirekiko eskerrona 
eta aldi berean omenaldia duk hirugarren liburuki 
hau. Segi ezak idazten, poeten uharan, bertsolarien 
abaroan, bizirik hagoela esaten diguk, arnasa be- 
tean, inola ere ez arnasbeteta, arnas luzekoa baihaiz. 
Itxaropena eta bizipoza oparitzen dizkiguk. Nire lan- 
mahaiko ertz batetan zagok iazko liburukia, liburuen 
apalera pasako duk hirugarrena eskuratzen dudan 


unean. Gogoko diat poesia eta badiat poema liburu 
sorta xume bat: abizenen ordenak hala aginduta, Mi- 
randeren ondoan tokatu zaik egotea. 

Nonbaiteko toles-gune batetan zimiko egiten zidaan 
galdera nian bertsook irakurtzean: eguzki faltarik ez 
dik izango patioan, baina ikusi ote dik aspaldi ilargi be- 
tea? Azken-aurreko bertsoan eman didak erantzuna. 
Hire gordailuazabaldu diguk, hire altxorrik barneenak 
erakutsi, denok aberastu gaituk, batez ere hireganatu. 
Eutsi goiari, Ibon. 

Jon Etxabe 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA J BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


16 


Ametsen txokoan bizi naiz eta Ainarak herrira itzuliko dira li- 
buruen ildoari eta orden kronologikoari jarraitzen die liburu 
honetako bertsoek. 

142 bertso eta olerki berri. Hasierakoak Puerto l-ean ida- 
tziak Gainerakoak Kordoban. 20l4ko martxoaren 2lean 
eraman zuten Ibon Muñoa bertara, eta 20l5eko maiatzaren 
3 I n idatzitako bertsoarekin amaitzen da liburua. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA ^ BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


Ametsen txokoan bizi naiz 

[I - 162] 

Ataramiñe, 201 I 



Ainarak herrira itzuliko dira 

[163 - 308] 

Ataramiñe, 2014 

18 



Bidean gaude, aurrera goaz, joan zirenekin 

[309 - 450] 

Ataramiñe, 201 6 ' ' 






PUERTO I 


20 


309 

1979-2013: Kukutzekuako Mikel etorri da 


1 

Lehortean izan zara 
haitzetako elorri, 
duin egin diozu aurre 
patu neketsu horri, 
gaur sorlekuan diogu 
“Mikel ongi-etorri!”, 
zure bihotza delako 
zuri, berde ta gorri. 

2 

Gatazka krudela sutan 
ari zenez goritzen, 
zanpatuen alde zinen 
zintzo hasi mugitzen, 
amnistiaren alorra 
ez denez ongarritzen, 
Euskal Herrian gabiltza 
oraindino sufritzen. 


3 

Kukutzekua zenuen 
halabeharrez laga, 
soldadutzatik joan zinen 
iheska sigi-saga, 
iheslari eta espe 
sustraiak zure haga, 
aurrean duzu pozarren 
aspaldiko Untzaga. 

4 

Pintore bihurtu zinen 
kartzelaren barnean, 
Peio* zenaren dohainaz 
trebatu zinenean, 
zure pinturak ikusgai 
eskegi direnean, 
zinez miretsi ditugu 
Topaleku minean. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA Z BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


5 

Arratetik urrun dira 
entzun zure taupadak, 
bizitzak eman dizkizu 
sarritan adarkadak, 
orain dituzu ordea 
bero jaso aupadak, 
katerik gabe laztanak, 
maiteen besarkadak. 

6 

Ottabi ta Mairu daude 
erabat hunkituta, 
Eibarren ez gaudelako 
zurekin ahaztuta, 
urte asko duzun arren 
eman giltzapetuta, 
gure baitan egon zara 
goxo aterpetuta. 

2013ko irailaren 8an 


7 

Zigorra gainditu duzu 
utikan mendekua, 
gure artean amultsu 
dago zure lekua, 
zirraraz diogu ozen 
“gora Kurutzekua!”, 
zuretzat da txapel beltza, 
herkideen eskua. 

8 

Maitez diogu plazatik 
“Mikel zatoz gurekin”, 
gatazka zuzen nahi dugu 
konpondu elkarrekin, 
apustu bat egin duzu 
etorkizunarekin, 
baietz etorri bakea 
hegazka enarekin. 


*Pello Mariñelarena Imatz 

(Etxarri Aranatz, 1963.11.19 - Paris, 1993.05.15) 


310 

Otserritik aberrira joango gara 

1 

Beharrez gaudelako atzerrian, 
manua den kartzelen jaurerrian, 
metatu zaigu nekea gerrian, 
ahazteko zigorra otserrian 
ametsetan gaude lasai herrian. 

2 

Esnatuko gara udaberrian, 
ederra datorren garai berrian, 
liliekin batera sorterrian 
ereinduta dagoen luberrian, 
denona izango den aberrian. 


23 


2013ko irailaren 15ean 


311 

Kontsumi dezagun elkartasuna 

1 

Hamabi kotxe ditu iruzurti ustelak, 
beste horrenbeste futbolari hitz-motelak, 
edota abeslari entzutetsu ergelak, 
hori amesten du kontsumitzaile tentelak. 
Amesgaitzen menpe daude zordunen logelak, 
horra darama gutiziaren erregelak, 
handiguraz blai daude bankarien langelak 
emendatuz maltzurki behartsuen tropelak. 

2 

Izango garelako haritzaren orbelak 
beharko genituzke zabaldu errezelak, 
ikusteko aurreko miseria itzelak, 
izan ez gaitezen jendartean hain epelak. 
Hustuko ditugu kapitalaren sakelak 
lantzeko behingoz klaseen arteko mazelak, 
elkartasunak lehor ditzan begi umelak, 
utz gaitzan bakean berekoikeri krudelak. 


20 1 3 ko irailaren 13 an 


312 

Kartzelatik bi aldiz diot 

1 

Hemengoa ez naizelako diot, 
ezin dudala txokoa gozatu, 
ezta ere euskaldun gisa bizi, 
ele maitea ganoraz usatu. 

Zuekin lokabe bizi nahi nuke 
nortasuna osoki suspertzeko, 
auzolanean sinisten dudanez 
burujabetza zuzen jasotzeko. 
Jendarte hau ondu nahi dudalako 
ez nintzateke joango atzerrira, 
lagata maite ditudan mendiak, 
Kantauri itsasotik urrutira. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA K BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


2 

Aturri eta Ebro artean diot, 
dagoela arbasoen etxea, 
hainbat belaunalditan landu zuten 
euskaltasunarena den eltzea. 
Mugarik ez dugunez ezarriko, 
elkartasuna dugu sendotuko, 
koloretsuak diren kulturekin 
harreman duin bat bihotzez sortuko. 
Ama-Lurra guztiona delako 
Euskal Herrian dugu on zainduko, 
behar duen herriari diogu 
onura musu-truk zipriztinduko. 


20 1 3 ko irailaren 15 ean 


313 

Aske Gunean batuko zarete 

1 

Etxea laga duzu 
kartzelan sartzeko, 
epai bidegabea 
urrun pairatzeko, 
haur bat zurekin dago 
pena leuntzeko, 
aitxarekin bestea 
mina gozatzeko, 
sufrituko duzue 
berriro batzeko. 

2 

Estatu txarrak zaitu 
zanpatu zeharo, 
senarrak muga ezin 
duenez igaro, 
bananduta zarete 
biziko luzaro, 
bihotzak dezan gorde 
esperantza naro, 
maitasunean duzu 
izango abaro. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


3 

Juezak mendekua ta 
herra sustatuta, 
sendia geratu da 
tamal zatituta, 
senarraren laztanak 
irudikatuta, 
alabarekin zaude 
ziegan hunkituta, 
hartzeko semea zain 
dena prestatuta. 

4 

Aske Gunetik duzu 
eraman aparra, 
arimak senti dezan 
herriko indarra, 
sarri duzu ordea 
egingo negarra, 
alaba izango da 
sehaskan zuztarra, 
seme koskorra berriz 
senarraren karra. 


5 

Kartzelan zaude bortxak 
behar duelako, 
lubakien zelaian 
on dabilelako, 
lasai egon zaitezke 
gertu gaudelako, 
herri harresi duina 
zut dagoelako, 
goiztiria oskarbi 
jaikiko delako. 

6 

Urteak igarota 
dar-dar oinazean, 
xextra utziko dugu 
huts ezerezean. 
Donostian zaudete 
txor-txor jolasean, 

Aske Gunean laurak 
lokabe goizean, 
zuen irria dabil 
kantari haizean. 


2013ko irailaren 22an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA g BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


314 

Gatibu baten oldozpenak 

Beharbada gaur egun garden baino lausotuta 
agertuko naiz zure oroimenean, 
ahaztuta edukiko duzu nire ahotsa 
hitzekin pozten nizun sentimenean, 
zoritsu konpartitu genituen bizipenak 
hutsalak izango dira orainean. 

Oldozpen erdiragarriekin nabilelako 
iretargirik gabe ohe barnean, 
zirtzilduta dudan arima etengabe dabil 
erreguka kartzela lar ilunean, 
ekaitzak ekar dezala, otoi, kendu zuena, 
ostadarra noizbait zertuko denean. 


2013ko irailaren 29an 


315 

Gatibu baten esperantza 

1 

Espetxeak ez du espiriturik, 
ezta egileak sentimendurik, 
gatibuak dio bihozmindurik, 
hormatzarren barruan hesiturik, 
orainean mingots katigaturik. 

2 

Nahiz lartxo zaio marguldu oroitza, 
esperantza da gaztetako ditxa, 
garunean dabil aske irritsa, 
berreskuratu gura luke hitza, 
iraganak ostu zion bizitza. 


2013ko irailaren 29an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA Z BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


316 

Gebara eta Allende akorduan 

1 

Hunki nazala herriko negarrak 
hunki nazan berdin Munduarenak, 
gaitzetsi nahi nituzke gabeziak, 
zapalketak eta gerlen zauriak. 

Senti ditzadala injustiziak 
neuri egingo balitzaizkit beste, 
salatzeko Ernesto Gebarak lez 
nonahi hausten diren eskubideak. 

2 

Konponduta lurraldeko premiak 
konponduko ditugu besteenak, 
gure eskarmentua jator dugu 
konpartituko Euskal Herritik at. 
Salvador Allendek nahi zuen eran 
ezabatuko dugu pobrezia, 
elkartasuna ur gardena denez, 
aseko ditu Munduan beharrak. 


20 1 3ko irailaren 29an 


317 

Beatriz goiari eutsi diozu 


1 

Beatriz oasi bat 
nahi dizut eskaini, 
atseden har dezazun 
bidean ipini, 
zure sufrimendua 
behingoz dadin fini, 
bihur zaitezen uros 
ametsetan nini. 

2 

E1 Salvadorren pobre 
jaio zinelako, 
matxistentzat ei zara 
ahuntzen halako, 
zuzentza barik zaude 
jaunena delako, 
neskatxak hor nahitaez 
hauts zaretelako. 


3 

“Denona da”, diote 
onuren ortua, 
emeentzat ordea 
dena da estua, 
zure jabea ohi da 
ar ernegatua, 
berarekin zu zara 
mendeko mutua. 

4 

Umetan jakin barik 
zer zen matxismoa, 
zoritsu bizitzea 
zen zure asmoa, 
handik gutxira izan 
zenuen susmoa, 
aitxa zenez etxean 
agintzen irmoa. 


5 

Haurdun zara zorigaitz 
berriro geratu, 

“hil zaitezke” dizute 
zentzuz gogoratu, 
fetuak ez duenez 
burmuina garatu, 
abortatzea duzu 
zuzen aukeratu. 

6 

Abortatu beharraz 
direnez ohartu, 
jende askok du zure 
alde parte-hartu, 
gaua zaizu horrela 
pixka bat izartu, 
hipokritak tamalez 
zaizkizu oldartu. 


7 

Zure nahia dizute 
zorrotz debekatu, 
jueza eta eliza 
dira endrokatu, 
fetuaren alde du 
eskuinak jokatu, 
zure bihotza dute 
maltzur zatikatu. 

8 

Hondartzan goizik duzu 
begirada hitsa, 
aztertzen ari zara 
egoera gaitza, 
opari diezazula 
itsasoak bitsa, 
berdintasun moreak 
nahi dugun bizitza. 


20 1 3ko urriaren 6an 


318 

Judhit eta Pabloren maitasun ederra 

1 

Judhit zure xarma dugu sustraitu zelaian 
izan dadin haritz askapenaren garaian, 
ondokoak bil daitezen hostoen azpian, 
geriza diezazkien amets askeak jaian, 
ospatzeko zurekin biharko loraldian 
Pabloren itzulera maiteñoen gurdian. 

2 

Judhit, ez zenuen jaso Pabloren laztana 
bidegabea delako kartzelen izana, 
baina ziplo deuseztatu zitzaien afana, 
mendekuak ezarritako hesi andana, 
bilobek eman zizuten ezti musu bana 
mikatza zena bilakatuz gozo arana. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA £ BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


3 

Nahiz juezak handitu zuen zure mintasuna, 
bihotzean duzu laztandu Judhit kutuna, 
Pablo, eskertu nahi dizugu gizatasuna, 
baserrian hedatu zenuen duintasuna, 
iritsiko da hormak gainditzeko eguna, 
argia piztuta uzteko herra iluna. 

4 

Zu Pablo, terrorista zara Ertzaintzarentzat, 
arriskutsua Espainiako borboientzat, 
bortxa maltzurki hauspotzen ari direnentzat, 
Judhitekin lan egin duzu herriarentzat 
utopia hurbildu nahian josten haurrentzat, 
izan zarete eredu bat euskaldunentzat. 

5 

Txantxangorria mezulari dator Laudio, 
goiz-argiaren zohardia dela medio 
Itxinan kantu hau garbi entzun dela dio: 
“Gurean dago kartsuki hainbat amodio, 
sakon euskarri on den hainbeste usadio, 
Pablo ta Judhit zurtoin bereko goroldio”. 


2013ko urriaren 13an 


319 

Herrira, herria da 

1 

Leihoan nago minduta 
lainoei begira, 
askatasunaren printzak 
estaltzen ari dira, 
sentieran zurekiko 
borborka dabil mira, 
ziegatik zirraraz diot 
“Maite zaitut Herrira”. 

2 

Txapelokerrek gaur dute 
Herrira estu lotu, 

Barne ministroak kar du 
erasoa txalotu, 
ertzainak batu zaizkie, 
jotzen dira harrotu, 
argiro dago direla 
Espainian errotu. 


3 

Hortzemuga hur ei dago 
zeru garbiarekin, 
dena erraza dirudi 
gure Herrirarekin, 
ekaitza lehertu denez 
haizete zakarrekin, 
klar erakutsiko dugu 
garena elkarrekin. 

4 

Amesgaitzak ziplo gaitu 
ohean aztoratu, 
egoera zaila dela 
digu azaleratu, 
herrak duenez Herrira 
errukigaitz sastatu, 
arimek bikainki dute 
adorea sustatu. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA q BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


5 

Bolaluma da dudana 
idatziz azaltzeko, 
ankerrek egin dutena 
zehazki salatzeko, 
Herrira kolpatu dute 
gatazka luzatzeko, 
zuzenak diren asmoak 
kartzelan galgatzeko. 

6 

Estatuak oldartuta 
hitza nahi du isildu, 
euskal presoen laguna 
zigortuta kikildu, 
lurra kenduta nahi luke 
elkartasuna hildu, 
halaber exiliatuen 
esperantza zirtzildu. 


7 

Gatibuak itzalean 
ez gara bananduko, 
Herrira dugu batera 
ekinez omenduko, 
xantaiak tinko ditugu 
gugandik baztertuko, 
Aiete zintzo baitugu 
zuekin garatuko. 

8 

Herrira behar zaitugu 
ziegak hutsik uzteko, 
itsasoa osatzeko, 
zauriak on ixteko, 
gertu daude tximeletak 
hegan aske hasteko, 
tanta urdinak plazetan 
harrerak egiteko. 


20 1 3ko urriaren 20an 


320 

Egiazko istorio bat: Handigura sarritan 
kartzelan dago 


1 

Urliak nahi zuelako jaun izan 
fantasiak burua zertu zion, 
Barcenas ei zen bere eredua, 
Barcina berriz desioen musa. 
Ozta mila euro irabazita 
handigurak bazterrera bota du, 
diruak gainezka egin dionez 
Martutenen dago giltzapetuta. 
Donostian bizi nahi omen zuen, 
Ferrari bat eduki garajean, 
txalet bat Igeldoko magalean 
laketontzi bat Kontxako badian. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


2 

Norberekerian grinaz sartu zen, 
kontsumismoan txoro barneratu, 
iruzur bat baldarki egin zuen 
berekoi samar portatu zelako. 
Ziegan barra handiei helduta 
askatasunari begira dago, 
elkartasunaren altzo beroan 
senti dezala behar duen xarma. 
Hau istorio bat izan den arren 
hormen barruan ipuin gutxi dago, 
halako ehunka daude lur jota 
euroa lehenetsi zutelako. 


2013ko urriaren 27an 


321 

Izarretan zaudelako 

1 

Neure ametsa izarretan zaude 
ortzia oskarbi dagoenean, 
zigor astunak ez nau lar estutzen 
hain dotore agertzen zarenean, 
zeuri begira gogoa joaten zait 
maite genituen txokoetara, 
noizbait biziko dugun pizkundera, 
merezi ditugun plazeretara. 

2 

Zeu zarelako neuretzat lilura, 
zohardia ziega hits ilunean, 
etortzen zara xaloki nigana 
maitekor oheratzen naizenean, 
etorkizunean batuko gara 
geure udaberriaren lorian, 
arren, gerta dakigula Arraten 
goiz-argi askearen atarian. 


2013ko urriaren 27an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA Z BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


322 

Kartzelan matxismoa bor-bor 


1 

Kalean lez akerra 
kartzelan okerra, 
preso batzuek dute 
jarrera ankerra, 
gayei diete maiz 
adierazten herra, 
emakumea ez da 
kantuko eperra, 
baizik menpean estu 
hartzeko giderra. 

2 

Zenbat gizon gihartsu 
eta psikopata, 
gorputza beste gurtzen 
bortxaren ezpata, 
gure artean dabil 
harro automata, 
ibiltzen ergelduta 
modaren estrata, 
irits dadila bere 
iraungitze data. 


3 

Atleta izan nahi du 
kaskamotz lakarrak, 
pilulak hartzen ditu 
puzteko bularrak, 
ile barik ohi dauzka 
fier gorputz adarrak, 
bikain erakusteko 
bertako giharrak, 
itzal diezazkiola 
zentzuak txingarrak. 

4 

Gimnasioan dabil 
sendo indartzeko, 
arte martzialetan 
gogor trebatzeko, 
koltxonetan dago zain 
sutsu lehiatzeko, 
kolpeka hoberena 
dela frogatzeko, 
adimena baino du 
zerrautsa saltzeko. 


5 


Emaztea gura du 

Z 

LU 

etxea zaintzeko, 

Z 

LU 

CÇ 

prostituta gozatu 

N 

Z 

< 

eta trufatzeko, 

0 

N 

zakiltzarra darabil 

0 

O 

berak pentsatzeko, 

2 

LLI 

matxismoa ozenki 

aL 

D 

<£ 

petral goratzeko, 

LU 

O 

D 

kartzelan erregea 

< 

'J 

dela zaunkatzeko. 

< 

LU 

Q 

6 

43 

Arren, senda dadila 


gizon oldarkorra, 

cd 

1 

gal dezala edonon 

Z 

V 

oilarrak gandorra, 

i : 
Z 
< 

feminismoak dezan 

< 

0 

iZ 

geraraz txingorra, 

D 

Z 

berdintasunak jori 

z 

0 

çQ 

ongarri alorra, 


jaio dadin libreki 


giza emankorra. 



2013ko azaroaren 3an 


323 

197/2006 joan da, ongi-etorri Ines eta 
gainerakoak 


1 

Esperantza sorterrian ezbaian zegoenean 
esnatu zen Zuzentza, Estrasburgo haranean, 
herrari apurtu zaio asmatu zuen gailua, 
ankerrentzat ziplo, dena da belztura ta dolua, 
gaur udazkena zaigu iruditzen udaberria, 
hurrago sumatzen dugu goiztiriaren zirria. 

2 

Mendekuak galdu du, zuzenbideak irabazi, 
gatazkaren trumoi ozenak dira urruntzen hasi, 
konponketa indartu da, indarkeria mengeldu, 
eskubidea bizitu, inposaketa moteldu. 

Espeak du xuxurlatu gaueko bakardadean, 

“Naro goza ezazu Ines euskal xarma goizaldean”. 


20 1 3ko azaroaren 1 Oean 


324 

Olerki apal bat bertsolaritzarentzat 


1 

“Txapelketa hasi da eta ni preso”, 
aipatu dut sentitzerakoan pena, 
nahiz arimaren xarma urrun dagoen 
eskainiko diot neure aitorpena, 
olerki apal bat bertsolaritzari, 
azaltzeko zor diodan mirespena. 
Hemen barruan entzuten dudanean 
estatu bidegabeen oldarpena, 
bertsogintzak dakarkit ukendu gisa 
bihozñoak behar duen sustapena, 
gogotik ziztu bizian aldentzen da 
ideia kaltegarrien agerpena. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA gj BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


2 

Bertso zu zara kulturaren zirrara 
pentsamendu atseginen hastapena, 
Munduan zehar zara duin eta xume 
herri honen nahieraren aurkezpena, 
euskara oparo ereiten duzunez, 
errazten diozu bikain iraupena. 
Asaben lur emankorra zarelako 
asetzen diguzu kantuz sentipena, 
gure historia lantzen duzulako 
bizirik dago euskoen oroipena, 
kartzela hitzekin birrintzen duzunez 
ametsak dira zurekin askapena. 


2013ko azaroaren lOean 


325 

Ilusio, kartzelan onura zara 
1 

Ilusio zu zara 
Kartzelan hauspoa, 
Pazientziak zurekin, 
heze du erroa, 
umo dakidan mardul 
pozaren nardoa, 
ibiltzeko egoki 
penaren aroa, 
topatzeko bidean 
baikorki geroa. 

2 

Kartzelako aldapa 
denez erraldoia, 
ilusio senduna 
da neure saroia, 
ideien arragoa, 
asmoen gidoia, 
dastatu gura nuke 
gaztainen sasoia, 
bihotzak egotz dezan 
hemengo pozoia. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA § BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


3 

“Ilusioa” dio 
irrikaz otoiak, 
baztertzeko gogotik 
torturaren lohiak, 
ziegan sastatzen nauen 
herraren puntxoiak, 
aurrerantz jarrai dezan 
desiren atoiak, 
halaber euskarri den 
euskal arrazoiak. 

4 

Nire gainbehera da 
ankerren afana, 
madarika dezadan 
petral iragana, 

Ilusio etorri 
amultsu nigana, 
gaindi dezadan aise 
etsipen txaldana, 
ahaz ez nezan dela 
herria imana. 


5 

Ilusio ekarri 
dir-dir esperantza, 
ken dezadan larrutik 
hainbeste arantza, 
kartzelaldia doa 
geldiro gorantza, 
gorputza fisikoki 
aldiz beherantza, 
zurekin dut ordea 
isiltzen arrantza. 

6 

Ilusio zut gaude 
sokari eusteko, 
urruti egon arren 
gertu ekiteko, 
atsekabe minkorra 
lerden erauzteko, 
mila motibo dugu 
zurekin joateko, 
kate barik herrian 
bizitzen hasteko. 


2013ko azaroaren 17an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA 5 BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


326 

Behin batean Urko mendiko koban 


1 

Egun oskarbi sano batean zen gertatu, 
Urko mendiko koba genuen ikustatu, 
ez da Santimamiñe, Isturitz edo Ekain, 
merezi du ordea txango baterako lain, 
Praileaitzek lez harrobi bat du bere zeran, 
ondarea ez dugu zaintzen behar den eran, 
ez behintzat gure arbasoek zegiten haina, 
polita dena bihurtzen dugu maiz uzkina. 
Harrobiko jabeari nioke esango 
ditxa ez dela soilik dirutza ta fandango, 
bazterrak aratz nahi ditugula bizitzeko, 
Ama-Lur kantu ederrenekin ondratzeko. 


2 

Irrikaz joan nintzen haurtzaroko lagunekin 
koba xumea topatzeko asmoarekin, 
bizi abiatu ginen linternak hartuta 
bertako ustezko altxorraz kitzikatuta, 
Ixuatik jo genuen Urko tontorrera, 

Elorreta baserrira gero galdetzera, 
hurrean zegoen, pinudi baten hondoan, 
bibotzak punpaka ziren hasi haitzuloan. 
Nahiz ez ikusi altxorrik barrunbe motzean 
herrira pozik bueltatu ginen arratsean, 
bakean laga beharko genuke natura 
gaurko haurrek senti dezaten pilpira hura. 


20 1 3ko azaroaren 24an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA Z1 BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


327 

Bangladesh entzundakoan diot zorigaitza 


1 

Ez zinen jaio esklabo bizitzeko, 
zoriona zer den ez ezagutzeko, 
haurtzaroan ezer gutxi jolasteko, 
lan miserable batean zapuzteko, 
hamaika ordutan astun zamatuta 
etxeko behar gorriak bultzatuta, 
gure arropa politak ekoizteko, 
urrutiko jauntxoak aberasteko. 

Gaur neskatxa joan zara ez itzultzeko, 
amets ederrak negargarri galtzeko, 
tailerra jausiko dela sentitzeko, 
Balberen atzaparkada jasotzeko. 


2 

Bangladeshen eskubiderik ez dago, 
kapitalak hola gura du nahiago, 
janzkiak merke-zurrean ehuntzeko 
hemen gero etekin handiz saltzeko. 
Hondamendiak gaitu sakon hunkitu, 
haiei zaizkie bihotzak txikitu, 
zuzentza beharko genuke ziztatu, 
hipokrisia gugandik deuseztatu, 
esklabotza gupidagabe zigortu, 
handiguraren iturria lehortu, 
elkartasuna han ta hemen jorratu, 
haur txiroaren bizitza izarratu. 


53 

£ 


2013ko azaroaren 24an 


328 

Isidrori, Antxoni, Iñakiri... eta denori 


1 

Estrasburgoko bozak 
inarrosi gaitu, 
epaiaren haizea 
dugu gaur sentitu, 
gure begiak dira 
zirraraz gorriru, 
esperantza delako 
kartzelan handitu, 
gidari onbera da 
umilki partitu, 

“gero arte” diogu 
baikorki aditu. 


2 

Izarrak beha daude 
gaua edertzeko, 
txaloka gara gogoz 
hasi ospatzeko, 
estuki besarkatu 
dugu omentzeko, 
merezi duelako 
maitez agurtzeko, 
kidea urrundu da 
libre bizitzeko, 
denon askatasuna 
kemenez zertzeko. 


3 

Etxartea izan da 
ohiko lekukoa, 
pozik dugu dastatu 
gertatutakoa, 
hunkituta joan zaigu 
bihotz herrikoa, 
ehunka taupadekin 
beteta kolkoa, 
igaro eta gero 
une magikoa, 
oroitzan dakusagu 
hegan kidekoa. 


4 

Injustizia zuen 
urtetan nozitu, 
elkartasunak zion 
zigorra eztitu, 
garai ederrean du 
kartzela gainditu, 
gatazka dugunean 
argirantz higitu, 
etxeak dio sano 
arima bizitu, 

Mari zaio Anboton 
elurrez beztitu. 


2013ko abenduaren lean 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA £ BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


329 

Berriro batuko garelako 


Zigorrari kemenez irabazita, 
gaur ziega hustu duzu txukun utzita, 
bihotza irrikaz eskatzen ari da 
“besarkadak izan dezala segida”, 
batuko gara, zeu, neu eta besteak, 
kide apalak askatuta kateak, 
bizipen onak ditugu aipatuko, 
atseginaren lurrinak arnastuko, 
arbasoen lurralde miragarrian 
zirrara sakon dilindan eztarrian, 
herria loretsu egongo delako, 
irribarretsu biziko garelako. 


2013ko abenduaren lean 


330 

Diktaduraren garaian (1958) jaio nintzen 
1 

Telebistak moztu zizkidan asaben hegoak, 
artean erdaraz mintzatzen ziren pailazoak, 
eskoletan ez zen gure kultura irakasten, 
mukizuek ez genekien euskaraz jolasten, 
neure gogoa ez nuen ikastolan pausatu 
ikasketak ezin zirelako bertan osatu, 

Francok arima laua zakarki zidan zimurtu, 
haur euskaldun bat izateko grazia lapurtu. 

2 

Gaurko haur xarmantak pozarren ditut begiratzen, 
euren berbetek sentiera didate sustatzen, 
berriro jaio nahi nuke euskaraz bizitzeko, 
pailazoekin aisia ederki pasatzeko, 

Olentzeroren etorrerarekin hunkitzeko, 
andereñoarekin zoragarri kantatzeko, 
ipuinak irakurrita zoritsu amesteko, 
izan nahi nuen txori alegera izateko. 


2013ko abenduaren 8an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA q BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


331 

Eskaileretan utopiaren bidean 
1 

“Zenbat estai nahi dituzu igo?”, 
galdetu zidan Etorkizunak. 
“Bost bertan dago lo Utopia”, 
erantzun nion erabat ausart. 

“Ez duzu hobe igo bat soilik? 
Lasaiki zara hola biziko”, 
aipatu zuen gero atetik, 

“Bizitza nahi dut aprobetxatu 
Amnistiari laño eskaini”, 
esanda egin nuen aurrera. 


2 

Eskaileretan nabil ordutik 
nekeak eta porrotak bilduz, 
nahiz garaipenak urriak diren 
animoa dut zutik goizero, 
orain garbiro dakidalako 
hurrengo euskal belaunaldiak, 
plazan izango duela gorri, 
berde ta zuri den askamena, 
neure izena Esperantza da, 
lur eder honek behar duena. 


2013ko abenduaren 8an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA Jg BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


332 

Gosaria txolarreekin konpartitu duzue 

1 

Txolarrea gose dago 
indarge arratsean, 
txioka “Zuzentza!”, dio 
Morongo espetxean, 
urdaila huts-hutsik dauka, 
gogoa baratzean, 
hegoak lotuta dauzka, 
estu kate motzean. 

2 

Gatibua larri dabil 
herraren etxartean, 
egun motzetan hotza da, 
laiotza goiz partean, 
miaketen maiztasunaz 
ase azken urtean, 
erabaki du baraua 
hastea tupustean. 


3 

Gatibua txortxorrekin 
esnatzen da poztuta, 
txoria leihoan dago, 
aiduru pausatuta, 
elikatu gura luke 
ogia zatituta, 
tamalez orain ezin du 
barauaz gabetuta. 

4 

Biak daude izoztuta 
zeharo uzkurtuta, 
eguzkia gurtzeko zain 
begiak tristatuta, 
izpiak iritsi dira 
porlana gaindituta, 
beroak laga ditzala 
arau gaitzak urtuta. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA 2 BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


5 

Ankerrak eta belatzak 
diete erasotzen, 
gal dezaten bizipoza 
maltzur adarra jotzen, 
nahiz zuzen saiatu diren 
arazoak ehotzen, 
bihozgabeak dabiltza 
mendekua errotzen. 

6 

Zuzendari ahaltsua 
agintzen da gotorra, 
kideen bizimodua 
bihurtu du minkorra, 
eskubideen arloan 
bera baita sorgorra, 
burdinazko ukabilak 
ez ditzala izorra. 


7 

Gatibuek baitan dute 
hamaika gutizia, 
konponketa sustraituta 
loratu justizia, 
bistatik betiko galdu 
hemengo malezia, 
Euskal Herrira itzuli 
ahaztu gabezia. 

8 

Txolarreak inoiz baino 
hobeto du kantatu, 
gatibu bortxatuei 
xarma die txertatu, 
herriari lekukoa 
eman dute hautatu, 
duintasuna ez diete 
arimatik kitatu. 


2013ko abenduaren 15ean 


333 

Bizipozarekin askatasuna datorrelako 
1 

Bizipoza ezkutatzen denean 
animoa zaizu zapuzten, 
ilusioak zaizkizu lausotzen 
desirak erabat murrizten, 
orduan ezinean hasten zara 
ideia ezkorrak egosten, 
saldatxo eskas horrekin dituzu 
helburu bikainak nahasten, 
hobe zenuke hasiko bazina 
euskal arima baikor josten, 
marmar egin beharrean ergelki 
jardun herrigintza marrazten, 

“Herri honengan konfiantza daukat”, 
has zaitez jatorki esaten, 
gaua igaroko duzu amesten, 
eguna bizitza idazten. 


2 

Bihotza sentitzeko euskal kantak 
goizero dituzu abesten, 
hitzekin eta doinuekin zaizu 
bizipoza zoragarri pizten, 
jarrera horrekin jaikitzen zara 
ardurei adorez eusten, 
askatasuna loratzen delako 
askatzeko nahia berresten, 
utopiak ehuntzen direlako 
ezina ekinez egiten, 
aberriko larrainak duelako 
goldatuta naro ematen, 
gauaren ostean ekialdetik 
egunsentia den lez hasten, 
gure udaberriaz hasi dira 
banan-banan leotzak husten. 


2013ko abenduaren 22an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA gj BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


334 

HEGAZTIAK HAMAR 
Mozolo bat ez den mozoloa 


1 

Gauerdiko mozoloa 
ez da tontolapiko bat, 
hegazti harraparia 
mentsa baino argia da, 
lumaje nabarra dauka, 
moko kakodun sendo bat, 
atzapar zorrotzak dauzka, 
begi zoli borobilak, 
ehizan dabil gauero 
ixilik eta trebeki, 
kabian dauden kumeak 
arduraz elikatzeko. 


2 

Gautxoria beha dago 
buru ederra higituz, 
izadian dabil aise 
senak zuzen gidatuta, 
lo dagi ekiarekin 
aterpe seguruetan, 
ilargiarekin aldiz 
zoragarri hegatzen da, 
gauminean hor dihardu 
gure ametsak sustatzen, 
oihuka hasten denean 
arimak ditu xarmatzen. 


2013ko abenduaren 22an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA 5 BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


335 

Iratin azken oporretan 


1 

Iratik berdexka dauka 
udan arbolen grazia, 
udazkenean urrez du 
beztitzeko artezia, 
neguan soil da geratzen, 
hosto barik biluzia, 
udaberrian berpizten 
zaio kolore bizia, 
pagadi trinkoa ei da 
basoilarren gutizia, 
aroan entzungo duzu 
kantuaren delizia, 
Ama-Lurrak jaso zuen 
oihan polit berezia, 
izakiak goza dezan 
bertako dotorezia. 


2 

Zurekin poz sartu nintzen 
Iratiko barrenean, 
bi milagarren urtean 
oporren abagunean, 
udako lurrin anitzak 
generamatzan soinean, 
zoritsu geunden batera 
naturaren oihanean, 
“Lagun” usainka zebilen 
lokabe aldamenean, 
belarrak grinaz dastatuz 
eroso bere gunean, 

Irabian ertz batean 
lasai etzan ginenean, 
eguzkia eseri zen 
ur berdearen gainean. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA J BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


3 

Irabia hezetsua 
oihanaren maitalea, 
Irati berde galanta 
uharkaren mireslea, 
bikote bikaina baita 
izakien babeslea, 
asaben deiturek dute 
omentzen euskal elea, 
egon eta gero zara 
bihurtzen sano zalea, 
paradisua delako 
desioen arazlea, 
edonork nahi luke izan 
txoko horren biztanlea, 
arratsero hunkituta 
izarren behatzailea. 


4 

Irati gurtu genuen 
luzaro ikuskatuta, 
kolore berdeaz geunden 
zoragarri xarmatuta, 

“Lagun” gu lez aurkitzen zen 
bizipenaz txoratuta, 
oihanean ibilita 
sena zuen suspertuta, 
oporrak bukatu ziren 
betikora bueltatuta, 
gatazkak zigun ordea 
gogoa laga histuta, 
neure nahia da zeurekin 
egon han maitez urtuta, 
ager dadin gure poza 
Irabian islatuta. 


2013ko abenduaren 29an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA 2 BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


336 

Arima giltzapean, gogoa alderrai 


Arima giltzapean ilunki geratu zait, 

indarge deserri mugatu honetan, 

gogoa dabil alderrai geure zeruetan, 

urrun dauden haran eta mendietan, 

egarrituta nago basamortu larrian 

izadia xurgatu barik urtetan, 

maiz diot “eutsi!” freskuraren zain izerditan 

uda sargoritsuen arrastietan, 

izarrak agurtzen ditudanean hasten naiz 

argiari deika egunsentietan, 

herrira joateko bidea topatu nahian 

lehendabiziko eguzki printzetan, 

ez ahazteko gure xedea dagoela 

amesten ditugun askatasunetan, 

egarria ganoraz asetuko dugula 

maite ditugun laminen erreketan. 


20l4ko urtarrilaren 5ean 


337 

Saguzarren terapia 
1 

Saguzarrak dabiltza iluntzean 
eltxo petralak abil ehizatzen, 
mintzezko hegotxoak astinduta 
nekaezinak dira hegatzen, 
udan etxartean dute gauero 
ikuskizuna dohain moldatzen, 
birak eginez ari direnean 
kemena zaizu ziplo goratzen, 
momentu on hauei esker ditut 
ezbai eskasak erraz haizatzen, 
zeintzuk diren gure asmo zuzenak 
ditudalako nik gogoratzen. 


2 

Ilargiarekin hobeto ditut 
lagun txikien birak preziatzen, 
tamalez giltzatuta naukate 
barren atzetik nago behatzen, 
saguzarrak gautarrak direlako 
eguna lotan dute pasatzen, 
ni aldiz goiztirian esnatzen naiz 
gatazka ondu nahian pentsatzen, 
gauerdiko terapia honekin 
esperantza ez zait amatatzen, 
izaki duin hauen aurrean diot 
ari garela sano askatzen. 


2014 urtarrilaren 5ean 


338 

Eloy Velascok ez duen nahi arren, itsasoa 
eratu dugu 


1 

“Ttantta” lainoan dago 
garden ametsetan, 
hezetsu bizi nahi du 
gure bihotzetan, 

Bilbon jausi nahi luke 
tanten ilaretan, 
urdin, urtarrilaren 
hamaikan seiretan. 

2 

“Ttanttak” dio, “Ez dut nahi 
soraio lurrundu, 
besoak antxumatuz 
inozo zurrundu”, 
beste tantekin nahi du 
nagia urrundu, 
amnistia urdina 
herrian errundu. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA £ BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


3 

Arimak hasi dira 
tantaka elkartzen, 
ibaiak osatuta 
itsasoan sartzen, 
Bilbok baikor dakusa 
zerua izartzen, 
kolore urdinaren 
magia indartzen. 

4 

Zenbat tanta batera 
Bilbo zeharkatzen! 
Zenbat preso zirraraz 
ziegan kulunkatzen! 
Estatuek dutenez 
argia ukatzen, 
herri urdina dabil 
sasitza pikatzen. 


5 

Itsasgainean daude 
aparrez uhinak, 
ozen entzun daitezen 
euskoen saminak, 
“eskubideak” dio 
Ttanttatxo urdinak, 
“behar ditu presoak 
eta ez irainak!”. 

6 

Hainbeste tantarekin 
Bilbo da urdindu, 
askatasunez dira 
txokoak lurrindu, 
presoen gomuta da 
bikainki astindu, 
etxekoen nekea 
ederki arindu. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA g BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


7 

Tanta urdinek dute 
porlana zulatu, 
mendekua birrindu, 
herra kanporatu, 
Bilboko atsegina 
bizkor da hedatu, 
zipriztinduta dira 
presoak esnatu. 

8 

Adoreak blai ditu 
laga kontzientziak, 
juezaren debekuak 
gehitu iritziak, 
itsas urdinxkan daude 
kutunen ontziak, 
amaitu direlako, 
fini erauntsiak. 


20l4ko urtarrilaren 12an 


339 

Bi mila ta hamalau zurekin gerta dadila 

1 

Hamahiruk Estrasburgon hesia ireki zuen lez, 
zuk kinka ontzeko giltza ei daukazu, 
geroa zehatz iragarri zaila omen den arren 
zure berbari egingo diot kasu, 
aitortu duzuna gertatuko dela bermatzeko 
mahaitxo honetan sina iezadazu, 

Bi Mila Ta Hamalau, atea zeharkatu duzu, 
ziega itxaropenez bete didazu. 

2 

Atzo leihoko beirak lar lausotuta nekuskien, 

gaur garden dakuskit, distira zara zu, 

espe gaudenok nahi ditugun hobekuntzen zerrenda 

egutegian zintzilik daramazu, 

otoi, gu herriratzeko haizea leun ekarri, 

mortuetara zuzen gida ezazu, 

Euskal Herrian sufritzen ari diren bihozñoak, 
ekintza on horrekin senda itzazu. 


20l4ko urtarrilaren 19an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA 3 BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


340 

Bilbon gaude irudimena dugulako hartu 

1 

Gaur Bilbora goaz irudimena hartuta 
sentitzeko freskura itsasoan sartuta, 
gogoaren grina gera dadin konplituta, 
gutunez non batu, dugu elkar adituta. 
Joango gara zirraren zoruan ibiltzeko, 
maiteñoen kantuak gertutik preziatzeko, 
taupaka elkartasuna bero eskertzeko, 
sagailoaz espetxeak hutsik lagatzeko. 

2 

Bilbo erdian dabiltza tantaka garatzen, 
amnistiaren itsasoa eder eratzen, 
herritarrak arduratsu ari dira batzen, 
giza eskubideak adoretsu eskatzen. 

Gu hor gaude pozarren partaide izateko, 
arimek nahi duten konponketa babesteko, 
xede on bat dute garbiro erdiesteko, 
geu ekarri, aberria jori ereiteko. 


20l4ko urtarrilaren 19an 


341 

Akelarrea, ministroa eta gatibu ohien aldarria 

1 

Durangon izan dute parada 
berri on bat emateko, 
gatibu luze egon direnak 
gure alde jarduteko, 
prentsaurrekoan elkartu dira 
agiria babesteko, 

Kolektiboak esan duena 
batasunez berresteko. 

2 

Mendekua nahi duten ankerrek, 
zakar zaizkigu oldartu, 
guk dioguna zuzena dela 
ez dute gura onartu, 
aurkeztu dugun proposamena 
nahi dutelako ihartu, 
konponketaren lurra kakaztuz 
lubakian dira sartu. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA 2 BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


3 

Barne ministro espainiarrak 
bota dizkigu harriak, 
espe gaudenak sentitzen gara 
horren menpe zaurgarriak, 
herriak garbi nahi duena da 
moztu azkar lokarriak, 
hitzaren bidez eror daitezen 
gaurko kartzela larriak. 

4 

Ministroaren jarduera da 
oro arbuiagarria, 
akelarrea dela esan du 
bakearen aldarria, 

Euskal Herrian dugu gatazka 
zarratzeko egarria, 
bihur dakigun bortxarik gabe 
bizitza zoragarria. 


5 

Jorge omen da bere grazia, 
eitea kasernakoa, 
inkisidore haiek bezala 
sorgin ehizen kastakoa, 
sua isiotzen dabilelako 
gizon ganorabakoa, 
ziegan gabiltza gordin sufritzen 
pizkundearen ukoa. 

6 

Akelarrea zen emazteek 
gauez zegiten bilera, 
sendabelarren jakinduria 
mantentzeko zuten era, 
bestalde esan nahi du bordela, 
ulermenaren galera, 
eztabaidetan faxistek duten 
eguneroko jarrera. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA g BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


7 

Urratsak eman ditugun arren 
zezena haserre dago, 
horren orroa da “gu hobeto 
gero eta makurrago!”. 

Bere aitxak lez Francoren txortan 
samina nahi du gehiago, 
galtzaileen ta irabazleen 
zorua erein nahiago. 

8 

Euskoak ari gara zintzoki 
etorkizuna prestatzen, 
atzoko minak zentzuz gabiltza 
pixkanaka oneratzen, 
nahiz Alba, “Zera” eta Urquijo 
dabiltzan dena zanpatzen, 
espeok josi dugun mezua, 
bihotzek dute bermatzen. 


20l4ko urtarrilaren 26an 


342 

Iruñeko auzapezaren semeari 

1 

Bart erakutsi duzu arrazista zarela, 
ideologiaz total eskuindarra, 
nahiz hiriko auzapezaren semea zaren 
zure portaera izan da kaskarra, 
udaltzainek zaituzte gauean harrapatu 
horma bat baldar bustitzen zarra-zarra, 
hitz egin duzunez gizatasun faltarekin 
nafarra baino zu zara txerri arra. 

2 

elkartasuna denez auzolanaren muina, 
lurraldea gidatzen duen izarra, 
etorkinekin izan zaitez eskuzabala, 
eta ez orain lez koldarki takarra, 
ez dizutenez irakatsi jakin ezazu 
Nafarroa dela euskoen zuztarra, 

Aturri ta Ebro artean dela jaioko 
zertzen ari den herri berri nabarra. 


20l4ko otsailaren 2an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA gj BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


343 

Velasco bele beltza 
1 

Eskuinaren kolorea kasernarena da, 
belea bezain beltza juezaren arima, 

Eloy Velasco karranka dabil bulegotik, 
herrarekin dagi egunero errima, 
horren epaiek zabartzen dute justizia, 
galarazten adierazpen askatasuna, 
presoen bitartekariak espetxeratuz 
konponketari dio gaizkitu jarduna. 

2 

Tantaz-Tantari dio itsasoa ukatu, 
elkartasuna nahi du hola ezkutatu, 
euskal eragileen ausardiak ordea 
anker horren asmoak ditu deuseztatu, 
nahiz juezak nahi duen esperantza izorratu 
bihozgabe geroa kartzelan kokatzen, 
herria batasunez delako abiatu 
Bilbo zaharra dabil libre zeharkatzen. 


20l4ko otsailaren 2an 


344 

Demokritok esan zuen atomoak garela 


1 

Filosofia ohi da 
kezken baltsamoa, 
bizitza hobetzeko 
arimen salmoa, 
Demokrito izan zen 
ikertzen irmoa, 
materia zehaztu 
beraren asmoa, 
horrela definitu 
zuen atomoa. 

2 

Demokritok zioen 
natura miatzen, 
“atomoak ei ditu 
itxurak garatzen, 
hautematen duguna 
baitu isladatzen”. 
Sentimendua ez du 
ordea osatzen, 
gizakiaren herra 
ez deus bilakatzen. 


3 

Agoran ez zituzten 
bihotzak hunkitu, 
greziarrek ez zuten 
bakea mamitu, 
gudak gaurdaino ditu 
zelaiak gorritu, 
lur honetan ditugu 
soberan sufritu, 
ahalko dugu noizbait 
zentzua ongitu? 

4 

Euskal Herrian dugu 
maiz filosofatzen, 
egoera hobe bat 
gogoz desiratzen, 
Demokrito lez gaude 
bidea urratzen, 
gatazka zuzen nola 
konpondu mintzatzen, 
behar diren pausuak 
zehatz kalkulatzen. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA q BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


5 

Jakintsu batzuk dira 
ederki aritu, 
egoki direlako 
herrian sustraitu, 
ideia oparoak 
ditugu aditu, 
esperantzaz zaizkigu 
gogoak hornitu, 
kontzientzia nagiak 
ganoraz bizitu. 

6 

Filosofa dezagun 
dena iraultzeko, 
kapitalismoari 
langa ezartzeko, 
Estatu egoisten 
bortxa gelditzeko, 
elkartasuna nonahi 
sendo finkatzeko, 
atomoak garenez 
Lurra salbatzeko. 


20l4ko otsailaren 9an 


345 

HEGAZTIAK HAMAIKA 
Itoitzeko altxorra galdu zutenei 


1 

Itoitzen kanpatuta nuen aditu 
jarraian idatziko dudan ipuina: 
Ugatz emeari laket zitzaizkion 
Urrobi eta Iratiko arroak, 
ugaltzeko egokiak omen ziren 
orduko inguru horien bazterrak. 
Tamalez, hustutzen ikusi zituen 
ibaietatik hurbil zeuden herrixkak, 
denbora horretan kezkatzen hasi zen 
Itoitzen hazten zekusan hormarekin, 
halaber errepide berriarekin, 
hango baso zaharren galerarekin. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA g BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


2 

Leherketekin zen goian aztoratzen, 
harrobiaren harrabotsaz izutzen, 
“iruzurtien garaian bakerik ez” 
hausnartu zuen ilunabar batean, 
“urtegiarekin etorkizunik ez” 
malkorrak urpetzen hasi zirenean. 
Ugatzak begi grisak bildu zituen 
azken gaua pasatzeko harkaitzean, 
“maite zintudan!” esan zuen oihuka 
leku aratz baten bila joan aurretik, 
ez ahazteko galdutako altxorra, 
oroitzeko egunero sorlekua. 


20l4ko otsailaren I6an 


346 

HEGAZTIAK HAMABI 
Orhiko saia laket bizi dadin 

1 

Saia laket dago Orhin aireratzen, 
eroso goitik inguruak behatzen, 
hilotzekin da mendian elikatzen, 
lurreratuta zabuka hurreratzen, 
sarraskiak ditu goseti xehatzen, 
naturan dihardu ardura gauzatzen, 
moko kakoduna du trebe usatzen, 
ekologiaren oreka obratzen, 
izaerak dio gorputza gidatzen, 
bizitza bapo doa hola osatzen. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA Z BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


2 

Aurreiritziek gaituzte asaldatzen, 
itxurak baina ez du sena islatzen, 
onetsi baino ditugu gorrotatzen, 
bankariekin erkatuz laidoztatzen, 
artzainek ordea zituzten ondratzen, 
begirunez belardietan tratatzen, 
Ama-Lur zutelako maitez preziatzen 
txirulaz zieten bihotza opatzen, 
Orhiko gaina ez dut irudikatzen 
saiak ikusi gabe udan hegatzen. 


20l4ko otsailaren 16an 


347 

Arkaitz zurekin bizi gara 

1 

Saminak uzkurtu gaitu 
otsailaren bostean 
arratsaldeko bostetan 
jo du gure atean, 
ametsetan zaude ziegan 
zeure nahien urtean, 
Elorrio da maitea 
ilundu bat batean. 

2 

Nahiz hemen edo geurean 
tamala den kartzela, 
zigorraren estresa da 
deserrian krudela, 
sasoia gelditzen zaizu 
pixkanaka motela, 
larrutik ordaintzen dugu 
herraren erregela. 


3 

Heriotza kartzelara 
gazte datorrenean, 
sentimena negarrez da 
sartzen etsipenean, 
kideak gaude lur jota 
zurtz zure hutsunean, 
elkar ikusiko dugu 
zirraren egunean. 

4 

Maiatzean zain zeneukan 
zoritsu askapena, 
laztanaz bizitza libre 
baten iragarpena, 
gauminean handitu da 
etxean minki pena, 
oroitzak ekar dezala 


arimen sustapena. 


5 

Kartzelaldia zuretzat 
ez da izan erraza, 
sarri jasan duzulako 
ankerren tratu basa, 
mendekuaren aurrean 
zu zinen duin demasa, 
gorrotoari zenion 
kendu sano arnasa. 

6 

Aizu, eskertzen dizugu 
oro aldarte ona, 
gogoetan ez da sorgor 
galduko zure sona, 
etxartean izan zara 
guretzat zoriona, 
kartzela goibela duen 
alaitu klariona. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA g BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


7 

Monzonek esan zuen lez 
ortzian zara zertu, 

Ageda zenaren gaua 
dir-dir duzu edertu, 
taupadetan zaudelako 
gure barnean gertu, 
zure zirriek digute 
adorea suspertu. 

8 

Anboton ta Udalaitzen 
zu zaude harkaitzetan, 
txapela txukun jantzita 
nare goiz-argietan, 
Euskal Herrian geroa 
ez dago zalantzetan, 
gurekin biziko duzu 
pizkundea plazetan. 


20l4ko otsailaren 23an 


348 

Eibar ez delako Villanueva de San Andres 


1 

Goizean Urkora igo garenean 
ohartu ez zaren arren mindu nauzu, 
hatzarekin Egoarbitza seinalatuz 
“Hori La Peña da” esan duzulako, 
ez zaitez izan hain axolagabea, 
asaben toponimia zain ezazu, 

Eibarren ditugun lekuen izenak, 
euskaraz mendetan direnak aipatu. 
Guk Ibarkurutzeko iturriari 
zergatik deitzen diogu “cuatro caños”? 
edota Erreinaren etxeari 
“Casa de la Reina” txarto itzulita? 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA ^ BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


2 

Hemen kultura dugu ergel pobretzen, 
hizkuntzaren enborra baldar ihartzen, 
ezin dugu jarraitu izen jatorrak 
erdarazkoekin sorgor ordezkatuz, 
errege arrotzak hola egin zuen 
duela zazpi mende senrimen barik, 
bailara hau zuenean gazteleraz 
“Villanueva de San Andres” bataiatu. 
Akulturazioari garaitzeko 
babes ditzagun Eibarko sustraiak, 
hurrengo belaunaldiek naturalki 
Arrateri dei diezaioten Arrate. 


20l4ko martxoaren 2an 


349 

Zurrumurru maitagarri bat 


1 

Neure sentimendua nabarmen da hobetu 
gogoratu dudalako non dagoen poza, 
zurrumurru bat entzun dut goizean ohean 
hostoek haizeaz dagiten antzerakoa, 

“atzo eta gaur lez, bihar maiteen maitale”, 
egunari bikain eman diot hasiera. 

Atzo, jaio nintzenetik maitatu ninduten, 
heziketa horrekin maitatzen hazi nintzen, 
gertu nengoen hurkoak zintzo maitatzeko, 
bizitza maitasunean xalo ibiltzeko, 
zoritxarrez gorrotoa ezagutu nuen, 
maitasuna jipoitzen duen injustizia. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA Jg BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


2 

Gaur, kartzelan nago maitasunaren beharrean, 
Euskal Herriarekin du arimak gozatzen, 
elkartasun abegikorrak eta kideek 
elikatzen naute atseginez eta maitez. 

Bihar, ziurrenez kartzelan jarraituko dut 
guda-zale zitalen mendean gaudelako, 
horrela gertatuko da maitasun lerdenak 
inposaketari zuzen irabazi arte. 

Zurrumurrua gogoan isildu denean 
maite dudan laztanarekin akordatu naiz, 
askatasuna delako mardul loratuko, 
bihotzaren lurrina diot oparituko. 


20l4ko martxoaren 2an 


350 

Albokaren notak sartu dira neure gogoan 
1 

Alboka baten notak entzunda 
edertzen dira begiak, 
isiotzen ziplo goiko ganbaran 
itzali diren argiak, 
tresnak sustatzen ditu gatazka 
zuzen zertzeko ideiak, 
aise haizatzen euskal zerutik 
ekaitz gaitzaren hodeiak. 

2 

Alboka ei da zelai lehorra 
loratzen duen hauspoa, 
egunsentian zutik jartzeko 
laguntzen digun orpoa, 
egun garbia bihur ez dadin 
putzu beltz baten hondoa, 
erein dezagun aire alaiaz 
maitasunaren ildoa. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA O BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


3 

Xextrak sakonki ditu tamalez 
zauritu gure bizitzak, 
urrundu gaitu eta kolpatu 
ostu dizkigu irritsak, 
nahiz deserriak uzten dituen 
harremanak lar murritzak, 
albokaz eta xarmaz ditugu 
berreskuratuko ditxak. 

4 

Erromeria era dezagun 
bizipoza suspertzeko, 

Franco ankerrak eragin zuen 
mina, ezti sendatzeko, 
laztan igoko gara kemena 
arimetan indartzeko, 
albokarekin izan ginena 
naturalki garatzeko. 


5 

Goizean gara oinez hasiko 
gaindituta garai basa, 
esango dugu irribarretsu 
“jai hau bai dela demasa”, 
albokaz, bertsoz eta abestiz 
egingo da egun-pasa, 
sentimendua eta musika 
euskaldunaren arnasa. 

i 

6 

Albokaria doa aurretik 
doinua ozen hedatzen, 
artez erritmo sarkorrarekin 
umorea bideratzen, 
gazteak bere atzetik doaz 
kopla zaharrak kantatzen, 
sufritzen dauden bihotz xaloak 
ari direlako batzen. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA O BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


7 

Albokaria sartu da plazan, 
hegan joan dira usoak, 
doinuak aldiz ipini ditu 
dantzan alboen hostoak, 
poz hori nahi du itxaropentsu 
amesten duen presoak, 
noizbait kutunki etorriko den 
iheslari ñer zintzoak. 

8 

Alboka eta panderoekin 
lehertuko da zirrara, 
bular aldean piztuko zaigu 
zorionaren dardara, 
ibil dezagun biok geroa 
heldu gura nuke hara, 
ailegatzeko goxo batera 
amnistiaren festara. 


20l4ko martxoaren 9an 


351 

Telefonoaren bidez elkartzen garenean 

1 

Astero deitzen dizut esperantza konpartitzeko, 
zure ahotsak bizipoza opatzen didalako, 
sarri diot pagoak zuk esan dezazun Arrate, 
gure altxorra ikusteko gogoa dudalako, 
galdetuta “noiz arte?” erantzuten duzu goizean, 
gauaren ostean egunsentia datorrelako, 
diodanean kartzela latza diozu herria, 
gaurko zigorra bihar zirria izango delako. 

2 

Gaur esan dut geroa eta zuk esan duzu poza, 
askatasunean berriz elkartuko garelako, 
esan duzunean lorea esan dizut zirrara, 
jaioko den udaberrian egon nahi dugulako, 
giza Eskubideak aipatu ditugu argiro, 

Euskal Herriak justizia eskatzen duelako, 
“euskara!”, ozen esan dugu esateko geurea, 
maitasuna hitz ederrekin zertu genuelako. 


20l4ko martxoaren 16an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA O BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


352 

Carlos Urquijo eta “K” hizkia 
1 

Urquijo eta Urkijo berdin ahoskatzen ei dira, 
Urquijok ez du maite ordea Euskaltzaindiaren “K”, 
euskal herritarra den arren “Q” hizkia hobesten du, 
espainola omen delako bere bihotz eskuindarra, 
tamalez bera “K” da gure kontra oldartzen denean, 
kirrinka dabiltza berarekin giza eskubideak, 
kriminal genozidak antzo dabil euskara zigortzen, 
korrok dagi ikurrina udaletan aske badago. 

2 

Krudela eta karraska da presoen etxekoekin, 
koldarra herritarren hitzari beldurra diolako, 
kolera hutsa gatazkaren sua gura duelako, 
kirtena zapalkuntza bortitz bultzatzen dabilelako, 
kaltegarri horrek herraz, maltzurki kastigatzen gaitu, 
korrika salatzen ditu abertzaleen iritziak, 
bakean utz dezala behingoz arbasoen sorlekua, 
joan dadila pikutara “Q” letra zapla irentsita. 


20l4ko martxoaren 16an 



KORDOBA 


353 

Gaztea eta iraultzailea 
1 

Denok noizbait gazteak 
izan garelako, 

Mundua irauli nahi 
izan dugulako, 
onar dezagun orain 
direla holako, 
utopiaren lurra 
xede dutelako, 
herri justuago bat 
lor daitekeelako. 

2 

Euskotarra da jaio 
delako Eibarren, 
iraultza laket zaio 
ume bat den arren, 
Euskal Herri xumeak 
jartzen du pozarren, 
berdintasunak lez nahiz 
aipatu bigarren, 
geure Arratek zenbat 
onura dakarren. 


3 

Gaztetxoa Mundua 
ari da orrazten, 
elkartasuna zuzen 
gogoan marrazten, 
jakintza doakio 
ikastolan hazten, 
hainbeste kulturekin 
sano aberasten, 
arrazismoa zaio 

i 

haizatu jolasten. 

4 

Pozik bizi nahi luke 
handitzen denean, 
gabezia baztertu 
zart elkarlanean, 
argia beharko du 
naro garunean, 
bakea isiotzeko 
bortxen oihanean, 
herria osa dadin 
askatasunean. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA O BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


5 

Nerabe hura dabil 
plazak akuilatzen, 
jendartean dihardu 
ideiak garatzen, 
erraza ez delako 
sarritan asmatzen, 
kideekin ari da 
geroa goldatzen, 
aberriaren alde 
kontzientziak batzen. 

6 

Gaztea dantzut goxo 
euskaraz mintzatzen, 
euskal nortasuna du 
dotore islatzen, 
auzolana dihardu 
zintzoki sustatzen, 
jendeari eskuak 
jatorki opatzen, 
herri txikien xarma 
ederki hedatzen. 


20l4ko martxoaren 23an 


354 

Maitasuna naturala delako 


1 

Maitasuna denez garrantzitsuena 
gizakien sentipenik ederrena, 
hona hemen gaurko ezkontzen ordena: 
gizon hauena izango da lehena, 
ondoren gizona eta andrearena, 
azkena berriz emakume haiena. 

Ez dezala herrak hautsi polirena, 
desioak estuki batu duena, 
bihotzak bilatzen ibili direna 
plazera konpartitzeko hoberena, 
sexu berekoen harremanarena 
ez delako izan inoiz hobena. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA — BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


2 

Eurentzat bada egunik alaiena 
garai berri baten hasierarena, 
laztanak soil badira erakuspena 
zentzuz hartutako hautapenarena, 
nor gara gu bihurtzeko poza pena 
esateko zer den egin behar dena. 
Ez delako egia elizarena 
edota zitala den eskuinarena, 
baizik norberaren sentimenarena 
emozioen iturburuarena, 
babes dezagun tinko adierazpena 
aratza den giza izadiarena. 


20l4ko martxoaren 30ean 


355 

HEGAZTIAK HAMAHIRU 
Pauma naturala eta faltsua 


1 

Izadiako pauma estimatzen dut 
ez du joerarik inor asaldatzeko, 
jendarteko pauma dirudunak aldiz 
harroki dabiltza zer jantzi hautatzeko, 
eragabeko luxua erakusteko 
irudiaren modari men egiteko. 
Artistak, burgesak eta kirolariak 
jaietan biltzen dira nia hauspotzeko, 
frak, soineko eta bitxi asko dituzte 
buru txolinak lotsagarri goratzeko. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA — BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


2 

Pauma dotore dakusat izadian, 
dirdai dago eguzkiaren izpiekin, 
lumazko gandorra eta isatsarekin 
ikusgarriak dira bere pasierak, 
arrak darabiltza emea limurtzeko 
berezko dituen kolore biziekin. 
Paumak jantzi bat dauka bizi osorako, 
larrua babesten dio era duinean, 
ez du antzezten jardun behar izateko 
natural higitzen da edertasunean. 


20l4ko martxoaren 30ean 


356 

Mirori Untzagako plazatik 


Kideko emadazu konpromiso izenaren sinonimo bat, 
arkatzaz marraz ezazu eskuzabaltasunaren irudia, 
esadazu, zer izen jarriko zenioke elkartasunari? 

Zelan ahoskatuko zenuke maitasun berba plaza honetan? 
Nor aipatuko zenuke zirraraz askapenaren egunean? 
Nork mereziko luke adiskide, iraultzaren ereserkia? 
Halaber errepublikar zintzoen omenaldirik ederrena? 
Zein sentituko dugu alboan honelako urteurrenetan? 
Miro, non batuko gara zurekin? Izan dadila bihotzetan 
gure Alicia, Roberto eta gainerako krabelinekin, 

Zu Miro zoragarria izan zara preso dagoenarentzat, 
zure antzekoei esker jaioko da denon Euskal Herria. 


20l4ko martxoaren 30ean 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA — BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


357 

Ez Dok Hamahiru ez dadila hogei izan 

1 

Hamahiru zenbakia 
omen da zatarra, 
ustez dakarrelako 
soilik adur txarra, 
kartzelan ez dirudi 
denik hain kaskarra, 
bertan delako ia 
dena zoritxarra. 

2 

Hamahiru urte jada, 
dirudi gezurra, 
ezagutu nuela 
kartzela makurra, 
nahiz iruditzen zaizun 
bizitza papurra, 
oroitzak dakarkizu 
bizipoz samurra. 


3 

Kartzelan behin esnatu 
ei da ezbeharra, 
mila bider gertatzen 
denean sukarra, 
ametsetan nigana 
dator ostadarra, 
ater dakidan arin 
ariman negarra. 

4 

Hamahiru urte luze, 
hau bai malura! 
Poliziak zidala 
ebatsi onura, 
aberria eraiki 
dugulako gura, 
gatazka konpondu da 
gaur dudan azkura. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA — BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


5 

Ondo sufrituta dut 
zapaldu gailurra, 
kartzelaldi gaitzaren 
erdiko muturra, 
orain hurrago dago 
maite dudan lurra, 
beheratzea izan 
dadila laburra. 

6 

Hamalau zein hamabost 
dira etorriko, 
hamahiru lez nik ditut 
kartzelan biziko, 
gogoa da ordea 
hantxe ibiliko, 
nongoa naizen ez dut 
inoiz ahantziko. 


7 

Kideekin aise dut 
pena gaindituko, 
eurekin bainaiz noizbait 
aske geratuko, 
esperantza ederki 
zaigu loratuko, 
batera dugulako 
xedea lortuko. 

8 

Urriak hamazazpi 
data berezia, 
sentitu nuen zer den 
bortxaren gezia, 

Aietek isildu dit 
oro eresia, 
zimela bihurtu du 
mardul gerezia. 


20l4ko apirilaren 6an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA — BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


358 

Rajoy ostruka eta Catalunya 


Rajoy ostrukak arazoa ekiditeko 
burua lurpean sarru du ostentzeko, 
Diadaren giza katetik at mantentzeko, 
Espainiaren hausturaz ez pentsatzeko, 
Catalunyak tinko darrai aurrera ordea 
bortxaz kendu ziotena eskuratzeko. 
Katalanek ikusgai jarri dute senyera, 
estatuak zio bat dauka kezkatzeko, 
otoi, ez ditzala ergelki begiak bildu 
ostrukak lez datorrenaz ez jabetzeko, 
hobe delako hitzaren giltza erabili 
herrien Europa min barik erditzeko. 


20l4ko apirilaren 13an 


359 

Zeure mina sentitzen dudalako 


Aspaldian oinazea ezin kendu barik zaudelako 
zail egiten zaizu arantzen zolan egon irritsu, 
patxadaz ibili behar zinateke pozik bizitzeko 
ez delako erraza minez sentitzea zoritsu, 
bakardadeak ez dizu egoera ontzeko laguntzen, 
etxean baino hobe da kalean jardun berritsu, 
har ezazu arnasa lasaiki estresari garaitzeko 
taupadak arituko dira horrela neurritsu, 
urretxindorrak egin dezala kabia zure logelan 
geroaren bidea bihur ez dakizun harritsu, 
txorrotxioekin itzul dadila joandako bizipoza, 
esna zaitezen txoritxoa lez kantuan arraitsu. 


20l4ko apirilaren 13an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA W BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


360 

Hamaika desira eta xede bat 


1 

Bakardadean dagit 
sarritan negarra, 
barnean zaidalako 
kiribildu harra, 
zeu zapaturo zinen 
neure ostadarra, 
zeure berbak entzun zen 
neuretzat beharra 
espetxean zenidan 
urtzen antzigarra. 

2 

Zeure ahots guria 
ezin dut aditu, 
bizitzak dizulako 
irria hotzitu, 
arren, amildegi hau 
ekinez gainditu, 
deuseztatu gandua 
gogoa bizitu, 
telefonoa hartu 
lilura sentitu. 


3 

Psikosiak ohi dakar 
nahasmen mingorra, 
beraren mende dena 
dirudi ezkorra, 
tristuraren dorrea 
delako gotorra, 
bakartuta zu zara 
izango lehorra, 
enpatia landuta 
aldiz maitekorra. 

4 

Eguzkia nahi nuke 
zugana igorri, 
izpiekin orbela 
bihur dadin orri, 
atseginak lor dezan 
berriro etorri, 
zirrara ekarrita 
zaitzan brau sokorri, 
gaurko gaumina alda 
dakigun oskorri. 


5 

Pentsamenduan dabil 
aizkora zorrotza, 
mozteko prest erori 
zaizun ereinotza, 
xaloki dakarkizut 
ametsen pagotxa, 
ekiditeko sano 
kolpearen hotsa, 
argi dakizun oro 
inguru laiotza. 

6 

Ziegatik presaka naiz 
idazten hegatu, 
esperantza nahi dizut 
ariman sustatu, 
nahi dudalako zeure 
mina oneratu, 
sentieran daukazun 
zauria osatu, 
geure xarma suspertu, 
hitzekin bazkatu. 


20l4ko apirilaren 20an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA M BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


361 

Gizotsoak kartzelan jarraituko du 


1 

Gizotsoa oldartu da txitean-pitean 
pilulekin sutzen delako ezinbestean, 
giharrak ei dituelako indar betean 
seguru dago bera bere handiustean, 
berba egin baino zaunka dagi etxartean, 
neurosiak kalte egin dio konortean. 

2 

Borrokan burugabe parte hartu ostean 
zigorra emendatu diote bat batean, 
goibel dago harroa komunen atartean 
lotuta iraun behar duelako katean, 
zerrautsa duenak kaskezurraren tartean 
nekez izango da gizakia jendartean. 


20l4ko apirilaren 27an 


362 

Lampedusa, Ceuta, Melilla... europarren 
lotsariak 

1 

Gaur egun uharte ilun bat da Lampedusa 
bihurtu dutelako heriotzaren musa, 
itsasgaina denez ito direnen geruza 
arrantzale duina dago jota malerusa, 
afrikarra berarentzat ez denez ezdeusa 
ezin sorotsita sentitzen baita ezgauza, 

Europak ez dezala Afrika errefusa, 

demokrazia erruki gabe zikin usa. i 

2 

Mugak ezartzen ez dezala inork abusa 
ukatuz edonon bizitzeko estatusa, 
ito dadila egoismoaren birusa 
ziplo desager dakigun gabezien kausa, 
goseak egon ez delako edozer gauza 
baizik guk pobretutako herrien harlauza, 
elkartasuna baztergabe dezagun luza 
Lampedusa izan dadin bidaiaren pausa. 


20l4ko apirilaren 27an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA M BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


363 

Kalamuan libre egongo naizelako 


1 

Kalamuan, zeruan 
dago eibartarra, 
goitik urrun dakusa 
porlanaren marra, 
ihintzak duenean 
laztantzen belarra, 
taupaka sano zaio 
hanpatzen bularra. 

2 

Kalamuak ninduen 
kitzikatzen baiki, 
goiz eguzkitsuetan 
zain neukan galaiki, 
berarekin nintzen ni 
elkartzen jarraiki, 
aisia emateko 
mendian lasaiki. 


3 

Kalamuan nengoen 
patxada onean, 
ikusmira eskertuz 
tontor apainean, 
txistuka nintzen hasten 
harkaitzen gainean, 
liluratuta hango 
edertasunean. 

4 

Pozarren ditut garai 
haiek gogoratzen, 
ilargia denean 
ortzian esnatzen, 
Kalamua gehiago 
nuen estimatzen, 
udaberria jori 
zenean loratzen. 


5 

Kalamuak duenez 
gertu itsasoa, 
miraz zuzentzen nuen 
Kantaurirantz soa, 
udaran handik dator 
haizetxo gozoa, 
eskaintzeko eztiki 
atsegin osoa. 

6 

“Kalamua!”, esan dut 
minez arimatik, 
ezin naizelako joan 
danga kartzelatik, 
hanka dagit ordea 
amesten ziegatik, 
natura ikusteko 
bere talaiatik. 


7 

Preso egon aurretik 
negien erara, 
Usartzatik igoko 
naiz Kalamuara, 
sentitzeko borborka 
orduko zirrara, 
gurtzeko joan zirenen 
zelai berdekara. 

8 

Tontorretik jaitsita 
lubakietara, 
Kalamuatik joko 
dut Akondiara, 
garoak preziatuz 
gero Aitzketara, 
Arraten esateko 
“libre bizi gara”. 


20l4ko maiatzaren 4an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA M BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


364 

Anaisi bihotzetik 

1 

“Maitasuna da bide bakarra”, 
idatzi duzu adoretuta, 
halaber “maitasunetik dagigu 
borroka”, senak eskatuta, 
zure mezua gurea delako, bat 
gatoz kartzelan zurekin, 
zu bezala bizipenak ari gara 
konpartitzen Arkaitzekin, 
herri bat izan nahi dugulako 
aspalditik gaude lar sufritzen, 
horregatik elkartzen garenean 
bihotza zaigu txit hunkitzen, 
ez dugu nahi ankerren eran 
gorrotoa jendartean ziztatu, 
hobetsi dugu gatazkaren 
konponketa maitasunez sustatu. 


2 

Lubakiak laga nahi ditugulako 
estalita bazterretan, 
haize berriak itxaropena ereiten 
dihardu alorrean, 
kitzikatu gintuen ideala ernatu 
zen maitasunean, 
bertan daude iraganean joan 
zirenak taupaka orainean, 
geroan horrela jarraituko dute 
gurekin harremanetan, 
Arkaitzekin ta eurekin 
senrituko dugu zirrara plazetan, 
borroka dagielako maitez ta 
musu-truk sentimental finak, 
pozarren diot, herrian bizi 
direla krabelin gorri minak. 


20l4ko maiatzaren 1 ln 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA M BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


365 

Ziega barrutik hormari beha 


Pagoaren adarretan Mundua irudikatzen 
zegoen nerabea pozik udako goizetan, 
espe zintzoa sentimental dago hormari beha 
oroitzan bilduta egun luzeen arratsetan, 
bizi samarra zena garai zoriontsu haietan 
zigortuta daukate herraren atzaparretan, 
zeru ederra mendian mugagabe zekusanak 
ez du ia ikusten isolamendu horretan, 
ohean amesten ditu orduko egunsentiak 
txolarreak hasten direnean txortxor hizketan, 
bihotz gaixoa gozatzen zaio une horietan, 
haur arima ez zaiolako histu kartzeletan. 


20l4ko maiatzaren lln 


366 

Madibaren eredua hilezkorra da 

1 

Lehoiak ari dira orroka 
adierazteko samina, 
ilunki daude bart hil delako 
Madiba, gizaki mina, 
nonahi izan zen duin eredua, 
presoentzat pipermina, 

Mundua zuzen ontzeko zigun 
eskaini bere dohaina, 
euskaldunok maiz genion zinez 
eskertu ahalegina. 

2 

Nelson Mandelak nahi zuen zintzo 
elkartasuna garatu, 

Hegoafrika txukun margotu, 
berdintasuna sustatu, 
tinko zituen Apartheidaren 
lege zitalak urratu, 
ziegatik gero hormak gaindituz 
kontzientziak zirt esnatu, 
jendarte berri bat eratzeko 
herriak borrokan batu. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA w BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


3 

Zu terrorista bat zinen soilik 
agintari zurientzat, 
halaber euren jarrera zuten 
larrainen kolonoentzat, 
zuk argi esan zenuenean 
“lurralde hau da denentzat”, 
arrazismoa geratu baitzen 
ezgai estatuarentzat, 
txoriak hasi ziren txioka 
ortzadarraren haurrentzat. 

4 

Obama, Rajoy eta Hollande lez 
doa Hegoafrikara, 
inperialista ziztu bizian 
iritsi da hiletara. 

Zu hipokrita, Europa beste, 
herrien katea zara, 
ez da zurea Johannesburgon 
sentitzen duten zirrara, 
bihar Munduan jendarme barik 
ederki biziko gara. 


5 

Nelson Mandela Soweton dago, 

jendea doluz kantari, 

jarraituko du kale horietan 

izaten gorri gidari, 

luze egon zen Robben Islanden 

begira itsasoari, 

aztertzen nare nola lagundu 

zapalduen herriari, 

ekinez zion sena zuzendu 

arrazista makurrari. 

6 

Nelson maitea zure irria 
berpiztuko da geurean, 
udaberriak sortuko duen 
askamenaren lorean, 
zure mezuak ta idatziak 
dabiltza libre airean, 
iraultzaileak jasoko ditu 
ideia onen sarean, 
paradisua sustrai dezagun 
basamortuko harean. 


20l4ko maiatzaren 18an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA w BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


367 

Euskal Bidean hasi gara 
1 

Atzo lez herrigintzan ari dira iraultzaileak 
pobrezia elkartasunaz oro murrizteko, 
euskara irten dadin bihotzetatik plazetara, 
berdintasunaren zentzuaz umeak hezteko, 
euskal kulturaren arbola janzteko fruituekin, 
gatazkaren tunela zuzen jardunda ixteko, 
mendiak, haranak eta itsasoa babesteko, 
biharkoei etxe feminista bat uzteko. 

2 

Libre bizi gura dugu euskal bidean sartzeko 
onuraren alde sorlekuan lan egiteko, 
hegan hasiko gara estatuen kaioletatik 
helburuak zuekin artez ehuntzen hasteko, 
jendarteak behar duen pizkundea eratzeko, 
amnistiaren goiztiria gozo ikusteko, 
lurraldea iratzar dadin dirdaitsu egunero 
txorien txorrotxioak lokabe entzuteko. 


20l4ko maiatzaren 25ean. 


368 

Satorraren bizimodu naturala 


1 

Kubilean dago sator ehiztaria 
intsektuak janda bapo lo zorroan, 
ile leungo ugaztun txikiari 
baserritarra zaio gaur haserretu, 
baratza diolako ia kaltetu, 
zelaia ohiko lur pilekin zatartu, 
aitzurra igarrita, badaezpada, 
hanka egin du kumeekin batzeko, 
eskuetako behatzen azazkalez 
aztarrika ibiltzen ei da lurpean, 
zulo bideak egiten nahitaezko 
goiari on eutsi ahal izateko, 
gustura egingo lituzke zuloak 
presondegi zatarrak hondoratzeko, 
zuzentza lurpetik azalarazteko, 
hainbeste miserable lurperatzeko. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA w BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


2 

Satorra erabat itsua den arren 
ezagutzen du jendartearen martxa, 

“sator lana dagi bankariak” dantzu 
“zimelduz ongizatearen loreak, 
etxe barik uzten herritar xumeak, 
diruak ostenduz paradisuetan’”. 

Ahalko balu lagunduko liguke, 
ilunpetik aterako litzateke 
esateko, “Ekia denona bada, 
hola beharko luke izan onura, 
jaio garelako libre bizitzeko 
eta ez gabezian kateatzeko”. 

Gaurko Mundu-Tunel hitsak behar ditu 
argi printzak berekoiak zentzatzeko, 
bizimodua maitatzen hobetzeko, 
satorrak lez naturalak izateko. 


20l4ko maiatzaren 25ean 


369 

Sopuertako eibartar onberari 

1 

Aspaldian esan zidaten zela 

Alzheimer zure izena, 

agertzen zaren inguruetan 

errotzen da etsipena, 

zurekin sorgor geratzen baita 

gizaki bipila zena, 

zergatik uzten duzu etenda 

burmuinaren ahalmena? i 

2 

Buru azkarra ohartu barik 
zaizunean maiz nahasten, 
absentziaren ganduan zara 
hasiko laster narrasten, 
zure kalea eta etxea 
dituzunean ahazten, 
begitartean joango zaizu hits 
gaixotasuna marrazten. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA w BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


3 

Gurpil-aulkian isilik zaude 
zure baitan ostenduta, 
lehengo begi berde biziak 
orain dituzu hilduta, 
zaudelako hor nonbait galduta 
kemena dut ahulduta, 
ez duzulako ezer esaten 
sentimena goibelduta. 

4 

Medizinak gaur ezin duenez 
zure gogoa argitu, 
maitasunez nahi dugu nolabait 
atsekabea gainditu, 
beharbada ez dituzu gure 
ezpain leunak sentitu, 
baina musua dizugu oro 
laztanez eder gorritu. 


5 

Min barik zendu zara maitea 
atseden gozo hartzeko, 

Ama-Lurraren altzo beroan 
xaloki aterpetzeko, 
goiari behar diogu eutsi 
zure nahia betetzeko, 
gura duzun lez irribarretsu 
ametsetan agertzeko. 

i 

6 

Zu izan zinen gure txokoan 
bihoztunen gidaria, 
amnistiaren alde borrokan, 
sustatuz langileria, 
ez dira zure hitzak entzungo 
agortuta emaria, 
aldiz, ganbaran dugu mataza, 
zure ideien haria. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA W BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


7 

Oroitzen zaitut nonahi mintzatzen 
aberriaz kezkatuta, 

Mundua ondu zen helburua 
klaserik gabe zertuta, 
niniak ditut hezetsu, zure 
argazkian pausatuta, 

“herrian libre biziko gara” 
esan dizut hunkituta. 

8 

Alzheimerrak zizun aurrean 
jarri ziplo errezela, 
zurekin kide zahartzaroa da 
tamalez izan krudela, 
jakin ezazu tinko zarela 
gure ontziaren bela, 
utopiaren lur oparora 
ailegatuko garela. 


20l4ko ekainaren lean 


370 

Gaur eta bihar euskaraz bizi nahi dut 

1 

Euskaraz entzun nahi dut irratia 
halaber noizean behin telebista, 
horren faltan makal nagoelako 
ezin gozatu barik sentimena. 

Urruti nago ziegan giltzatuta 
isolamendu beltzuri batean, 
herrak eraiki zuen mendekuan 
hainbat kide mazalekin batera. 

2 

“Euskaraz bizi nahi dut” dio sarri 
nire nortasunak bakardadean, 

“gure kantuak aditu alboan 
txorienak antzo goiztirietan” . 

Alderrai joaten zait irudimena 
oroitzeko orduko bizipoza, 
geroan naro sentituko dudan 
sorterriko mintzairaren plazera. 


20l4ko ekainaren 8an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA £ BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


371 

Harrera gure zain dago 


1 

Mandoen bide estu malkartsuan gaude 
igotzeko Hirusta tontorrera, 
izerditan dauzkagu bizkar zamatuak, 
eguzkia jaiki da alegera. 

Kide, zure arreta zuzen ez dadila 
lasterbide faltsuaren aldera, 
hortik ez zarelako gora iritsiko 
baizik porrotaren ezerezera, 
txukatu kopeta, hartu sakon arnasa, 
barreiatu onura bularrera, 
aditu soseguz bihotzaren taupadak, 
segitu eurekin lerden aurrera. 


2 

Agindu bat genuen onartu gogoan, 
“asmoa ez laga bertan behera”, 
haize freskoak atzetik jotzen duenez 
ez dugu egingo makal atzera, 
ikusmirak laster erakutsiko digu 
txoko maitearen gainazalera, 
berde eta menditsua iparraldera, 
laru eta laua hegoaldera, 
oinak dagoeneko azken maldan daude, 
animoak egin baitu hobera, 
jendea goian dago gure zain kantari 
“gu gara zuen herriko Harrera”. 


20l4ko ekainaren 8an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA * BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


372 

Erleak erlauntzean lez jardun zarete 

1 

Soko eta Begoña badoaz gurekin segitzeko 
trebakuntzaren jakintza gazteei uzteko, 
ardurak ohi duten antzo biribil burutu dituzte 
Eibarren alde zuzen, plazerez behar eginda, 
zinegotzi berba aratza dela erakutsi dute 
zintzotasuna zer den musu-truk irakatsita, 
eibartarrok badugu zeri begiratu hobetzeko, 
euren jarrerari esker onberagoak gara. 

144 

2 

Feministen, euskararen, beharginen... lagun fidelak, 
pozarren aitortzen dizuet nire mirespena, 
kartzelaren kateak hautsita kraska lagatakoan 
eredu natural horri jarraitu nahi nioke, 
azken hiru urteetan gozoro, arnasa izan zarete, 
hor zeundetela jakinda arindu zait zigorra, 
gaurko amets askatzaileak zertuko ditugulako 
Untzagan noizbait atseginez elkartuko gara. 


20l4ko ekainaren 8an 


373 

Ametsetik esperantzara eta, gero zurekin, 
atseginera 


1 

Nahiz kaioak gugana 
datoz samaldaka, 
mokoak zorroztuta 
ozen karkailaka, 
ez dugu onartuko 
bizi arrastaka, 
aurre, lehiaz egingo 
diegu tiraka, 
arrazoiak herrian 
azalduz dandaka. 

2 

Martxan hasiko gara 
xedea lortzeko, 

Kaioen erasoa 
ezdeus bihurtzeko, 
guk ez dugu beldurrik 
bidean galtzeko, 
ikasi dugulako 
zer egin heltzeko, 
ikurrina plazetan 
libre astintzeko. 


3 

Tamalez goizean zait 
ametsa lausotu, 
burmuinean ziplo da 
hor nonbait lerrotu, 
eguzkiak aldiz dit 
eguna girotu, 
neure begitartean 
irria umotu, 

konponketaren nahia i 
delako errotu. 

4 

Animoa dirdai zait 
gogoan argitu, 
aurrera segitzeko 
kemena goritu, 
hitzarekin nahi dugu 
gatazka itxitu, 
giza eskubideez 
bakea kausitu, 
urtetako samina 
zintzoki eztitu. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA * BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


5 

Esperantzen zoruan 
zaitut gogoratzen, 
xumea zarelako 
gehiago preziatzen, 
elkartuko garela 
has zaitez pentsatzen, 
aditu alegera 
herria kantatzen, 
zigorren amaiera 
delako sumatzen. 

6 

Atsegina zurekin 
dut konpartituko, 
estresa orduan zait 
aise sendatuko, 
maitasunak leunki 
gaitu askatuko, 
harremana dotore 
zaigu izartuko 
bitartean xarmatik 
dugu jarraituko. 


20l4ko ekainaren 15ean 


374 

GURE ESKU DAGO I 
Apustua 


“Gure esku dago” pentsatu dugu 
erabaki burujabetza, 
estatuekin konpondu gatazka 
garbitzeko behingoz lupetza, 
lege okerrak kenduko ditugu 
lur hau bakean hobetzeko, 
aberastasuna konpartitzeko, 
euskaraz uros bizitzeko. 

Hurrengo asteetan adoretsu 
bilduko gara herrietan, 
apustuak merezi duelako 
xedea dugu gogoetan, 
zernahi hautatzeko borondatea 
demokratikoa delako, 

Mundua ekimen eder honekin 
zerbait ondu litekeelako. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA * BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


Durangotik Iruñera joango da 
eskuekin gure zirrara, 
irten gura dugulako hegazka 
ilunpetik izarretara. 


20l4ko ekainaren 22an 


148 


375 

Arnas-guneak euskararentzat 
1 

Lurra goldatuko dugu hazia naro ereiteko 
gose dagoena gariarekin asetzeko, 
eskuzerra hartuko dugu bihotzaren biltegitik 
debekuak mozteko zokoratzen dutenari. 

Ager daitezela zeru ilunean hodeiarteak 
eguzkiak beltzarandu dezan larru zurbila, 
diglosiaren mortuan oasi bat jaso dezagun 
mingainek izan dezaten listua mintzatzeko. 

2 

Sukaldeko supazter gozoa eskainiko diogu 
bazter laiotzean izoztuta egon denari, 
euskarak maitasuna behar du sasoitsu bizitzeko, 
atzo tamalez zarpailduta laga zutelako, 
haritzak behar ditu gaztelaniaren pinudian, 
lore gorri mardulak frantsesaren sasidian 
arnas-guneak susper dadin hilduta dagoelako, 
axolagabe gal ez dezagun “euskaldun” hitza. 


20l4ko ekainaren 22an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA £ BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


376 

Eguneroko konpiak 


1 

Kontxo! Ekonomatoan 
“konpiak” dira bildu, 
ilaran nago, beharrez 
naizelako hurbildu, 
denak zaizkit hurreratu 
inor ez da kikildu, 

“kafe bat arren!”, leloa 
garesti dut isildu. 

2 

Kafearen, zigarroen 
eta drogen zaleak, 
lotsabakoenak dira 
talde horren aleak, 
etxartean adi daude 
horrelako jendeak, 
dirudi garela euren 
etxekoen ordeak. 


3 

Ezin zara txukun jardun 
dirua gobernatzen, 
ez dituzunean zentzuz 
zure grinak bezatzen, 
ondasunak dituenak 
mugagabe gastatzen, 
aldats behera du taka 
bazterrean bukatzen. 

4 

Eskaleen zergarekin 
urdaila zait ozpindu, 
patrika didatelako 
kafeekin arindu, 
ez dago zergatik petral 
hola behar samindu, 
baikor aritu nahi nuke, 
nortasun beltza duindu. 


5 

“Txo, izan zaitez emaile” 
esan dit kontzientziak, 
“Kartzelan zerbait ontzeko 
presoen miseriak”, 
gertu nengoke, pozarren 
zertzeko euren nahiak, 
ez balira gehienetan 
izango huskeriak. 

6 

Gauean atsegina dut 
izaretan aurkitu, 
ametsetan dudalako 
ernegua lasaitu, 
xaloki gura nioke 
senari obeditu, 
sentimendu onberari 
adoretsu segitu. 


7 

Elkartasun loria da 
kartzelan ortzadarra, 
egoismoa ordea 
mingarri kazkabarra, 
besarkadak hobetzen du 
egoera kaskarra, 
mozten duelako putzu 
hauetako laharra. 

i 

8 

Eskatzen duenak nahi du 
guraria konplitu, 
kartzelan pairatzen duen 
ondoeza gutxitu, 
gaur berriz ditugu gogo 
beltz-urdinak hunkitu, 
lur jota dauden presoen 
zeru grisak argitu. 


20l4ko ekainaren 29an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA jn BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


377 

Geurea hamaika koloretako lorategia 
1 

Geroa gogoz gabiltza prestatzen, 
alai eta irrintzika euskaraz, 
oinez tai gabe bidean sartuta 
kontzientzia nagiak txit sustatzen, 
mapa txukun ari gara marrazten, 
lurralde zoragarria ereiten. 

Estatuak gure aurrean daude 
helburua galarazteko asmoz, 
lubaki bat egiten ari dira 
jarrai dezagun luzaro sufritzen. 


2 

Ametsa zuzen dihardugu zertzen 
mendekua isil dadin geurean, 
atzean, urrun lagako ditugu 
lubakian garrasika daudenak. 

Zentzuz, biribil atonduko dugu 

borrokarik gabeko eremua, i 

eskubideak sendo bermatuta 

bibarko herri solidarioa, 

hamaika kolorerekin denontzat 

lantzen ari garen lorategia. 

20l4ko uztailaren 6an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA <n BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


378 

Bortxatzailearen kontra, feminismoa 


1 

“Zakilak ustelduko ahal zaizkie! 
Lizunkerian itoko ahal dira!”. 
Neska bat bortxatu egin dutelako 
esan duzu erabat amorratuta. 
“Munduan tokirik ez duten izango 
matxista nazkanteak berriro ere! 
Euren sentimena ankerra delako 
boteretsuak sentitzen direlako”. 
Hola egin dut oinazez bat zurekin 
krakari ateak hertsiki ixteko. 


2 

Neskatxa dute ilunki hondoratu, 
lili mardula basatiki zimeldu, 
begiak negarrez gorritu zaizkio, 
bihotza diote izuaz uzkurtu. 
Bizipoza lar hilduta duen arren 
dir-dir berpiztuko da txerei esker, 
esango diogu eskuak eskainiz, 
“Matxismoa dugu lurpean sartuko, 
hari moreaz josiko dugulako 
generoen arteko berdintasuna” . 


20l4ko uztailaren 6an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA <n BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


379 

Ixuako txirtxila 
1 

Txirtxila geldo dabil kaiolan 
arin zebilen Ixuan, 
nabaria da ez duela nahi 
biziraun etxe barruan, 
uraza pixka bat jarri dugu 
jan dezan toki estuan, 
ogi mamia ardotan busti 
has dadin mozkor kantuan, 
egonezinik dago gaixoa 
gatibu baten moduan. 

2 

Txirtxila ez zen mendian jaio 
naturatik at hiltzeko, 
etxe bateko bakardadean 
egunak igarotzeko, 

Ixuan egon beharko luke 
hegoak fier torratzeko, 
uda sasoian aldiro kri-kri 
belardia girotzeko, 
bere intsektu espeziea 
arrakastaz ugaltzeko. 


3 

Kili-kilia sentitu zuen 
kantuz ziharduenean, 
ziri batekin egin zioten 
zuloan zegoenean, 
umeak zeuden adi bere zain 
ziplo atera zenean, 
gertu zeukaten kutxa txikian 
sartu zuten ezinean, 
isildu egin zen Ixuatik 
baldar zeramatenean. 

4 

Ezin dut jasan hola ikusi 
Ixuako intsektua, 
bizitza oro diogu txartu 
bilakatuta mortua, 

Ikerri diot gero esango 
kezkatzen nauen kontua, 
negarrez hasi izan daiteke 
beraren arrapostua, 
baina garbiro adierazita 
ulertuko du hautua. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA Vt BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


5 

Zelaira gara batera igo 
goizaren hastapenean, 

Ixuan lasai gaude bakarrik 
aske uzteko unean, 

Iker, adostu dugun bezala 
sukaldean geundenean, 
goxo diogu biok esango, 
“Txirtxil hoa zuzenean, 
hire kantuak jaso dezala 
erantzunik gauminean”. 

6 

Txirtxila bizkor aldendu zaigu 
txoko ederraren bila, 
ez du izango neke handirik 
berez delako abila, 
abuztuaren ondoren nare 
ailegatu da iraila, 
negulehena beharrez dago 
prestatzen izaki pila, 
Ama-Lurrek jo dezan gerora 
udaberriko ezkila. 


20l4ko uztailaren 13an 


380 

GURE ESKU DAGO II 
Arrakasta 


1 

“Gure esku dago” behar den lez konplitu, egin dugun zina, 
Munduak entzun dezan eskaera zuzen atsegina. 
Eguzkiarekin ekinaldia izan da oro bikaina, 
arimek parte-hartuz eskertu dute ahalegina. 

Herri Baltikoek aspaldi zuten giza katea mamitu, 
Kataluniak zion iaz praktikari zintzo jarraitu, 
ekainaren zortzian Euskal Herria batuta da mugitu, 
etorkizunean bizirik nahi duelako segitu. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA Jg BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


2 

Ehun eta hogeita hiru kilometro prest kateatzeko, 
Durango eta Iruñea eskuekin elkartzeko, 
mehatxu barik zer izan gura dugun gardenki hautatzeko, 
demokrazia hitzarekin ontzen dela goratzeko. 

Bertan zein kanpoan jaio garenok osatu dugu ilara, 
xedea lortuta batera gaude gozatzen zirrara. 

Ezin izan dena egon amets batekin bete du otzara, 
“Elalako bihotzekin erbestetik itzuliko gara”. 


2014 uztailaren 20an 


381 

Psikopataren mendean zegoelako 
1 

Harrapariak harrapakina hil du, 
lar erraza iruditu zaiolako, 
psikopatak hautsi dio esperantza 
ez diolako guraria konplitu, 
txikitu dizkio buruko hezurrak, 
erraiak anker birrindu ostikoka, 
kaiola berean zeuzkaten itxita 
zuzentza kartzelan sorgorra delako. 

2 

Gizajoa tamalez zerraldo datza, 
eroa hor nonbait bakartuko zuten, 
bere burmuina ezin konpondu barik 
zigorra diote itzel luzatuko, 
kulpa berea beste, klar dago dela 
kartzelara bidali zuenarena, 
psikopata bat ezin delako batu 
etxean maitea zain duenarekin. 


i 


20l4ko uztailaren 20an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA £ BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


382 

Maiatzak 26. Astelehen magikoa 


1 

Gogara dantzut ohetik 
hormatxorien kantua, 
goizero eratzen dute 
teilatupeko korua, 
mueslia, ura, jogurta, 
intxaurrak eta pikua, 
patxadaz nabil prestatzen 
armosu zaporetsua, 
txioak isildu dira 
hel dadin zurrumurrua, 
“atzo hunkitu egin zen 
maite duzun sorlekua, 
hauteskundeen emaitzaz, 
golarekin Ipurua, 
eta Euskal Jaixarekin 
Untzagako ingurua. 


2 

Hauteskundeak Europan 
onurari bozkatzeko, 
baliatu nahi ditugu 
eskuina ezeztatzeko, 
Euskal Herriko xedeak 
justiziaz ehuntzeko, 
errenta han eta hemen 
behar den lez banatzeko, 
Eibarrek bere aleak 
bidali ditu lortzeko, 
etorkinei, minkorrak 
diren hesiak kentzeko, 
elkartasuna musu-truk 
Munduari luzatzeko, 
bankarien boterea 
ezkerretik zimeltzeko. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA O* BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


3 

Eibar Futbol Taldea da 
brau igo lehen mailara, 
halaber futbolarien 
zirrara harmailetara, 
izar barik heldu baita 
distira Ipuruara, 
gauak du miraz zabaldu 
ortzian bere izara, 
futbol zelaiko eztanda 
hegan doa Untzagara, 
handik sentierarekin 
preso nagoen ziegara, 
“txapeldun duina gaur neure 
larmintza izango zara”, 
desira korrika joan zait 
biharko euskal ligara. 


4 

Euskal Jaixa nahi dut zinez 
jarraian irudikatu, 

Untzagako atsegina 
gogoan naro gozatu, 
aurten dituzte danbolin- 
jotzaileak gonbidatu, 
Ezpalak, Kezka... ohi den lez 
dira txukun arduratu, 
kultura nekerik gabe 
dutelako elikatu, 
euskara dotore baita 
hitz eta pitz plazaratu, 
gaueko pozen aurretik 
mementoa da gertatu, 

Eibarri zaio bihotza 
Larrain dantzan pilpiratu. 


20l4ko uztailaren 27an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA O* BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


383 

Erkoreka, Ortuzar, Atutxa... ez esan gezurrik 

1 

Erkoreka egia esan behar da 
presoei bizitza on dakigun, 
gezurrarekin herra xaxatzen duzu, 
euskaldunen artean istilua, 
hobe gurekin elkartuko bazina, 

Rajoy eta Hollande higi daitezen, 
jakin ezazu gogoz ari garela 
gatazka demokratizatu nahian, 
eman dugun urratsa zintzoa dela 
denon herriaren alde gaudela. 


2 

Aizu, gure aberria izango da 
batera erabakiko duguna, 
zeurea ez dadila Kutxabank izan, 
ezta porlana edo batzokia, 
arren, isil itzazu berba makurrak 
mendeku-zaleak darabiltzanak, 
lan egizu Euskal Herrira gaitzaten, 
bakea eskubidean haz dadin, 
zubiak sortzeko eta ez hausteko, 
askatasuna elkar lor dezagun. 


20l4ko abuztuaren 3an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA O* BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


384 

Besoetako Ugaitzi 
1 

Ugaitz aldiro agertzen zara neure ametsetan 
zure bizitzaren partaide izan nahi dudalako, 
tamalez haur bat zinela nahitaez laga zintudan 
Euskal Herria neguan aspaldi sartu zelako, 
geroztik deserrian nago udaberriaren zain, 
esperantza kartzelan arnasa izaten delako, 
hitz dagigunean bihotza zait gozo pilpiratzen, 
gaztaroa zabiltzala dastatzen dakidalako. 

2 

Egunsenti lar grisetan tristurak inguratzen nau 
estresak dakarrelako gogora makina bat gaitz, 
sentieran egoten zarenean neuri begira 
osatzen zait garunean zirudiena sendagaitz, 
isolamenduan erraza ez den izaten arren 
baikor jaikitzen naiz zu ez zaitezen izan zorigaitz, 
neure askatasuna bezainbeste desiratzen dut 
zeure erara zoritsu bizi zaitezela Ugaitz. 


20l4ko abuztuaren 3an 


385 

Seaska sostenga dezagun 


1 

Haurtxoei ken diezazkieke 
sehaskatik maindireak, 
mehatxu hori dauka zintzilik 
barnean Falloux Legeak, 
oilar zekenak frantsesarentzat 
nahi ditu arto aleak, 
berdin prefetak, dakarzkigula 
txokora soilik kalteak. 

i 

2 

Hendaian presaz du tribunalak 
debekatu eraikina, 

Seaskak behar duen egoitza 
babesteko zeregina, 
irakasleek dute nozitu 
aginduaren zirina, 

Frantziak dio euskaldunari 
maltzurki mozten mingaina. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


3 

Postak, armadak, frantses eskolak... 
euskara zuten higatu, 

Parisek bere bulegoetan 
plangintza zuen prestatu, 

Seaska dugu maitez ordea 
zoragarri baliatu, 
haurtxo xarmantak polito dira 
ikastoletan pausatu. 

4 

Baiona izan zen txarrerako 
Frantziako gaztelua, 

Errepublikak irentsi zuen 
koroak lez sorlekua, 

Seaskan dago sendo jasota 
hitzaren iturburua, 
euskaldun dezan ur emariak 
ibartutako zorua. 


5 

Hendaian, Kanbon, Garazin, Ligin... 
bizi dadila euskara, 
zuzentzak ekar dezala naro 
zentzua bazterretara, 
handiki fierra begira dabil 
gutiziaz Frantziara, 
otoi, begiak zuzen ditzala 
arbasoen sehaskara. 

6 

Noiz arte du minkor iraungo 
Chauvinisten jazarpenak? 
galdetzen digu penaz aldiro 
herri honen sentipenak, 
erdietsiko direlako brau 
arrazoiaz onespenak, 
haurrak batuko dira kantari 
ezagutzeko lorpenak. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA ^ BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


7 

Iparraldeko jendarteari 
pitz dakiola ganbara, 
auzolanean ari dadila 
antzinakoen erara, 
zuri ditzala hodei onberak 
kontzientziak mara-mara, 
Larrunek entzun dezan goizero 
haur alegeren zirrara. 

8 

Senperen sortu zen “Herri Urrats” 
Seaskaren aldarria, 
jai ospetsuak oneratzen du 
zor astun nekagarria, 
egun ederra baita desira 
zentzudunen zutarria, 
aintziran dugu bapo asetzen 
arimaren egarria. 


20l4ko abuztuaren lOean 


386 

Elkartasuna den Arrateri 

Artega egoten naiz zuekin batu arte, 
maiz diot, “halako nekerik merezi ote?, 
bidaian gerta liteke hamaika ezuste, 
ordu txikietan makina bat buruhauste, 
Guardia Zibilek kontrolak jartzen dituzte, 
kilometroek hola itzelak dirudite. 
Zeharkatu eta gero horrenbeste ate 
laño zaude neure zain, mintzalekuan tente, 
adei esan dizut, “ia dugu ordubete”, 
zirrararen lurrunak du esparrua bete, 
toki hauek oroimenik izango balute 
kontu zoragarriak esango lituzkete, 
amaieran tristatu zarelako hainbeste 
zure begiek erabat inarrosi naute 
aizu, desioek biziro iraungo dute, 
nahi dugun goiztiria gertu dago Arrate. 


20l4ko abuztuaren 17an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


387 

Zergak izan daitezen denon onurarentzat 
1 

Nora begira daude agintariak, 
ustez zergen kudeatzaile argiak?, 
zergatik ez dira gai lanik sortzeko, 
gazteen nahiak ganoraz gauzatzeko?, 
nola utz ditzakete langabezian, 
buru jakintsuak zirtziltzen sasian? 
galdetzen dut sentimenak behartuta, 
krisia dela medio kezkatuta. 

2 

Dirua bidaltzen duzue bankura 
porlanaren jabeak dezan eskura, 
industriak hartzen du soilik papurra 
AHT delako zuen ikurra, 
baserriak ia ez dauka hausporik, 
ezta baztertuta euskarak gerorik, 
arren, karguak laga besteak beste, 

Barcina, Urkullu erruki zaitezte. 


20l4ko abuztuaren 17an 


388 

Isolamenduan gaudenok ikusi nahi duguna 


1 

Puertotik Kordobara 
doa gogaketa, 

“mortu bietan dago 
sakabanaketa”, 
hau, dirudien arren 
ez da hurbilketa, 
bertan delako zeken 
dena murrizketa, 
sarreran pairatu dut 
ohiko araketa, 
zerek gu gogaitzeko 
daukaten kasketa. 


2 

Rajoy darraielako 
irmo mendekuan, 
Kordoban sartu naute 
isolamenduan, 
zorionez ez nago 
soilik moduluan, 
kideak nonahi daude 
leotzen munduan, 

i 

egoten garen arren 
zoko lar estuan, 
alaitzen zaigu soa 
batzeko orduan. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA BIDEAN GAUDE, AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


3 

Beharrez nago ziegan 
hormari begira, 
halaber altzairuzko 
arantza larrira, 
nahiz kurloiak hor dauden 
aske bizi dira, 
hesitik gurtzen dute 
goizeko dirdira, 
eguzkiak eraman 
nazala herrira, 

Arratera joateko 
pagoen zelaira. 


4 

Urruti gaudela da 
egia bakarra, 
sarritan dagi minez 
arimak negarra, 
kraska jausiko baita 
hormatzar zabarra, 
gure bizinahia ez 
delako meharra, 
ederretsiko dugu 
noizbait artizarra, 
katerik gabe libre 
lurralde zaharra. 


20l4ko abuztuaren 24an 


389 

Leihotik goizero dakusadana 

1 

Burdinsarea ezarrita daukan 
leihotik dakusazu hurbil horma, 
berari begira ikusmena gera 
dakizuke lausotuta, 
tamalez, hesi grisa bost metrotara 
jaso zutenez hotz dagi ziegan, 
ekia nekez sar daiteke zerak 
daukalako zokoratuta, 
txapel biribil zatarra altzairuzko 
arantzarekin egin diote 
Ceuta eta Melillan lez zauri 
zaitezen trabatuta. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


2 

Segur aski arkitekto batek diseinatu 
zuen isolamendua, 
jakin beza gera zaitezkeela 
psikologikoki gaixotuta, 
gizatasuna desagertuta dago lartxo 
ziztrina den esparrutik 
diziplinarekin eskubideak 
dauzkazulako murriztuta, 
txolarreek behintzat alaitasuna 
dakarkizute txorrotxioekin, 
une zoragarrian sorlekua dakusat 
horman islatuta. 


20l4ko abuztuaren 24an 


390 

Zarauzko ilobei 


1 

Nora eta Jon olatuen bitsa zarete, 
berba dagigunean arnasten dut kresala, 
une horietan bihotza pilpilka puzten da 
garbiki dantzudalako Kantauri mazala, 
ametsetan poza dakarkidazuelako 
dezente hobetu zait egoera tamala, 
irudikatzen dudanean zuen irria, 
leotzak dirudi askatasunaren sala. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA ^ BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


2 

Aisialdian kirolean edo ikasten 
argi daukat bikaina dela zuen ganora 
kontatzen dizkidazuenean balentriak 
“maite zaituztet” sentiera dator gogora, 
kartzelan galdu dudanez hainbeste bizipen 
zuekin egon nahi nuke noizbehinka gerora, 
ekaitz larria noizbait atertuko delako, 
osaba izan nadin geure Jon eta Nora. 


20l4ko abuztuaren 31n 


391 

Homo Sapiens sapiens garelako 


1 

Neandertalak hagari gehitu zion landutako silexa, 
egingo zuen onerako edo agian txarrerako, 
zeraman lantzari esker zerbait erraztu zitzaion jarduna, 
asmatutako armak zirudien bikaina ehizarako, 
gertu edukita lasai zebilen izoztearen aroan 
eraginkorra izan zitekeelako defentsarako, 
zoritxarrez eskasiak behartuta erabil zezakeen 
ondoan bizi zaitzaketen beste leinuen nekerako, 
horiek adimena baino gehiago instintua zerabilten, 
okerrerako zen euren arteko harremanetarako, 
indarra erabilita hartzen zuten leizerik lehorrena, 
hori zegiten behar zutelako babes bat negurako. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA » BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


2 

Milaka urte geroago darraigu txarki indarkerian 
armak ekoizten dira nazio ahulen konkistarako, 
estatu miserable batzuek dagitzate aberasteko, 
gizatasuna lurpetu zuten egoistak direlako, 
elkartasunaren ordez gudaren hizkuntza dantzugu ozen, 
Israel horrelaxe mintzatzen da esate baterako, 

Palestinan ideologia sionista maizko darabil, 
inperioaren alde eta bakearen kalterako, 

Homo Sapiens sapiensak ezin du onartu 
Gazako triskantza, 

ezin dugu amildu zentzua eroen mesederako, 
bortxa izan ez dadin bankari ankerren irabazpidea, 
balak nonahi gera ditzagun gure haurren onurarako. 


20l4ko abuztuaren 31n 


392 

Euskal preso politikoen abokatuak 
1 

Abokatuekin gara 
esperantzan bizitzen, 
lerden ari direlako 
amnistia goritzen, 
kartzelen zoruan dira 
arduratsu higitzen, 
zigor latzak dizkigute 

bisitetan eztitzen. i 

2 

Auzitegian dabiltza 
usu abokatuak, 
gu babesteko unean 
direlako prestuak, 
aspaldi dauzkate kontra 
beltz diren Estatuak, 
mugatu nahi lituzkete 
lotuz bilur estuak. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA 09 BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


3 

Amets berberak ditugu 
gauero edukitzen, 
horregatik dizkiegu 
bihotzak irekitzen, 
konponketa dihardugu 
batera eraikitzen, 
Euskal Herriko arimak 
urratsekin hunkitzen. 

4 

Ankerrek nahiago dute 
gatazka elikatu, 
abokatuen kaltetan 
mendekua hedatu, 
batzuk atzitu dituzte 
besteak mehatxatu, 
nahi liekete kartzelan 
adorea xehatu. 


5 

Jakinduria digute 
betidanik opatu, 
horri esker bikain gara 
kartzelan defendatu, 
buru-eskaintza nahi dugu 
atseginez aipatu 
dagiten lan erraldoia 
pozarren txalokatu. 

6 

Bakean laga ditzala 
juje guda zaleak, 
lagun ñnak direlako 
onuraren aleak, 
zapalkuntza du agintzen 
erroi miserableak, 
arren, ebats diezaiola 
boterea eleak. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA 09 BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


7 

Abokatuekin gara 
goizean elkartuko, 
irri politek gaituzte 
gozoro agurtuko, 
mintzalekuan diegu 
arreta eskertuko, 
musu alaien urtean 
ditugu ondratuko. 

8 

Zuek bai gizaki duinak! 
beti prest laguntzeko, 
sufritzen ari denari 
fereka eskaintzeko, 
hona etortzen zarete 
egoera ontzeko, 
askamenaren xedea 
gurekin ehuntzeko. 


20l4ko irailaren 7an 


393 

Hedabide batzuen kontrako 
salaketa 


1 

Hedabide batzuk jakobinoen 
aurrean daude adi kokoriko, 
geurea herri bat ez dela hitz 
lausoekin diete erakutsiko, 
horregatik ez dut Hollande zein 
Rajoyren aldeko den ezer erosiko, 
“irabazle-galtzaile” mantra 
ahoskatzen duen irratirik jarriko, 
giza eskubideen bakea ez delako 
mendekuaz etorriko, 
hautatzeko nahia ez dugulako 
telebista horiekin iritsiko. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA 09 BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


2 

Ez dut prostituzioa iragartzen duen 
kazetarik onetsiko, 
feminismoak ez luke zoko horietan 
ikur morea eskegiko, 
begirunerik erakusten ez dutenez 
gure nortasunarekiko 
holako kobatan ez nuke inoiz euskal 
produkturik iragarriko, 
nahiz hipokrita horiek dioten 
ereduzkoak direla etikoki, 
euren egoitzatan kapitalismoa 
gurtzen dute apal belauniko. 


3 

Ez-demokratekin bazabiltza ez 
dut gutarra zarenik sinetsiko 
deserriko herkideak ez dituzu 
horiekin etxera ekarriko, 
sistemaren ideologoekin ez da 
asaben elea biziko, 
ezta herri honek ura beste behar 
duen berdintasuna haziko, 
bankuen alde daudenekin ez 
dugulako onurarik edukiko, 
nik ez nituzke iraintzen gaituzten 
kazetak eskuetan atxikiko. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA g BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


4 

Ez nuke “Atez-Ate” gaitzesten duen 
web ataririk erabiliko, 

Ama-Lurra defendatzen dutenak 
pozarren nituzke lehenetsiko 
kazetari duinekin genioke gogoari 
jakintza erantsiko, 
aspaldian Estatuekiko dugun 
morrontza genuke eraitsiko, 
hola berri aratzak genieke arimei 
goizera eskainiko, 

“herria denok gara” sentimenak 
bihotzak lituzke irabaziko. 


5 

Paris eta Madrilek orain antzo 

dizkigute gezurrak bidaliko, 

telebistekin burmuineko neuronak 

erabat zirtzilduta utziko, 

hobe genuke ez bagenitu logelan 

neurrigabe irentsiko, i 

etxeko atea bagenio adei euskal 

kulturari irekiko, 

esatariei “Amnistia da zuzentza” 

nieke adieraziko, 

zuzendariei ez dugula askatasuna 

lortu arte etsiko. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA * BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


6 

Hedabideak morroiak izango ez 
diren goiztiria da jaikiko, 
orduan herritarren heziketa dute 
jatorki balioetsiko, 

Munduaren albisteak lirateke 
egiarekin trebe josiko 
utopiara hur gaitezen hitz 
zentzudunak lituzkete idatziko, 
euskara gaixoak arazo barik lioke 
goiari txukun eutsiko, 
adierazpen askatasuna lokabe, 
litzateke zutik ibiliko. 


20l4ko irailaren I4an 


394 

Isolamenduko horma 

1 

Horma zatar pila daude, 
hau da kartzelakoa, 
kolorea du grisaxka, 
porlan petralekoa, 
aurrean dago isilik 
delako halakoa, 
ihes egin ez dezagun 
jaso zuten trinkoa. 

2 

Zemaika dago hormaren 
gainean altzairua, 
bera soilik da jendarte 
sorraren aierua, 
arantzek dute beltzuri 
bihurtu ingurua, 
dirudi ari direla 
sastakatzen zerua. 


3 

Isolamenduan denez 
jabea hoztasuna, 
hazten zaizkigu estresa 
eta samintasuna, 
horma sendoen ostean 
ei dabil ontasuna, 
hemen nekez edukiko 
dugun gizatasuna. 

4 

Ziegan gaude ia-ia 
hormarekin berbetan, 
hola daude kide batzuk 
etsi gabe urtetan, 
gogoak ontzen ditugu 
jardun atseginetan, 
batik bat zuekin batzen 
garenean letretan. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA * BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


5 

Idazten ari natzaio 
gobernu kaskarrari, 
gatazka sutzeko asmoz 
zuloan gauzkanari, 
zapla esango nioke 
barne ministroari, 
jar diezaiola horma bat 
salako leihoari. 

6 

Horma eta zigor latza 
daudenez uztartuta, 
batzuetan jaikitzen naiz 
zeharo nekatuta, 
bolalumaz burua dut 
sentitzen babestuta, 
irudimena tarteka 
landuta lasaituta. 


7 

Nahiz argia kentzen didan 
ezin dut gorrotatu, 
kaltetzen nauela nuen 
tamalez baieztatu, 
zokoan beharrez hartu 
nuenetik ostatu, 
konturatu nintzen hobe 
dela xarma sustatu. 

8 

Ilargia dago horma 
eta bion artean, 
dirdira garbi eskainiz 
igaro bitartean, 
ilunki nagoen arren 
itxita erbestean, 
esperantzak sustraitu dit 
poza begitartean. 


20l4ko irailaren 21ean 


395 

Erregu bat maitasunaren izenean 

1 

Zahartzean sartu ez naizen arren 
burua eskas sentitzen dut, 
ia zorabiatu naizelako 
ohatzean urduri nago. 

Burmuin geldoari zer ote duen 
galdekatzen ari natzaio, 
azal diezadan nola zeratu den 
estutzen nauen ondoezak. 

Kopeta estresa dela medio ■ 

gandutu zaidala dirudi, 

irakurtzen nagoenean berriz, 

begiak lar erretzen zaizkit, 

eta saminak maiz inguratzen nau 

kezkekin hasten naizenean. 

Gorputzaldi txarraren eraginez, 
kemenik gabe narras nabil, 
giharrak sasoitsu dauzkat ordea 
kirol ariketei esker. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA *0 BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


2 

Zugandik urrundu nindutenetik 
minduraz gabiltza urtetan, 
horregatik “batuko gara” diot 
itxaropenari eusteko. 

Borrokan nabil bizitzaren alde 
oro maite zaitudalako, 
ahalegin hori dagit aldiro 
osasuntsu ateratzeko, 
enarak lez itzuli gura nuke 
zeure zeruan hegatzeko. 
Goiztiriaren zohardia nahi dut 
zeurekin gozo konpartitu, 
ajea errazki lurrunduko zait 
zorionaren egunean, 
ametsetan agertzen zarenean 
hunkituta esaten dizut, 

“ez nazala heriotzak eraman 
zu berriro ikusi barik”. 


20l4ko irailaren 28an 


396 

Berdea, morea, gorria eta zuria 
1 

Kolore berdea eta morea prezatzen ditut, 
berdea delako esperantzarena, 
morea berriz jendartea errotik hobetzeko 
premia dugun feminismoarena. 

Gorria eta zuria zentzu berekoak dira, 
gorria munduan da iraultzarena, 
zuria berriz sufritzen ari den lurralde honek 
erdietsiko duen bakearena. 

2 

Laurak ederkiro josita ikusi nahi nituzke 
ikurrina xumearen ehunean, 
elkartasunaren zoruan aratz egon daitezen 
herri duinen banderen aldamenean. 
Koloreak estatuen eraginez histen dira 
burugabe etsaitzen dituztenean, 
berdintasunaren garaian bizituko baitira 
dilindan egunsentiaren unean. 


20l4ko irailaren 28an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA * BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


397 

Zentsuraren esparruan gauzkate 


1 

Kartzelan biluz gaude, zentsurak 
larrutzen gaituelako, 
sasi-juezekin eskubideak 
janzki barik daudelako, 
ideia batzuk koba honetan 
zapuzten dituztelako, 
izorratzeko bada edozein 
aitzakia dutelako, 
haserre nago aldizkariak 
jaso ez ditugulako, 

LABek herrira gaitzaten lema 
inprimatu duelako. 


2 

Zuzendariak prest dauzka beti 
artaziak zorroztuta, 
horrela nekez egon gaitezke 
ganoraz informatuta, 
hamaika ikur eta kazeta 
uzten ditu giltzatuta, 
bere jarrera faxistarekin 
gaude oro txundituta, 
demokrazia gaixorik dago 
gezurrekin izoztuta, 
hor nonbait horren apeten mende 
katerekin bahituta. 

i 

3 

Geure aldeko mezuak dira 
hauentzat jasanezinak, 
noiznahi dabiltza minki jazartzen 
maitasunaren laginak, 
euskal kulturak jasaten ditu 
mespretxuaren irainak, 
bortxan eroso bizi direnen 
erabaki kaskarinak, 
zorionez ez gaude lur jota 
maizko datoz lagun minak, 
egun latzetan arimak pozten 
dizkiguten pinpirinak. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA * BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


200 


4 

Andre ta jaun ezjakin hauen 
langintza baita zabarra, 
hantuste hutsak direnez euren 
jokaera da lakarra, 
euskara hemen arrotza denez, 
dirudi dela abarra, 
deiturak nahita oker esanda 
jotzen digute adarra, 
gaur sentitzen dut borbor gogoan 
oihukatzeko beharra, 

“ez diguzue inoiz kenduko 
nortasunaren zuztarra”. 


20l4ko urriaren 5ean 


398 

Diziplina ekinez arintzen dugu 

1 

Murrizketak lartxo handitu dizkigute, 
eskubideak aldi berean txikitu, 

Euskal Herritik at gauzkatenez itxita 
diziplina burugabea da gurekin 
pizgarri bat behar dugu ongi eusteko, 
ziegan denbora zentzuz aprobetxatzeko. 

2 

Herriko indarra sumatu dugulako 
gogoa suspertu zaigu, estresa hustu, 
ilunpera argia iritsi delako 
nasaitu dugu estutzen gaituen soka, 
ekinez zigorra zaigulako arintzen 
udaberria arnastuz esnatzen gara. 


20l4ko urriaren 5ean 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA O BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


399 

PUERTO I kartzelan bururatu zitzaidan 


1 

Gaur, atzo eta arainegun bezala, 
zu ez zaude irribarretsu alboan, 
eta bihar, etzi edo etzidamu 
seguru nago ez zarela egongo, 
zugandik urrun jaikiko naizelako, 
maiteminez, ziega ñimiño batean. 
Leihoak zortzi barra dauzka bertikal, 
xafla sendo bi jarrita horizontal, 
metalezko ateak erdian dauka 
behatxulo txar bat zelata nazaten, 
senti dezadan egoera eskasa, 
halaber bizitza oro mugatuta. 


2 

Mahaitxo bat daukat zeuri idazteko, 
panel txiki bat zeure argazkientzat, 
gorputza espetxean dagoen arren 
sentimendua dabil arin hegazka. 
Itxaroten dut noiz edo noiz batera 
esnatuko garela zorionean, 
leihotik dir-dir sartuko den argia 
sentituko dugula gozo larruan, 
sufrimendua gogotik egotzita 
onura irazekita bihotzean, 
zelatarien behatxulorik gabe 
biok lokabe irrikaz bizitzeko. 


20l4ko urriaren 12an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA O BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


400 

Sindikatu belaxkak izan daitezen 
gorri-gorriak 


1 

Sindikatu belaxkak hori-horiak dira, 

Paris eta Madrilen esanetara daude, 
gu ez garela herri bat diote zatarki 

204 b b 

internazionalismoa txarto ulertuta, 
batzuk lotsagarri dirutu dira zergekin, 
beharginen prestakuntzarako laguntzekin. 
Denon kalterako erraz zituzten limurtu, 
krisiarekin dirudi direla beldurtu, 
eskubideak dituztelako ia urtu, 
jubilatuen pentsioak lartxo uzkurtu. 


2 

Borrokatu beharrean iraganean lez 
klase diferentziak zuzen ezabatzeko, 
kapitalaren morroiak bilakatu ziren 
adorez lortutako onurak gal ditzagun. 
Hola ezin baita handikien grina hoztu 
bankari aseezinen joera izoztu, 
arren, bazter dezatela sator lan lizuna, 
josteko euskal sindikatuen batasuna, 
txit gorria izan dadin krabelin kutuna, 
maiatzaren lehena beharginen fortuna. 


20l4ko urriaren 12a 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA O BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


401 

Aska dezagun Europa 


1 

Zeusek bahitu zuen 
Europa neskatoa, 
zezen baten antza hartuz 
jartzeko lakioa, 
matxistak lez portatu zen 
ustezko jaungoikoa, 
ederra zenari zion 
zatartu gaztaroa. 

2 

Grezian sortu zituzten 
horrelako mitoak, 
aipatzeko botereak 
zeuzkan grina gaiztoak, 
tamalez lotuta darrai 
emakume petoak, 
bankariak direlako 
orain jainko trastoak. 


3 

Europari dizkiote 
alabak maiz bortxatu, 
semeak aldiro guda 
zelaietan sastatu, 
ankerrek ziotelako 
bizinahia zanpatu, 
argia nahi du isiotu, 
xarma berreskuratu. 

4 

Europaren izen ona 
arras dute zikindu, 
handikiek zutelako 
gizatasuna mindu, 
milaka herri zituzten 
monarkiek hebaindu, 
kulturak eta hizkuntzak 
mehatxuka erkindu. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA O BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


5 

Europak gogoan ditu 
lehengo bizipenak, 
bere lurrak zirenean 
baketsu herrienak, 
garai haiek izan ziren 
seguru hoberenak, 
bi mundu gerrateenak 
duda barik latzenak. 

6 

Europak bizi nahi luke 
lurraldean lokabe, 
mugak errotik kenduta 
arrazismorik gabe, 
ez du gehiago izan nahi 
nortasunez herabe, 
baizik ideologia 
askatzaileen jabe. 


7 

Euskaldunok maite dugu 
herri duinen Europa, 
horregatik nahi diogu 
askatasuna opa, 
eraitsiko dugulako 
armaden behaztopa, 
arimek egingo dute 
kopak altxatuz topa. 

8 

Feminista izan dadin 
herritarren ahotsa, 
tinko bezatuko dugu 
zeustarren bihotza, 
demokrazia ereinda 
haziko da pagotxa, 
Europak beztituko du 
apalki ereinotza. 


20l4ko urriaren 19an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA O BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


402 

1974. urteko abenduaren 4an gertatu zen 

1 

Gaztaroan parte-hartu nuen lehen protestan 
kasernan amaitu nuen izututa, 
guardia zibil batek “pipa” jarri zidan tripan 
ez higitzeko zakar oihukatuta, 

Francoren diktaduran ikasleen eskaerak 
politikoak lez zeuden ukatuta, 
jasotako tratua txarra ez zen izan arren 
bihotza sentitu nuen uzkurtuta. 

2 

Aitxari esan ziotenean gertatu zena 
kasernara igo zen arduratuta, 
orduan jakin izan nuen familiartea 
zeukatela ezlekuan fitxatuta, 
egun horretan kontzientzia ernatu zitzaidan 
zapalkuntzaren kiratsa sufrituta, 
hamasei urte nituen, aitxak berriz zituen, 
iaz nituenak Puerton giltzatuta. 


20l4ko urriaren 26an 


403 

Urte Berrian Urkon bilduko gara 

1 

Urtarrilaren lehenean bakarrik esnatu naiz Urkon, 
gogoz egin du topa neure sentimenduak, 
aurreneko aldia izan da kartzelan nagoenetik 
berri on bat eman zigulako abenduak (*), 
horrelaxe egon nahi nuke aurrerantzean tontorrean 
suspertu bitartean eskubide hilduak, 
talaia ederretik dakusat dir-dir goiztiria hasten, 
“itzuliko haiz”, esan dit ziur sentiduak. 

2 

2 

Sorlekuan ezinezkoa zen ezer egin barik jasan 
mindu gintuzten frankista ohien aginduak, 
astebete egon ziren kartzelak euskal presorik gabe 
boterean zuelako jarraitu ganduak, 
trintxerak ixteko eta gatazka demokratizatzeko 
egiten ari garenez merezimenduak, 

Urte Berria biziko du herri honek aurki lokabe, 
mendietan bilduta arima ondraduak. 

(*) Mikel Zarrabe aske geratu zen 


20l4ko urriaren 26an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA — BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


404 

Cintruenigoko parke tematikoa 


1 

Cintruenigoko txokotik 
dator albiristea, 
bertan txartu dutelako 
herriaren eitea, 
eskolan bihurtu dute 
kaserna etxartea, 
zabal-zabalik lagata 
2 1 2 “zibilei” atea. 

2 

Carmen Albak egin die 
auzapezaz harrera, 
guardia zibil zakarra 
horientzat da onbera, 
jardun beharrean belzten 
haurren sen alegera, 
irakats diezaietela 
armen ordez euskara. 


3 

Argazkian ikusi dut 
parke tematikoa, 
ezkutua, ke-potea, 
borra eta kaskoa, 
ez da Gabonetan jartzen 
duten horietakoa, 
baizik eskola batentzat 

gustu eskasekoa. 2 

4 

Haurrak algaraz dabiltza 
trepetei behatzen, 
helikoptero berdean 
sartzeko irrikatzen, 
sirenotsaz dihardute 
koitaduak txoratzen, 
argi urdinen distiraz 
gaiztoki maneiatzen. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA — BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


5 

Horko zuzendaritzak du 
zentzugabe jokatu, 
errepresioa ezin 
delako goraipatu, 
eskola gizatasunaz 
behar da gerizatu, 
Nafarroa hobe dadin 
enpatia sustatu. 

6 

Cintruenigo aritu da 
bortxa erruz ondratzen, 
eskolako helburua 
lotsagarri aldatzen, 
herriak dira gorpuzten 
harremanak zeratzen, 
eskubideetan haurren 
heziketa eratzen. 


7 

Nafarroako eskuinak 
herria du iraintzen, 
euskaldunen nortasuna 
behin eta berriz mintzen, 
ergelki mintzatu barik 
jendartea ozpintzen, 
has dadila eskoletan 
aniztasuna zaintzen. 

2 

8 

Cintruenigo zain itzazu 
haurren amets justuak, 
berdintasuna dezala 
eman zure ortuak, 
ez nahastatu armekin 
ikasleen buruak, 
nafar ohiturekin blaitu 
eskolako zoruak. 


20l4ko azaroaren 2an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA — BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


405 

Geure askatasuna 
1 

Autobusetik ustezko askatasuna 
infinitua iruditzen zaizu, 
tamalez hur dagoen arren urrun dago 
guardia zibilekin zaudenean, 
itxita zaukate metalezko xafletan 
espetxez aldatzen zaituztenean, 
bidaian ikusmirak zaitu liluratzen 
ortzemuga miraz duzu behatzen. 
Mendiak, ibaiak, haranak... dakuskizu, 
hiriak eta herrixka xumeak, 
zeure txokokoak datozkizu gogora, 
malenkonian zara barneratzen, 
aspaldian ez dituzulako gozatu 
eurekin irrikaz dagizu amets, 
desiren eremu zabalean zabiltza, 
geroa leihatilatik asmatzen. 


2 

Helmugara iritsi zara, espetxera, 
ez da zaharra baina bai krudela, 
isolamenduan zaude leihotik beha, 
hormatzar gris bat daukazu aurrean, 
zeru zerrenda bat dakusazu gorago 
izpiak ziegan nekez sartzen dira, 
euren artean dauden altzairuzko hortzek 

2 

arima minki zulatzen dizute. 

Herrimina ernatzen zaizu bihotzean 
argia poliki hasten denean, 
txolarreen kantuek lasaitzen zaituzte, 
papurrekin eskertzen dizkiezu, 
zure bizitza metro batzuk direlako 
diziplina zorrotzaren mendean, 
arnasa sakon hartuta maizko diozu, 

Euskal Herria da askatasuna” . 


20l4ko azaroaren 9an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA — BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


406 

Gantxillarena 

1 

Gantxilla, zure ohorez 
ilaran jarri gara, 
Urkusuatik zaitugu 
igoko Untzagara, 
zapia saman lotuta 
hasiko da algara, 
iturririk eskuz-esku 
arin helduko zara. 

218 

2 

Gantxilla urez bete dut 
euskara sustatzeko, 
Eibarko kale sikuak 
gozoro freskatzeko, 
irits dadin loraldia 
natural mintzatzeko, 
diglosiaren zulotik 
behingoz ateratzeko. 


3 

Gogotsu edan dezagun 
Untzagan gantxillatik, 
abia dadin euskara 
borrborka zainetatik, 

“Eta kitto!” dezatela 
entzun izarretatik, 
lehen lez diogu garbi 
hiriño honetatik. 

2 

4 

“Eta kitto!”-k eratzen du 
“Gantxilla” ekimena, 
euskarak eduki dezan 
neurriko omena, 
beharrerako delako 
eibartarra lerdena, 
giza katean zaintzen du 
zehatz-mehatz ordena. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA — BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


5 

Gantxillarena da ñir-ñir 
asmo baten islada, 
euskarari emateko 
behar duen aupada, 
herritarrak ariman du 
sentitzen zirikada, 
aiurria zuzentzeko 
izan dezan parada. 

6 

Eibarren bi urtean behin 
hartzen dugu gantxilla, 
prestuki etortzen dira 
elkarte bikain pila, 

“Eta kitto”-k erakutsi 
digu dela bipila, 
herritarrekin lortu du 
emaitza biribila. 


7 

Gantxillak udaberrian 
jaso ditu zirriak, 
eskuetan hartuta du 
garraiatu herriak, 
otoi, lagun diezagula 
baztertzeko nagiak, 
euskaraz zipriztintzeko 
eibartarren hegiak. 

8 

Gantxillarena gaur dugu 
ederkiro mamitu, 
arrakastarekin gara 
plazan oro hunkitu, 
Eibarren ditugu ondo 
gogoak ongarritu, 
goizero esan dezagun 
“euskaraz da argitu!”. 


20l4ko azaroaren I6an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA W BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


407 

Diziplina ankerraren esparruan 

1 

Presozain eskasak diziplina hauspotzen duenean 
esparru beltzuria bidegabe du itotzen, 
gorrotoa hormen barruan astintzen hasten denean 
gatibuari dio itxaropena lausotzen, 
lar sufritzen ari denari etsipena hazten zaio, 
arau gaitzekin atsekabea areagotzen, 
ohartzen delako kasernakoak diren terrentekin 
bizitza ari zaiola ezlekuan gaiztotzen. 

222 

2 

Isolamenduan aginduak emateko unean, 
katua txoriarekin antzo dira harrotzen, 
gatibuak sakonki du menpekotasuna nozitzen, 
burmuinean eragin petrala doa errotzen, 
ohatzean egoera baikortasunez aztertuta, 
ideia on bat ari zaio gogoan umotzen, 

“begitartean irribarrea zaidanean loratzen, 
agintariari diot boterea ehotzen” . 


20l4ko azaroaren 23an 


408 

ESAIT-i 


1 

Euskal liga, kirol mota bakoitzentzat 
txapelketak gustura era ditzagun, 
Tuteratik hasita Baionaraino, 
Mauleko bazterretik Karrantzaraino. 
Paris zein Madrili begiratu ordez 
hobe da Euskal herrian lehian jardun, 
gureak jarri behar ditugu martxan 
Munduan lehiatzeko gero pozarren, 
olinpiadetan jator parte hartzeko 
gainerako herriak antzo lokabe. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA M BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


2 

Zalekeria ez delako ganora 
baizik kirolarentzat hondamendia, 
uxatuko dugu grina lar eroa 
dakarrelako alienazioa, 
kirola izan dadila elkartzeko 
eta ez elkar joka haserretzeko, 
zaleak lan dezala elkartasuna 
burujabetza ereiten jarraitzeko, 
ariman atsegina senti dezagun 
euskal atorrak kirolari duinentzat. 


20l4ko azaroaren 23an 


409 

Ustezko txapeldunaren porrota 


1 

Podiumetik jausi da 
uluka onena, 
futbolaren ortzian 
izarra zena, 

La Rojak zirudien 
zelaian herrena, 
zaleari, zart dio 
zulatu kemena, 
Espainian dena 
denez adimena, 
Felipek duena 
orain seigarrena, 
iraintzat hartu dute 
zazpi golena. 


2 

La Rojak ospea du 
gol barik zimeldu, 
Brasilen porrotekin 
ziplo usteldu, 
kasernetan zaizkie 
begiak umeldu, 
kamiseta gorriak 
erabat ubeldu, 
hodeia da heldu, 
irria ergeldu, 
bandera mengeldu, 
kantua epeldu, 
erregeari zaio 
hitza zezeldu. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA M BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


3 

Harrotasunak dira 
hor nonbait zapuztu, 
burukominak hazi 
grinak erraustu, 
Espainia zelako 
futbolaz lar puztu, 
La Rojaren flakiaz 
korroka da hustu, 
Brasilen hain justu 
zaio bart kamustu, 
jokoa itsustu, 
ondra odolustu, 
magiaren galerak 
baitu biluztu. 


4 

Futbolariek hutsak 
dituzte onartu, 
lehengo trebezia 
zaie kaskartu, 
nahiz duela lau urte 
zituzten izartu, 
kazetari txolinak 
gerran dira sartu, 
oihuka oldartu, 
esanez “zahartu, 
zarete baldartu, 
diruaz ozartu!” 
Espainiari zaio 
marka malkartu. 


20l4ko azaroaren 30ean 


410 

Sakabanaketa hausteko etorri hintzen 


“Espetxean nengoenean bisitatzera etorri hintzen”, 
esan ei zuen garbi Josuk parabola batean Judean, 
praktika babesgarria milaka lagunek obratzen dute, 
sakabanaketaren malkarretan zintzo dabiltza urtetan, 
zirriekin ez da amatatu itxaropena gogoetan, 
isolamenduak ez ditu euskaldunen begiak ilundu, 
nahiz larrutik pagatzen dihardugu zigor madarikatua, 
udaberrian ihintzak onduko du maite dugun txokoa. 


2014 abenduaren 7an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA M BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


411 

Askapenari (loreak ez ditzaten moztu) 
1 

Kapitalismo basaren izenean, 
berekoikeriak zorrotz manatuta, 
familia apaleko soldadua 
antzeko jendeen kontra oldartzen da, 
ez dutelako nahi garia banatu 
loreak ari dira krudelki mozten. 
Botereak prestatzen du menpekoa 
injustiziak iraun dezan Munduan, 
plusbalioa bortxaz defendatzeko, 
herri ahulei lurrak lapurtzeko, 
langileen aldarriak isiltzeko, 
zorigabea ustel dadin kartzelan. 
Txorimaloa erabat dirutzen da 
gezurrekin isiotutako gudekin, 
behartsuak dihardu nonahi erailtzen, 
behartsu ezjakinaren tiroekin. 


2 

“Aberatsaren haurrak aginduko du, 
pobrearenak agindua beteko”, 
doktrina miserablea lurpetzeko 
elkartasuna gura dugu indartu. 
Gabeziaren zoldura sendatzeko 
zain dezagun haur lañoaren hezkuntza, 
ez dadin sekula polizia izan, 
ezta militar edo presozain ere. 

Inork ez ditzala inon bonbak egin 
urrutiko lurraldeak suntsitzeko, 
izan dadila trintxera hutsala 
eskubide mardulen lorategia, 
kartzela bihozgabea ospitala, 
kaserna gaitza jakintzaren eskola. 
Berdintasuna hedatuko bagenu 
loretxoek barre egingo lukete. 


20l4ko abenduaren 7an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA M BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


412 

Horma bako etorkizuna desiratuz 

1 

“Isolamendu” hitza entzunda 
minki diot “infernua!”, 
zerua nekez dakusadanez, 
“Luziferren erreinua!”, 
airean dabil hormen barruan 
mendekuaren kerua, 
justiziak ez du ezagutzen 
sugegorrien zorua. 

230 

2 

Hormatzarrak du ohartu barik 
askatasuna zanpatzen, 
itxaropena zoko grisean 
mila zatitan zartatzen, 
presoak gaude bere mendean 
jabea dugu salatzen, 
nahita delako txarto portatzen 
estatua deitoratzen. 


3 

Kartzelan gaude halabeharrez 
handikien mesedetan, 
enpresak arras gizendu dira 
gure kontura urtetan, 
hormak ekoizten dituztelako 
zitalki harrobietan, 
zigorra dugu lazki pairatzen 
gabeziaren ziegetan. 

4 

“Aurreko horma eraikitzeko 
mendi bat dute zauritu”, 
goizean ziplo zait bururatu, 
berehala naiz larritu, 
kartzelak dira toki krudelak 
presoak sufritzen ditu, 
aspaldi zaigu bizitza histu, 
porlan petralaz urritu. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA w BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


5 

Kartzelak jaso ahala dute 
natura bortxaz astintzen, 
Ama-Lur ari dira birrintzen, 
txanponen truke iraintzen, 
horma honekin ikusmena da 
argi barik bizkor mintzen, 
bost metrotara dagoelako 
sasoia zaizu erkintzen. 

232 

6 

Gaur esan diot “ea zaituen 
gizatasunak eraisten, 
edo zugana gutxienez den 
demokrazia iristen”, 

“haserre gaude diguzulako 
eguzkia lar murrizten, 
ilusioa maizko zimeltzen, 
gaituzulako bereizten”. 


7 

Hormen artean nabil korrika 
etsipena uxatzeko, 
ezlekuetan indartsua den 
estresa deuseztatzeko, 
etxartera naiz gogoz irteten 
kideekin mintzatzeko, 

“bihar herrira goaz” esanez, 
gogoak kilikatzeko. 

8 

Kartzela gaitza danba nahi nuke 
laga etorkizunean, 
bitartean dut erabiliko 
denbora modu onean, 
sentimendua jorratzen nabil 
etengabe garunean, 
zuei bertso bat eskaintzeko 
horma bako egunean. 


20l4ko abenduaren I4an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA w BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


413 

Zortzi abizenena 


1 

Euskaldun euskaldunak dira neure deiturak, 
zortzi abizenak eta izena. Bai, eta zer? 
Ohiturek iraungo al dute eurei esker? 
Lehenago kenduko dizkigute kateak? 

Ez dugu horrela izadia suntsituko? 

Euskara horregatik biziko da geroan? 
Garrantzirik al dauka ongizatearentzat? 

Edo herritarren nortasuna finkatzeko? 

234 

2 

Abizenen kontuak bospasei mende ditu, 
kulturalak edo inposatuak ei dira, 
zuk zeuk horrelaxe gura izan duzulako 
alda ditzakezu aukeratuz beste batzuk, 
nahiz sorlekua borborka sentitu zainetan, 
hauta dezakezu nongoa izan nahi duzun, 
axola eguneroko harremanak dauka, 
bizi zaren lurrak eskaintzen dizun babesa. 


3 

Abizenen auzian hobesten dut jarrera, 
hemen bizi garenon konpromiso garbia, 
euskaraz edonon naturalki mintzatzeko, 
Ama-Lur zoragarria zintzo tratatzeko, 
era horretako abizenak nahi nituzke, 
antzinako jentilen izaera dutenak, 
auzolanean herri sena konpartitzeko, 
klaserik gabeko jendartea gauzatzeko. 

4 

Abizenen jatorriaz arduratu barik 
atsegina hauspotuko dugu karriketan, 
Euskal Herria denona izango delako 
elkar trukatuko ditugu ilusioak, 
larru ezberdinek jantziko dute zorua 
aberria gu bezalakoa izango da, 
askotarikoa, aberatsa eta duina, 
txit solidarioa, euskaldun euskalduna. 


20l4ko abenduaren 21ean 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA w BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


414 

Herriko Tabernak direlako 


1 

Herriko Tabernen hagak 
gura ditu makurtu, 
aiherkundeak nahi digu 
adorea uzkurtu, 

Rajoyk txokor batekin du 
ebazpen gaitza gurtu, 
bere apeta delako 
konponketa papurtu. 

2 

Madrilek sarri dizkigu 
jabetzak ostikatu, 

Parisek antzo nahi digu 
geroa sastakatu, 
salaketa behar dugu 
non-nahi bizkor hedatu, 
kendu gura digutena 
batera defendatu. 


3 

Astakeria entzunda 
ez da inor isildu, 
herrikoen ateetan 
tinko baikara bildu, 
norbaitek esan du ozen 
“ezin gara umildu!”, 
juezak ezingo dizkigu 
desioak amildu. 

4 

Bakean laga gaitzala 
auzitegi bortitzak, 
ez diezazkigula honda 
zirrararen zurkaitzak, 
Herrikoetan txit dira 
ontzen gure bizitzak, 
eurekin zentzua dauka 
solidario hitzak. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA w BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


5 

Egoitzak garbi babestu 
erasoa geratu, 
ekinez lortuko duzu 
ondarea salbatu, 
lurraldea nahi baduzu 
egiazki askatu, 
asmo bikainen zorua 
maitasunez artatu. 

238 

6 

Arranoa bahituta 
nahi gaituzte larritu, 
horrela gura digute 
esperantza urritu, 
Herrikoei eusteko 
ardurak konpartitu, 
arriskuan daudelako 
ukabila zutitu. 


7 

Lau kaina etajateko 
zortzi arrautzopila, 
Herriko Tabernan sartzen 
ari da jende pila, 
kideok behar dugunez 
ibiltzeko makila, 
bertsotan maizko diogu 
“diz-diz egon dadila”. 

8 

Herrikora goaz euskal 
kantekin hunkitzeko, 
bere airean gozoro 
euskaraz bizitzeko, 
inguru aproposa da 
zoritsu senritzeko, 
utopiaren hazia 
baitan atxikitzeko. 


20l4ko abenduaren 28an 


415 

Maitatu nahi nukeen bati 

1 

Inoiz ez da berandu izaten berpizteko 
egunak keriarik gabe iragateko, 
dirua eroki erretzeari uzteko, 
itotzen ari zaren putzutik irteteko, 
alkohol barik gizaki duin bat izateko, 
kalean euskaraz totelka ez egiteko, 
geroaren bila zirtzilduta ez joateko 
zeure burua berriz tente eramateko. 

240 

2 

Bizitza delako txukun aprobetxatzeko, 
Ama-Lurra sentsuekin oro gozatzeko, 
alda itzazu joera gaitzak zentzatzeko, 
joan ziren gurasoak bikainki ondratzeko, 
badaukazu astirik arima garbitzeko, 
herrian dagokizun tokia ez galtzeko, 
akorduan daudenekin gauero batzeko, 
garaipena pozarren eurei eskaintzeko. 


2015eko urtarrilaren 4an 


416 

Nigeriako neskatoak etxera itzul daitezen 


1 

Entzun dudanetik berria nago histuta, 
“Berrehun neskato Nigerian bahituta”, 
eskolan zeudelako gogoz burua hezten, 
halaber etorkizuna ederkiro josten. 

Boko Haram-ek egin du ekintza krudela, 
arrazoia da kristauekin gerran daudela, 
islamista puruenak omen direlako, 
matxismoaren harra barnean dutelako. 
Esklabo bihurtuko dituzte zigortzeko, 
asmo zoragarriak ankerki lurpetzeko, 
jaio direlako soilik ama izateko, 
senarraren aginduei men egiteko. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA £ BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


2 

Afrikarrek ez dezaten jasan miseria, 
ez dezagun bazter bertako biztanleria, 
arma saltzailea joan dadila pikutara 
Nigerian zuzentzak bakea dezan gara. 
Ez daitezela izan kartzela sinesmenak, 
ez ditzatela motz neskatoen ahalmenak, 
ez direlako jaio matxistak sufritzeko 
baizik jakintzari esker aske bizitzeko. 
Liliek mardulki euts diezaioten goiari 
senak garai diezaiola fanatikoari, 
Munduak izan dezan irauteko aukera 
argi morea dugu isiotuko batera. 


2015eko urtarrilaren 4an 


417 

Asabak kobetan bizi zirelako 


1 

Izoztea zenean 
sustraitu landetan, 
asabak bizi ziren 
egoki kobetan, 
sua isiotzen zuten 
artez sarreretan, 
historiaurrearen 
aro gordinetan, 
gizakia gorde zen 
beharrez mendetan, 
izadiak eskaini 
zizkion saletan. 


2 

Izoztean izan zen 
kultura harria, 
tresna, hobi, aterpe... 
ekai ongarria, 
iaioak ziren zinez 
lantzen sukarria, 
berdin ehizan hartuta 
arma hilgarria, 
jakintza irauteko 
zenez giltzarria, 
koban irensten zuten 
hazi hezgarria. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA * BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


3 

Harrobiek dituzte 
mendiak astintzen, 
bertan dauden altxorrak 
betiko birrintzen, 
Ama-Lur dugu sarri 
bortizki hebaintzen, 
asaben iragana 
sorgorturik mintzen, 
txanponen truke zaigu 
arima zikintzen, 
gizatasuna oro 
gogoan mirrintzen. 


4 

Dirudienez zu ez 
zara nekatuko, 
kobak harroki hausten 
inoiz asetuko, 
horregatik itaun bat 
dizut luzatuko, 
ausaz bihotza zaizu 
zapla samurtuko, 
“izoztea berriro 
gertatuko balitz, 
non lirateke zure 
haurrak babestuko?” 


2015eko urtarrilaren lln 


418 

Dilma Rousseffi begirunez 

1 

Brasilen lurrundu da futbol txapelketa, 
hasiko dira berriz xextra latzak, 
izarrak jadanik ez daude zelaietan, 
ezta urrutiko zale belatzak, 
herriak beharko ditu bete zuloak 
eraikuntzan egin ziren akatsak, 

Rio de Janeiron dakuskizu nongura 
iruzurrak zertutako lokatzak. 

2 

FIFAkoek joandakoan laga dituzte 
azken jai oparoaren lorratzak, 

Dilma Rousseff badakizu zer den justua, 
berdintasunerantz eman urratsak, 
futbola bihurtu dutelako magia 
garbitu ustelkerien kakatzak, 
pobrezia ken ezazula opa dizut 
fabelak izan daitezen malatsak. 


2015 eko urtarrilaren lln 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA * BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


419 

“Gizaki berria izateko” 


1 

Ni ez naiz inor aholkurik emateko 
arima belztuta daukadalako, 
iraganeko akatsak oroitzen ditut 
nahi ditudalako zarrastak josi, 
gizatasuna txukun landu gura nuke 
joera eskasak hezteko. 

Gizaki arduratsu bat izan nahi nuke 
kontraesanetan ez trabatzeko, 
idealak praktikan jartzeko aldiro 
jarri beharrean soilik noizbehinka 
funtsa zer naizen da, ez ni zer izan nintzen, 
jendartea eraldatzeko nahia. 


2 

Hurkoekin atseginez jardun gura dut 
ez izateko gauero damurik, 
iraultza hasten delako etxe barruan 
jator ibiltzeko gero kalean, 
kontzientziak horrela, hunkituko ditut, 
euskaraz xaloki mintzatuko naiz. 
Mundu iluna dirdaitsu hobe dezaket 
etika edonon erabilita, 
norberak beraren nia ondu ahala 
onduko duelako ingurua, 
jendartea eraldatuko dugulako 
buruan lurra goldatutakoan. 


2015eko urtarrilaren 18an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA * BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


420 

Futbola izan dadila armaginak bezain garbia 


1 

Futbola ez zait gaztaroan adina gustatzen 
diruak sustraiak ito egin dizkiolako, 
zelaian baldarki masa bihurtzen garelako, 
248 futbolariak ditugulako arras jainkotu, 
opioak dagien lez sorgortzen duelako, 
lurraldeko arazoak baloian ezkutatuz. 
Arimak maizko esaten dit tiraka ordea 
“euskal ligak zoragarriro antola ditzagun”, 
euskaldunen arteko harremana hobetzeko. 
Kirola polita delako xaloa denean. 


2 

Futboletik bizitzea da haur batzuen nahia, 
garai hartan zen herriko taldean jokatzea, 
Txaltxa-Zelain gogotsu jokatzen genuenean 
Eibar kirol Elkartea geneukan bihotzean, 
nahiz desio magiko horrek porrot egin zuen 
sentieran darrai kamiseta gorri-urdinak. 
Gora armaginak diogu nongura egonda, 
izarren mailan orbanik gabe dagoelako, 
zaleen xarmak Arraten daukanez iturria, 
Ipurua bihurtu da mirarien habia. 


2015eko urtarrilaren 18a 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA £ BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


421 

Xabiertxo sentimenduan bizi zara 

1 

Sentimenduan zaude Xabiertxo, 
zurekin naiz maiz mintzatzen, 
iraganetik etortzen zara, 
orainean gara batzen, 
goiz-argiaren printzek gaituzte 
Akondian ferekatzen, 
lurraldeari opa diogu 
2so zoria koplak kantatzen. 

2 

Eibar zenuen zinez maitatzen, 
hori daukat akorduan, 
futbolari on bat izan zinen 
Txaltxa-Zelai maldatsuan, 

Burgosen egin zen prozesuak 
eragin zizun buruan, 
ernatu eta sortu zitzaizun 
herriko sena ziztuan. 


3 

Zeure izena eta izana 
ohorez ditut goratzen, 
konpromisoa garai haietan 
zeniharduen garatzen, 
Francoren kontra aritu zinen 
arduratsu borrokatzen, 
lokabe bizi zedin herria 
Mundu berri bat eskatzen. 

4 

Mitxel eta zu bipil zineten 
irten Markina aldera, 
baserritarrak lez duintasunez 
naturan lan egitera, 
alai zentozten esne freskoa 
sorlekura banatzera, 
zuek zeundeten nongura beti 
zoragarriro batera. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA jn BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


5 

Poliziei hanka eginez 
heldu zinen bestaldera, 
sasian hasi zinen ondoren 
alde batetik bestera, 
bizimodua bizkor zitzaizun 
aldatu goitik behera, 
aitxak eta amak amets bat zuten 
“etor dadila etxera”. 

6 

Urtebetetze data tamalez 
ez zen izan alegera, 
sanblasen xarma nekez zitzaigun 
inguratu sukaldera, 

Ermuan txeraz zuten kideek 
laga bihotz sentibera, 

Xabier, Eibarren oro genuen 
sufritu zure galera. 


7 

Orain hogeita hamabost urte 
heriotza zen gertatu, 
gatazka gaitzak zituen lazki 
gizaki asko zartatu, 
herri xumeak ez zuen baina 
hondamendia sustatu, 
bortxa estatu bidegabeek 
maltzurki zuten hautatu. 

8 

begi tristeak hiletan ziren 
ezinbestean gorritu, 
geure gogoan zabiltzalako 
kemena zaigu berritu, 
urrats sendoak entzun itzazu 
pilpira sakon sentitu, 
amnistiaren bidean gaude 
zurekin gara partitu. 

(*) Xabier Gorritxategi Agote 
(1954.02.02-1980.02.01) 


2015eko urtarrilaren 25ean 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA <n BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


422 

Maria Servini, Goldaturekin batuko da 


1 

Goldatzen ari dira oroimena 
atseden har dezaten joan zirenak, 
halaber iragana arakatzen 
zenbatzeko izuaren aztarnak, 
ager daitezen klarki errudunak, 
frankistek egin zituzten krimenak, 
torturatzaileek senti ditzaten 
ankerki eragindako saminak, 
historiak irmoki zigor ditzan 
afusilatzen aritu zirenak. 


2 

Maria Servini jujea dator 
ikertzeko orduko hondamenak, 
salatzeko Munduaren aurrean 
Francoren oinordekoen orbanak, 
faxista bortitzak hamarkadetan 
lazki sorraraz zituen orbainak, 
Goldatu berarekin batuko da 
ikus ditzan urratutako zainak, 
mardul bizi daitezen gogoetan 
zimeldu zituzten lili bikainak. 


2015eko otsailaren lean 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA Ui BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


423 

Murruaren aurrean ametsetan 

1 

Murru gotorra espearen muga da, 
esperantza hozten duen itzala, 
gizatxarrak aspaldi altxatu zuen 
lurruntzeko irriaren onura, 
zerua du bidegabe ezkutatzen, 
halaber ilunabarra ebasten. 

Ezin dira goiko izarrak miretsi 
ezta ilargiaren printzak ere, 
begiek ez dute atsedenik hartzen 
ez da ziegan atseginik sentitzen, 
nahitaez egunak igarotzen ditut 
panoramika berbera ikusten. 


2 

Ortzemuga nahi nuke berriz preziatu, 
urte batzuk daramatzat itxoiten, 
amets eginez dakuskit goiztiriak 
distira bizia ez ahazteko, 
mugarik gabe bizitzeko desira 
gogoan dut sakon barneratuta. 
Sentimenduan irudikatzen ohi dut 
askamenaren une magikoa, 
zeurekin naiz maizko elkartzen 
txokoan 

maitasunak gidatzen nau zugana, 
akorduan daudelako ederkiro 
bilbatu genituen bizipenak. 


2015eko otsailaren lean 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA <n BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


424 

Sionistek enegarrenez zauritu dute Gaza 


1 

Itsasoa da muga 
murrua orbaina, 
esparruak dirudi 
bortxaren lagina, 
herrak sastakatu du 
Palestina mina, 
Gaza bihurtu dute 
bonbek hondakina, 
Israelgo armada 
sor aseezina, 
oro ankerki dabil 
hedatzen samina. 


2 

Erruz emendatu da 
haurren heriotza, 
europarra naizenez 
sentitzen dut lotsa, 
Gazak nahi du sendatu 
oinaze zorrotza, 
olibondo aldaxkaz 
geratu aihotza, 
apal entzun dezagun 
senaren ahotsa, 

“arren, isil dadila 
trumoiaren hotsa!” 


3 

Europan ez ditugu 
ekintzak bereizten, 
Dabid dabil ordea 
bakea eraisten, 
liskar krudelak ez du 
errukirik pizten, 
sionisten gezurra 
ohi dugu sinisten, 
Gazari dizkiogu 
laguntzak murrizten, 
kasko urdina ez da 
sekula iristen. 


4 

Sionismoa nahi dut 
erabat ukatu, 
konkistarako daukan 
joera salatu, 
juduak beharko du 
Israel zentzatu, 
Palestina maitatu 
bizitza bermatu, 
elkartasuna jaso 
murrua puskatu, 
herri bien artean 
onura landatu. 


259 

is 


2015eko otsailaren 8an 


425 

Gizatasuna versus gerrak 
1 

Gaza, Irak, Siria, Ukraina, Afganistan... 
dar-dar dabiltza Herioen eremuak, 
inork eratu zituen herraren ekaitzak, 
geopolitikan hobetsi oinaztuak. 

Bonba erraldoien leherketen eraginez 
izugarriak dira umeen oihuak, 

Nazio Batuak ez ditu deitoratu nahi 
gerrekin aberasten diren estatuak. 

260 

2 

Elkartasunak bizkor ekar diezazkigula 
sorgor jardunda laga gintuzten zentzuak, 
onartu genuenean armen salmentekin 
areagotzea etekinak bankuak. 

Mundua zoritsu iratzar dadin geroan 
zentzatu beharko ditugu gobernuak, 
gizatasunak geraraz ditzala liskarrak 
ondu ditzan bakeak herrien zoruak. 


2015eko otsailaren 8an 


426 

Sakabanaketa sufritzen dugulako 
1 

Gaur janaria dugu errefusatuko 
kide bat bortxaz tratatu zutelako, 
horrelako arriskuen mendean gaude 
herrak gotorki dirauen kartzeletan. 
Isolamendua jasaten dihardugu 
gatazka ez dutelako konpondu nahi, 
sakabanaketak xextrak handitzen ditu 
bere izaera bortitza delako. 

2 

Euskal Herritik kanpo zaurgarriak gara, 
horretaz aspaldi konturatu ginen, 
zorionez ez gaude ziegetan lur jota 
euskal bidera igaro garelako. 

Herritarren urratsekin bat egin dugu 
amnistia ehunduko dutelako. 

Sarek bere sarean eramango gaitu 
deserritik eskubideen zirrira. 


2015eko otsailaren 15ean 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA £ BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


427 

Euskal Errepublika eratuko dugu 
1 

Badoa errege borboi zaharra 
baina ez dator errepublika, 
semeari eman dio koroa 
Francok berari eman zion lez, 
argazkiak aldatuko dituzte 
ezer gehiago alda ez dadin, 
jarrai dezan Espainiak agintzen, 
herri txikien nahiak birrintzen. 

262 

2 

Euskal Elerriaren desioa da 
errepublika eraikitzea, 
ez du nahi Frantziakoa ordea 
hegoak moztu zizkiolako, 
jakobinoak zentralistak dira 
monarkak bezain lotsagabeak, 
euren kultura digute ezarri, 
euskara ia laga elbarri. 


3 

Jakobinoak eta erregeak 
soberan daude gure herrian, 
foruak bortxaz kendu zizkiguten 
inposatzeko euren legeak, 
iruzurgile horien erruz dugu 
sufritu maizko hamaika kalte, 
utz gaitzatela bakean batuta 
kateak eta armak urtuta. 

4 

Errepublika libre etor dadin 
edan dezagun berdintasuna, 
feminismoan dago iturria, 
senak ontzeko itxaropena, 
monarkak izan daitezela soilik 
pauma eta lehoi ederrak, 
ez dugulako koroen beharrik 
gizatasuna naroki baizik. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA O* BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


5 

Gure xedea ez da egoista 
ez ditugu nahi lurrak lapurtu, 
muga barik nahi dugu bizitzea, 
demokrazia txit jasotzea, 
munduari beha jardungo gara 
hartu-emanak bikain josteko, 
iraun dezan errepublika berrak, 
elkartasunak hil ditzan gerrak. 

264 


2015eko otsailaren 15ean 


428 

Susper zaitezela opa dizut 


1 

Azken urtean duzu 
larregi sufritu, 
oinaze horrek zaitu 
erabat gaizkitu, 
ezin zenuelako 
herrenka jarraitu, 
ospitalera zara 
goizean partitu. 

2 

Deserritik dizkizut 
laztanak bidaltzen, 
berdin esperantzaren 
leihoak zabaltzen, 
min zorrotzak dizunez 
zerua estaltzen, 
saiatuko naiz gozo 
izpiak ugaltzen. 


3 

Atsekabean gaitu 
minak kateatzen, 
sastadaka burua 
digu aldaratzen, 
gandua gaudelako 
luzaro pairatzen, 
bizitzari diogu 
zoria eskatzen. 

4 

Landa bihur dadila 
ziztaden sasitza, 
ondu dakizun oro 
histu zaizun ditxa, 
“suspertu” izango da 
gu bion aditza, 
kolorezta dezagun 
animo murritza. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA O* BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


5 

Azkenean dizute 
egin ebakuntza, 
lor ezazula behar 
dugun hobekuntza, 
neuretzat zarelako 
geroaren funtsa, 
aldiro diot “itzul 
zaitezela untsa!”. 

266 

6 

Ospitaleko gelan 
zara iratzartu, 
lehen helburua da 
gorputza indartu, 
hitz egin dugunean 
pozik nahiz ohartu, 
atseginak dizula 
gogoa itzartu. 


7 

Aizu komeni zaizu 
hankak prestatzea, 
naturaz nahi dut biok 
libre gozatzea, 
xarmagarria da zu 
zinez preziatzea, 
sentieran zaitudan 
beste maitatzea. 

8 

Oroitzapena dugu 
Arraten astindu, 
bihotzean geneukan 
beharra berdindu, 
hunkipenak ziplo du 
arratsa sorgindu, 
iretargiak gaitu 
astiro losindu. 


2015eko otsailaren 22an 


429 

2014. Brasileko Futbol Txapelketa gogoratuz 


Hegoafrikako Futbol Txapelketaz nazkatu nintzen 
telebistaren aurrean nuelako net sufritu, 
preso gauzkatenetako batek irabazi zuenez 
ikur arrotzez zizkiguten plaza batzuk beztitu, 
Brasilen jokoan dagoena aldiz pozarren dantzut 
irratiarekin ez zait atsekabea berritu. 

Aurten, zapaltzen gaituzten estatuen ordezkariak 
burumakur dira txapelketatik laster partitu, 
Frantzian eta Espainian espetxean gaudenoi 
baitan errotu zitzaigun desira zaigu mamitu, 
Euskal herrian bezala deserrian gara lasaitu, 
ahoberoak isilduta bizipozez horditu. 


2015eko martxoaren lean 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA O* BIDEAN GAUDE, AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


430 

Baskoak egin dezan euskaraz barra-barra 
1 

Marokoarra izan dadila euskalduna 
bere lurraren kulturak aberats gaitzan, 
halaber frantziarra edo espainiarra, 
gurekin bizi den edozein migratzaile, 
ez dezala ahaz sekula jaioterria 
ezta oporretan etxe berria ere. 

Non-nahi egonda bertakotuko nintzateke, 
maitatuko nuke txoko eskuzabala, 
horixe genegien lehen Ameriketan 
Kantauritik bertara joaten ginenean, 
miseriari horrela hanka egiteko 
gerrak edo soldadutza ez pairatzeko. 


2 

Ez dut maite harroki datorrena geurera, 
herri txikiak arbuiatzen dituena, 
kolonoek lez mespretxatzen gaituenean 
sentiera digulako erabat mintzen, 
estatuekin apal jarduten duelako 
eta ez daukanarekin lotsagabeki. 

Izan gaitezen bizi garen lurraldekoak, 
konpondu gura dugun denon Mundukoak, 
elkartasuna herrien artean josteko 
gizatasuna izan dadila haria, 
horrela dugu aniztasuna ehunduko, 
kolore ezberdinekin Euskal Herria. 


2015eko martxoaren lean 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


431 

Urtarrilak 10. 80.000 sarekide Bilbon 


1 

Atseginez diogu 
“sareak prestatu”, 
“gutarrak ekartzeko 
besoak luzatu”, 
bat eginez baitugu 
samina gozatu, 
halaber gogoetan 
onura ziztatu. 

2 

Itsasoan genuen 
zabaldu sarea, 
oparoa izan zen 
atzoko marea, 
sakon urpetu dugu 
herraren garea, 
izan dadin geroan 
bizitza barea. 


3 

Horrenbeste taupada 
hainbeste zirrara, 
Sarek itsasikara 
sortu du gogara, 
bits gazia heldu da 
naro kartzelara, 
iheslariak daukan 
bihotz onberara. 

4 

Laurogei mila lagun 
diz-diz arratsean, 
hola daude izarrak 
goiko baratzean, 
ikusi nahi dituzte 
laztanak etxean, 
oinazeak uzteko 
iragan beltzean. 


5 

“Amnistia!”, entzun dut 
Bilbo dirdaitsuan, 
itsasoa tantaka 
zertu den zoruan, 
itsaslaminak dira 
hasiko kantuan, 
ez daudenak dituzte 
bor-bor akorduan. 

6 

Sarek esan du tinko 
“presoak ekarri”, 
“bakearen harriak 
plazetan zut jarri”, 
printzak izan daitezen 
arimen pizgarri, 
eman diezazkiogun 
eskuak elkarri. 


7 

Sarekin gabiltza 
zuzentza eskatzen, 
handikien bengantza 
klarki deitoratzen, 
elkartasuna gaude 
bikainki jorratzen, 
gatazkaren trintxerak 
adorez tapatzen. 

8 

Ekitaldia dugu 
ganoraz amaitu, 
asmo zoragarria 
ederki konplitu, 
urrun daudenak dira 
kartsuki hunkitu, 
gurekin direlako 
itsasoan blaitu. 


2015eko martxoaren 8an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA ^ BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


432 

Charlie Hebdo bizi dadin, berriz erail 
ez dezaten 

1 

Agian umoreak salbatuko gaitu, 
fanatismoak ziur suntsituko, 

“Ni naiz Txarli”, esan duten bezain irmoki 
nik diot “zuzen dezagun mundua”, 
“Parisekoa izugarria izan da”, 
idatzi dut goibelki kaierean, 
bortizkeriak bihotzak uzkurtu ditu, 
eromenak izua du astindu. 

Bakeak irabaz diezaiola gerrari, 
gizatasunak kapital gaitzari, 
eskubideak naroki ureztatuta 
itzaliko dira bortxen txingarrak, 
elkartasuna izan dadila gozoro 
herrien arteko samurtasuna, 
gabezia horrela gaindituko dugu, 
pobrezia errotik erauziko. 


2 

Adierazpen askatasuna gerizatu, 
murrizketak non-nahi tinko salatu, 
aiherrak izan ez dezan aitzakiarik, 
muga izan dadila mesprezua, 

Parisen bildu diren gobernu buruak, 
aspaldi daukate azpiratuta, 
diktaduren zingiretan dago zentsura, 
berdin ustezko demokrazietan. 
Sinesmenak izan daitezela sendunak, 
Lurrean goza dezagun zerua, 
begirunez har dezagula fededuna, 
neurri berean fedegabea, 
egia denez sarritan subjektiboa 
apal hausnar ditzagun iritziak 
atseginezTxarli nahi dugulako izan 
ereingo dugu berbaren ortua. 


205eko martxoaren 15ean 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


433 

Xake-Matea amnistiarekin desegingo dugu 


1 

Eloy Velasco epaile ilunak 
enegarrenez usatu du bortxa, 
abokatuen kontra oldartu da, 
belatzak dagien antzo zeruan, 
itxaropena lurrundu nahi digu, 
zelai euskalduna basa bihurtu. 
Giza eskubidean dagoenez 
lurraldeak behar duen basoa, 
askatasuna landatuko dugu, 
atseginak gaindi dezan izua, 
pinu berde arrotzak baztertuta 
haritzekin uros gara biziko. 


2 

“Guardia Zibilak ehizan dabiltza”, 
albisteak histu gaitu kartzelan, 
basoilarrak dizkigute estutu 
goza ez dezagun egunsentia, 
argia nahi dugulako ekarri 
gaua luzatzera datoz bortitzak. 

Iaz “Jake” eman ziguten minki, 
atzo “Mate” partida bukatzeko, 
amnistiaren piezekin diegu 
zapuztuko jokaldia ordea, 

Euskal Herriak sakon senti dezan 
askamenaren zirrara plazetan. 


2015eko martxoaren 15ean 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


434 

Sir William Wallace-i (2014.09.18) 


1 

Eskoziarren sona 
ei dago loretan, 
arreta eskuratuz 
leku anitzetan, 
herriak lerden daude 
esne mamietan, 
estatu batzuk aldiz 
zakar trintxeretan. 

276 

2 

Europan ari dira 
herriak jaikitzen, 
muga faltsuak zinez 
zentzuz irekitzen, 
bakea hizketan da 
zuzen eraikitzen, 
estatuen arrazoi 
petrala akitzen. 


3 

Irailak hemezortzi 
gaitaren soinua, 

Sir William Wallace da 
“Bai” bozen zeinua, 
demokraziak dakar 
diz-diz errainua, 
urrun lagata laino 
beltzen erdeinua. 

4 

“Bai” bipil dago, ta “Ez”, 
uzkur ezetzean, 

Eskozian ez dira 
geratu etxean, 

Ezek topa egin du 
goiza urratzean, 

Baik “hurrengoan” digu 
esan arratsean. 


5 

Emaitzarekin dira 
arimak hunkitu, 
belardian kardua 
ia da hozitu, 
“Burujabetzak” ez du 
erronka garaitu, 
esperantza ordea 
ez zaio urritu. 

7 

Katalunia, Flandes, 
Irlanda, Korsika... 
“Herriak gara” kanpai 
hotsen errepika, 
euskal bidean gaude 
eurei jarraika, 
orpoz-orpo nahi dugu 
hasi aldarrika. 

6 

Eskoziak aise du 
egingo aurrera, 
izango duelako 
erarik ostera, 
herri txikiek dute 
biltzeko nahiera, 
zirriak eman eta 
hartzeko joera. 

8 

Herri duinak bidaide 
gara iristeko, 
Bruselan askaminak 
jator aurkezteko, 
borrokatzen gabiltza, 
gu geu izateko, 
herriñoen Europa 
libre marrazteko. 


2015eko martxoaren 22an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


435 

Bizitza delako naturaren (gurasoen) oparia 


1 

Operazio gelan isil esan dut 
“ia nago hirugarren adinean”, 
horrelako kontuekin trabatu naiz 
ohatilan dar-dar etzan naizenean, 
sentiera ilundu zait, zirujauak 
anestesia ziztatu didanean, 
arrangura gotortu da burmuinean, 
ez nuke nahi bizitzerik ezinean, 
egoera sakonki aztertu baitut 
ebakuntza ondo amaitu denean, 
ohitura eskasak bezatuko ditut 
lerden jarduteko etorkizunean. 


2 

Urteak metatzen ari zarelako 
presta zaitez sasoia oneratzeko, 
gorputza eta burua lant itzazu 
dorpeki eta zurrun ez altxatzeko, 
bizi kalitatea zaindu ezazu 
endekapena bipil atzeratzeko, 
eratu egunak aprobetxatzeko 
laztan atseginarekin pasatzeko, 
otoi, ez esan inoiz berandu dela 
naturaren oparia dastatzeko, 
erabili bihotza onurarako 
zahar ahulen ajeak gozatzeko. 


2015eko martxoaren 29an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA ^ BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


436 

Ederra delako maitasunaren iturria 
1 

Bizitzan zehar lili ugari desiratu ditut 
baina ez dut kemenik izan urratsa emateko, 
bihotza gozo pilpiratu zait makina bat aldiz, 
tamalez ez naiz gai izan “maite zaitut” esateko, 
har hori akorduan dago sakonki inkatuta, 
agian berandu nabil iturritik edateko. 

2 

280 Bizitza bidebanatzez osatuta omen dago, 

bat hautatzen duzu besteak nekez iragaiteko, 
itzuli nahi nuke ihartzen laga nuen sasoira 
gazte harek egin ez zuena orain egiteko, 
atseginak ezinezkoa zena eskainiko dit 
neure maitasuna zeure baratzean ereiteko. 


2015eko martxoaren 29an 


437 

Arrasateko Josu Uribetxebarriari 
1 

Harraparia poztu da Eperra hil zaigulako, 
mortuak osasuna lazki kaltetu ziolako, 
gorrotoak ospatu du desiratzen zuelako, 
barreiaketa horretako eratu zutelako, 
kideak tristaturik gaude ondradua zelako, 
duintasuna zer den garbi erakutsi zigulako, 
zerbait lasaitu gara kartzelan ez zegoelako, 
azken hatsa maiteen ondoan eman duelako. 

2 

Eperra ez zaitez kezkatu zainduko dugulako, 
plazak lehen lez euskaraz mintzatuko direlako, 
utopia herrian hedatzen ari garelako, 
goizero zeure ametsak berresten ditugulako, 
amnistiaren zirria sentituko duzulako, 
zeure izartxoak dir-dir gidatzen gaituelako, 
Ama-Lurraren altzoan zoriontsu zaudelako, 
gereziondoa mardul loratzen ari delako. 


2015eko martxoaren 29an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA » BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


438 

Barreiaketa: 26 urte istripuak sufritzen 

1 

Hogeita sei urte jada 
barreiaketa pairatzen, 
kaltetzen gaituelako 
euskal plazetan salatzen, 
politika kriminalak 
bizipoza du hondatzen, 

282 istripuak eraginda 

behin eta berriz kolpatzen, 

“Presoak Euskal Herrira” 
aldiro dugu eskatzen, 
aldeko ahotsak doaz 
harrezkero emendatzen, 

Sarerekin esperantza 
ari gara kulunkatzen, 
urtetako lubakiak 
karriketan ezabatzen. 


2 

Enrique Mugicak, metxa 
ez zuen soilik isiotu, 
PNV asmora 
berehala zen lerrotu, 
kazeta batzuek zuten 
erabakia hauspotu, 
lege petrala herrian 
gezurrekin mozorrotu, 
Parisen eta Madrilen 
estu zutenean lotu, 
istripuak zitzaizkigun 
bizitzan oro errotu, 
nahiz bidaian arriskua 
zaigun lar areagotu, 
maitasunaren deiak du 
ezinegona girotu. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA 09 BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


3 

Tamalez bart gertatu da 
enegarren istripua, 
albisteak laga digu 
ahulduta kalipua, 
zuzentza itsua denez 
agintarien jopua, 

Balbek barreiaketan du 
inarrosten isipua, 
herrari erre dakion 
mendekuaren trapua, 
elkartasunak egin du 
beteko dugun aipua, 
“gera ez dadin bidean 
zurbil inoren gorpua”, 
bultza dezagun presoak 
herriratzera lupua. 


4 

Jendartearen nahiak du 
barreiaketa hautsiko, 
isolamendua berriz 
iraganean utziko, 
guk Sarerekin ditugu 
hariak trebe josiko, 
istripuen garai beltza 
batuta dugu itxiko, 
sufritzen ari dena da 
irribarretsu jaikiko, 
preso dauden maiteñoak 
direlako itzuliko, 
geure taupadekin dira 
joan zirenak itzarriko, 
askatasuna delako 
krabelinekin jantziko. 


2015eko apirilaren 5ean 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA 09 BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


439 

Aztarna ekologikoa zaindu behar dugulako 

1 

“Euskal Herrian erabil dezagun soilik 
dagokigun aztarna ekologikoa!”, 
izarbel urdina mugatua delako 
aldarria irizten zaigu logikoa, 
natura hobesten dugulako aratza 
praktika izan dadila horrelakoa. 

Urrutiko herrietan baino gehiago 
hemengo kontsumismoan dago gakoa, 
geure eremua zurrupatzen dugunez, 

Lurrak behar luke izan sei halakoa, 
grina hutsalei galga jar diezaiegun 
txiroak eduki dezan premiazkoa.. 


2 

Ama-Lurren alde prestuki lan dagigu 
zaborra dugulako txukun birziklatzen, 
petrolioaren ordez ditugulako 
energia berriztagarriak hautatzen, 
bertako ortu emankorren fruituekin 
hasi ginelako aspaldi elikatzen. 
Kapitalismoa bota genuenetik 
ingurumena ari gara oneratzen, 
gu ez gabiltza handikiak zebiltzan lez 
urrutiko ondasunak gutiziatzen, 
erakutsi diegulako umeei 
aztarna zainduz dela natura maitatzen. 


2015eko martxoaren 12an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA 09 BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


440 

Zoriona konpartituz alai biziko gara 


Zergatik ditugu ondasun materialak lehenesten 
eta espirituaren aholkuak ahazten? 

Zoriona kontsumoak dakarrela uste dugunez 
goraino beteta daukagu etxeko ganbara, 
oporretan pozarren goaz ahalik eta urrunen 
baina gero drogak hartzen ditugu baretzeko, 
autoa bihurtu dugu bizitzaren erdigunea, 
gizakiak baino eehiaeo gara banakoak. 

Ez gara konturatzen gu izadia garela ere, 
suntsitu ahala arima tristatzen zaigula, 
bizi gaitezkeela hobe daukaguna konpartituz, 
ederra dela maiteaz mirestea arratsa. 


2015eko apirilaren 12an 


441 

Iribasen sega kamustuko dugu 


1 

LOMCEk autonomia 
klaska du zartatzen, 
Euskal Curriculuma 
eskolan zanpatzen, 
Madril dabil aspaldi 
legea eratzen, 

Werten asmo iluna 
geuretzat prestatzen. 

2 

Gasteiz ta Iruñea 
LOMCEren zerean, 
bertan dakuskit baina 
ez era berean, 

Iribas pozik dago 
horko aldarean, 
Uriarte amore 
emanda parean. 


3 

Iribas Tafallako 
herrian zen sortu, 
tamalez Iruñeko 
OPUSen sorgortu, 
Nafarroa lezake 
horrek bihur mortu, 
historia ordeztu 
LOMCEaz elkortu. 

4 

LOMCE baliatuta 
jo du erasora, 
irakaskuntza itzul 
dadin frankismora, 
liburu batzuk ditu 
jarri hankaz gora, 
ez daitezen geletan 
euskal mapak lora. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA 09 BIDEAN GAUDE, AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


5 

Iribasek dakartza 
Madrilgo mitoak, 
zimel daitezen nafar 
ohituren hostoak, 
ondarearen kontra 
dihardu gaiztoak, 
gidatzen diolako 
sena gorrotoak. 

290 

6 

Iribas aritzen da 
zubiak lehertzen, 
euskaldunen arteko 
tratua okertzen, 
gau eta egun dabil 
ikurrak baztertzen, 
aniztasuna zer den 
ez baitu ulertzen. 


7 

UPN euskara 
dago zarratatzen 
gezurrekin bertako 
kultura hondatzen, 
LOMCE dabil nonahi den 
zakar inposatzen, 
behin eta berriz herri 
zaharra ukatzen. 

8 

Iribas urrun dago 
LOMCEren kaltetan, 
Barcina lez ei dabil 
Madrilen penetan, 
kultura biziko da 
libre eskoletan, 
euskara atseginez 
haurren mingainetan. 


2015eko apirilaren 19an 


442 

Ezlekuan egunak xukutzen ditugu 
1 

“Espetxean denbora balia ezazu”, 
gogoak diost jaikitzen naizenean, 
neure ahalmenaren arabera dagit 
kideek euren aldetik dagiten lez, 
“orduak geldo doaz”, esan beharrean 
osoki xukutzen ditugu egunak. 
Nabaritzen da bizitza maite dugula, 
geure lurraldearen askatasuna, 
zigorrari irabazi diogulako, 
begietan igartzen zaigu zirrara. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA * BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


2 

Korrikan, irakurtzen, idazten, ikasten... 
uneoro gaude zergura egiten, 
jakinduria darabilgu trukatzeko 
etxartera ateratzen garenean, 
geure bazterrei buruz berba dagigu 
hamaika bizipen aipatzen baitugu. 
Kontzientzia iraultzaileak eskatuta 
eratzen dugu denbora ezlekuan, 
ez zaigulako inoiz bihotza erdoildu, 
Euskal Herrian bikain biziko gara. 


2015eko apirilaren 26an 


443 

Katuen instintua 

1 

Geure aitxa zenak zioen txantxetan, 
“katuek ez dute ezer aurreratu, 
ez dira gai aterpe bat altxatzeko, 
neolitikoan lez bizitzen dira, 
eguzkiaren orduetan etzanda, 
gauekoetan ortziari begira”. 

Guk eboluzionatu dugu”, diogu, 
ustez antzinan baino hobeto gaude, 
nahiz lan dagigun txanpon batzuen truke 
izerdia kontsumitzen sikatzeko. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA * BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


2 

Katuak geure kontura jaten baitu 
miauka dihardu horretarako, 
ezer eman barik eskatzen duenez, 
“hauxe bai izaki alferra!”, diogu, 
baina katuak ez du natura txartu, 
ezta Mundua gerrekin sutu ere. 
Beharbada ez dugu kontuan hartzen 
bere adimena instintua dela, 
mendetan izan du joera berbera, 
felidoak Lurrean iraun dezala. 


2015eko apirilaren 26an 


444 

Mirentxin Aurrekoetxea zenari 


1 

Kilometroak dabil 
Mirentxin urratzen, 
ontasunez dizkigu 
irriak opatzen, 
furgonetak ohi ditu 
seguru gidatzen, 
berari esker gara 
garaiz ailegatzen, 
nekea leun digu 
astero beratzen. 

2 

Mirentxinak dabiltza 
prestuki jaietan, 
inposatu ziguten 
sakabanaketan, 
kemena daramate 
ibilgailuetan, 
jaso dezaten lagun 
minek bisitetan, 
Euskal Herritik urrun 
dauden kartzeletan. 


3 

Mirentxin eratu zen 
senak eskatuta, 
egoera ikusten 
zelako txartuta, 
bere xedea zeukan 
garbi zehaztuta, 
kartzelen politika 
laga sikatuta, 
presoen belardia 
ihintzez blaituta. 

4 

Mirentxinek dituzte 
birrintzen harriak, 
errepidean mozten 
sasidi sarriak, 
musu-truk dagitzate 
bidaia larriak, 
hobetu senideen 
patu lazgarriak, 
oro maite ditugu 
bihotz ongarriak. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA *0 BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


296 


5 

Madril eta Parisek 
daukate bastoia, 
oinazea ziztatzen 
dabilen puntxoia, 
Mirentxin zenak zigun 
eskaini sasoia, 
jator idatzi zuen 
bidaien gidoia, 
aise gaindi dezagun 
gaurko maratoia. 


6 

Mirentxinen izana 
dago sustraituta, 
izena gogoetan 
urrez bordatuta, 
ezlekuak zituen 
uzten argituta, 
presoen sentierak 
arras izartuta, 
izan zelako grina 
gauzka xarmatuta. 


2015eko maiatzaren 3an 


445 

Sarea Sarerekin hedatzen ari gara 


Hariak dakartzagu sarea bilbatzeko, 
gurutzatuz ta mailak osatuz zeratzeko, 
jendartean elkarbizitza oneratzeko, 
etxekoen begi eroriak gozatzeko, 
mezu baikorra munduan zehar banatzeko, 
elkartasuna gero esker onez batzeko, 
ezinezkoa omen dena eskuratzeko, 
udaberri berrian zoritsu esnatzeko, 
barreiaketaren bengantza deuseztatzeko, 
urruti daudenak plazetan besarkatzeko, 
jaio diren haurrei bakea opatzeko 
Sare gu geu garenez zirraraz ospatzeko. 


2015eko maiatzaren 20an 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA * BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


446 

Kaskarotenea biziko da 
1 

Turismoaren abagunea profitatuz 
jakobinoek finkatu zuten zuztarra, 
izan zedin kultura soilik folklorikoa, 
frantsesa Lapurdiko hizkuntza bakarra. 
Euskaltzaleari Guy Poulou irizten zaio 
auzapeza baino gehiago militarra, 
itxi nahi du Kaskarotenea ikastola 
kenduz ura, babesak eta argindarra. 
Seaska pribatua dela da desenkusa, 
juezak Paben onartu du hautu kaskarra, 
genozidek zalantza barik adostu dute, 
eurentzat ele gutxitua da abarra. 

Jende hauen erruz hil zorian dagoenez 
euskarak dauka geure aupaden beharra, 
Ziburu, Herriko Etxetik egotz ezazu 
elkarbizitza usteltzen ari den harra. 


2 

Hamahiru haurtxo eskubiderik gabe daude 
Poulouren jokaera delako oldarra, 
ikastolari isuna ezarri dionez 
arrosaren ordez eman dio laharra, 

Gurasoek erasoari eutsi diote 
euren kontzientzia ez delako meharra, 
Seaskarekin jende zentzuduna bildu da 
Kaskarotenea izan dadin nabarra. 

Nahiz jasangaitza den ekaitzaren kazkabarra, 
elkartasunak dakarkio ostadarra, 
horri esker baretu zaio ezinegona, 
bihozgabeak eragindako sukarra. 

Irakasleen magia ipuinak direnez, 
geletan erraz isildu dute negarra, 

Ziburuko antxetek garrasika diote 
“haurrentzat izango da uhinen aparra!”. 


2015eko maiatzaren lOean 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA * BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


447 

Iazko urriaren 17an gertatu zen 


1 

Egutegian duzu 
arreta paratu, 
“hamalau urte jada!” 
zara gogoratu, 
bihotza dar-dar zaizu 
ia minberatu, 
poza tarte batean 
zapla beheratu. 

300 

2 

Bost mila egunsenti 
dituzu zenbatu, 
bost mila ilunabar 
kartzelan pairatu, 
amesgaiztoa ezin 
duzu aienatu, 
herrira itzultzeko 
atea pasatu. 


3 

Nahiz eskuak dauzkazun 
hertsiki lotuta, 
kideekin zabiltza 
libre suspertuta, 
eurekin hitz dagizu 
xarmak gidatuta, 
herritarren nahimena 
zinez onartuta. 

4 

Berrogeita hamasei 
urte ametsetan, 
pilpirika sentituz 
odola zainetan, 
herrimina ikusten 
zaizu ninietan, 
aldiro grinaz duzu 
islatzen letretan. 


5 

Kide minekin laga 
ezleku zurruna, 
hola gerta dadila 
biharko eguna, 
herria omentzea 
da gura duzuna, 
naturan etzatea 
zu eta kuttuna. 

6 

Zazpi mila gau egon 
zintezke mortuan, 
zintzilik orain arte 
antzo katiguan, 
ostadarra delako 
agertu zeruan, 
gatazka atertuko 
baita sorlekuan. 


7 

Zeure denbora doa 
poliki aurrera, 
noizbait zara ordea 
helduko etxera, 
Sare jaio zelako 
zaude alegera, 
apal jasoko duzu 
arimen Harrera. 

8 

Bizitzaren laurdena 
espe daramazu, 
zorionez baikorki 
esnatzen zara zu, 
goizero gauza bera 
eskatzen didazu, 
“maitea, irribarrez 
itxoin iezadazu”. 


2015eko maiatzaren 17an 


448 

Isolamenduan iretargiari begira 

1 

Iretargia kinka larrian ikusi nuen 
ziegako leihoaren burdin saretik, 
murruan dauden txarrantxetan atxilo zegoen, 
hori zirudien ustel den ustetik, 
edozein loretxo, zimela iruditzen zaizu 
begiratzen duzunean espetxetik, 
urtetan askatasun barik bizi zarenean 
tronpa zintezke zigorraren ertzetik. 

302 

2 

Iretargi betea dakusat liluraturik 
txarrantxa biribil baten hutsunean, 
kexu nago barra handiei gogor helduta 
gatibu dagoelako gauminean. 

“Libre ikusi nahi zaitut izarrekin ortzian”, 
esan dut arranguraz ziega barnean, 
nahiz neuri begira luzaroan egon nahi zuen, 
joan ei da amesten hasi naizenean. 


2015eko maiatzaren 24an 


449 

Ebola Kongoko ibai bat da 

1 

Ebola Kongon dagoen ibai bat da, 
izen polit bat hango herritarrentzat, 
urak Atlantikoan isurtzen ditu 
bizitza hobetuz lur emankorretan 
Horrela deitzen diogu birusari 
laborria zabaltzen ari denari, 
izurri hilgarria abian dabil 
jende ugariren gorputzak kutsatzen, 
Europan hasi gara dar-dar kezkatzen, 
Afrikari ateak gehiago ixten. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA O BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


2 

Sierra Leona, Liberia, Ginea... 
elkartasuna eskatzen ari dira, 
medikuek hori opatzen diete, 
sekularrek eta misiolariek, 
tamalez estatu bortitzak dabiltza 
304 armak saltzen mozkinak emendatzeko. 
Ebolak esan nahi du konpromisoa 
gerren ordez osasuna bermatzea, 
gizakiak baketsu bizi gaitezen, 
irain ez dezagun ibai oparoa. 


2015eko maiatzaren 24an 


450 

Zeure suminarentzat botika naturala 

Z 

LU 

z 

LLI 

cc 

N 

Z 

< 

0 

N 

1 

2 

0 

u 

s 

Sumina gainditzeko 

Estresa uxatuko 

cC 

CC 

D 

atondu ganbara, 

duzu izadian, 

< 

llT 

Q 

desioak gorpuztu 

zaraten kutsadura 

D 

< 

baretu ikara, 

lagata hirian, 

Z 

< 

LLI 

Q 

bizitza dastatzera 

oneratzeko etzan 

co 

iritsiko zara, 

zaitez arrastian, 

305 

merezi duzulako 

elikatu ametsak 


laztanen zirrara, 

sabai oskarbian, 

< 

Q 

2 

atseginak dakarren 

txepetxak dagien lez 

Z 

i_J 

irrien algara. 

txioka habian. 

< 

< 

o 

'Z 

D 

Z 

Z 


306 


3 

Lehertzen zaizunean 
umore zakarra, 
sentitzen duzunean 
ziztaka laharra, 
jantzi mendiko botak, 
txamarra zaharra, 
arnasa sakon hartu 
gozatu bularra, 
Arratetik miretsi 
iluntze nabarra. 


4 

Artizarrak eskaintzen 
dizu aholkua, 
iretargiak bris-bris 
sorgin errainua, 
“Gurutze”-tik dantzuzu 
mendien kantua, 
oro magikoa den 
hontzaren ulua, 
musu-truk itzuliko 
zaizu sosegua. 


5 

Naturari gozoro 
emanda musua, 
iruditzen ei zaizu 
guria zorua, 
loraldia delako 
pozaren zeinua, 
erraz egotzi duzu 
baiatik mamua, 
aladatu zentzu onez 
joera antzua. 


6 

Botika naturalaz 
arras xarmatuta, 
Arratetik etorri 
zara suspertuta, 
aztoratzen zintuen 
mina osatuta, 
kirioak burutik 
patxadaz hustuta, 
oraina dakusazu 
txeraz hornituta. 


2015eko maiatzaren 31n 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA O BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


308 


Aurkibidea, gaiaren arabera. 

Ibonen bizitzari buruzkoak 

Haurtzaroa 330 
Atxilotua 402 
Operatua 435 
1 5 urte atxilo 447 

Kartzela 

Zer den 3 1 3 , 320 , 322 , 332 , 388 , 397 , 442 

Sakabanaketa 4 / 0 , 426 , 438 (istripuak) 

Kideak 347 (Arkaitz), 376 , 38 1 

Sentipen ezberdinak 3 1 0 , 3 1 2 , 3 1 4 , 3 1 5 , 325 , 336 , 349 , 

351 , 357 , 360 , 365 , 382 , 385 , 398 , 399 , 405 , 4 1 2 , 423 , 

448 

Isolamendua 394 , 407 
Abokatuak 392 

Presoak 

Ines 323 
Estrasburgo 328 
Josu Uribetxeberria 436 
SARE 445 

Euskal Herria 

Aldatu dezagun 344 
ESAIT 408 
Zortzi abizenak 413 
Herriko tabernak 4 1 4 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA © BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


Harrobiak 4 / 7 

Bilboko manifa 338 , 340 , 431 

Amnistia 433 

Aztarna ekologikoak 439 

Eibar 

Urko 326 , 403 
Kalamua 363 
Ixua 379 
Arrate 450 
Futbola 420 

Euskara 

Euskara bizi 370 
3|0 Arnasguneak 375 
Seaska 385 
Etorkinak 430 
Kaskarotenea 446 

Pertsonen aipamenak 

Pablo-Judhit 3 1 8 
Gazteak 353 
Hiro 356 
Gaixo bat 359 
Anais 364 
Mandela 366 369 
Eibartar gaixo bat 369 
Soko 372 
Ugaitz 384 


Arrate 384 
Lobak 390 
Delma Roussef 418, 

Xabier Gorritxategi 42 1 
M. Servini 422 
Gaixo bat 428 
Charlie Hebdo 432 
VVillian VVallace 434 
Mirentxin 444 

Maitasuna 

321,354,395,415 

Utopia 

Iraultzaileak 

Che Guevara etaAllende 316 
Beatriz 3 1 7 

Esperantza:3/5, 329, 331, 333, 341, 367, 373, 377, 395, 
419, 427,450 

Gizartea 

Elkartasuna 311,312 
Lapurrak 320 
Bangladesh 327 
Etorkinak 362 
Feminismoa 378 
Ebola -Kongo 449 
Indarkeria 39/ 

Hedabideak 393 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA — BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


Sindikatuak 400 
Europa 401 
Askatasuna 41 I 
Kontsumoa 440 
LOMCE 441 

Kultura 

Bertsolariak 324 
Leku izenak 348 
Alboka 350 

Cintruenigoko kuartela 404 

Oroitzapenak 

Irati 335 

Politika 

Gure esku dago 374, 380 
Segurtasun Ministroa 341 
Iruñako alkatea 342 
Velasco epailea 343 
Rajoy 358 

Gartzelaratu bat 36 1 
Urquijo 352 
Jeltzale buruak 383 
Zergak direla eta 387 
Iribas 341 


Gertakizunak 

Itoitz 345 

Etorkinak 362 

La rojaren porrota 409 

Nigeriako neska bahituak 417 

Gaza 424 

Gerrak 425 

Brasileko futbola txapelketa 429 

Animaliak 

Mozoloa 334 
Saguzarra 337 
Saia 346 
Pauma 355 
Satorra 368 
Txirtxila 37 / 

Katua 443 

Bestelakoak 

Telefonoa 35 / 

Gantxilla 406 
Futbola 420 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA — BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


314 


ataramiñe 


El silencio del infierno 

Fernando Alonso. 2003 . 

Gosea lagun, laguna 

Segapoto kolektiboa. 2004 . 

Kartzelako leihotik 

JosebaArregi. 2004 . 

Seineri aurrez aurre kontaturiko ipuina 

Joxe Blanco. 2004 . 

Lunaren Goiztiri 

Juan Luis Mugertza. 2005 . 

Azeri gosetia 

Kepa Etxebarria. 2005 . 

Ataramiñe kantuz 

CD. Hainbaten artean. 2006. 

Claude Gueux 

Victor Hugo (itzulpena: Zorion Zamakola). 2007. 

Zimaren abenturak 

Belen Gonzalez / Kepa Etxebarria. 2007. 

Kartzelako neurriak 

Urtzi Zubizarreta. 2008. 

Mendian gora, mendian behera, Euskal Herrian zehar 

Mahai-jokoa. Zorion Zamakola. 2008. 

Penumbras de un ayer 

Iñaki Ojeda. 2009. 

Preso nago 

Mikel Orbegozo. 20/0. 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA — BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


Bakarmortuko kronikak 

MikelAntza. 2011. 

Espetxetik at 

Borxa Urberuaga. 20 II. 

Ametsen txokoan bizi baiz 

Ibon Muñoa. 2011. 

Ametsen txokoan 

CD. Hainbaten artean. 20 1 2. 

Kandela bat pizteko behar dena 

MikelAntza / Iker Moreno. 2012. 

Fakin xokona 

Oier Goitia. 2012. 

Sasian barna 

Xabier Makazaga. 2012. 

Preso nago 2 

Mikel Orbegozo. 2013. 

Z 1 

MikelAntza. 2013. 

Agurra eta ohorea 

Jokin Urain. 2013. 

Ainarak herrira itzuliko dira 

Ibon Muñoa. 2014. 

Urte ilunak. 

Nelson Mandela (itzulpena: Ekaitz Sirvent). 2014 

llargiraino! 

Mikel Orbegozo. 2015 

Burdin elorri arantzetan. 

JosebaArregi Erostarbe. 2015 



ataramiñe 


EUSKAL ERREPRESALIATU POLITIKOEN 
LITERATURA KOADERNOAK 


www.literaturakoadernoak.org 


IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA — BIDEAN GAUDE.AURRERA GOAZ.JOAN ZIRENEKIN 


Ibon Muñoa Arizmendiameta 

1958.05.18 
Eibar 

Ametsen txokoan bizi naiz eta Ainarak herrira itzuliko dira 
liburuen ildoari eta orden kronologikoari jarraitzen die 
liburu honetako bertsoek. 1 42 bertso eta olerki berri. 
Hasierakoak Puerto l-ean idatziak. Gainerakoak, Kor- 
doban. 20l4ko martxoaren 2lean eraman zuten Ibon 
Muñoa bertara, eta 20 1 5eko maiatzaren 3 I n idatzitako 
bertsoarekin amaitzen da liburua. 


N 

ataramiñe 

www.literaturakoadernoak.org